Esa urtegia handitzeko lanak, geldirik

  • "Segurtasun faltagatik" geldirik daude Esa urtegia handitzeko lanak Rio Aragon Elkartearen esanetan. Lan horien kontratua eteteko eta proiektua berrikusteko eskatu du talde horrek. "Bideragarritasun eza" onartzeko eskatu diote Ebroko Ur Konfederazioari. 


2023ko urriaren 26an - 08:20

Esa urtegia handitzeko lanak geldirik daude. Hala jakinarazi du Rio Aragon Elkarteak. Duela 22 urte hasi ziren urtegi hori handitu nahian eta ordutik "arazoak" baino ez dira egon. "Segurtasun aldetik ez dago ziurtasunik eta bideragarritasuna ere ezin da bermatu", nabarmendu du Elkarteak. "Bi langile daude azken asteotan bakarrik Esako urtegian: bata administrazio lanetan eta bestea segurtasun zaintzan. Modu horretan UTE Yesa enpresarekin abian den kontratua ez etetea lortzen ari dira", salatu du Rio Aragonek. Izan ere han bi langile arituta ezin zaie "utzikeria" egotzi eta lan kontratua eten. Belen Ausejo Urbizi taldeko kideak esan du eskuin hegala mugitzeaz gainera bestelako arazoak ere sortzen ari zaizkiela Ebroko Ur Konfederazioari eta Espainiako Ministerioari ere: "Ezkerrekoak ere hainbat arazo ditu. Alibiadore batzuk gaizki eginak dituzte eta batzuk 40 metro mugitu beharko lituzteke", azaldu dute. Sigues herria defendatzeko harresia ere gaizki egina dagoela jakin dute argitaratu den laugarren modifikazio baten bidez. "Ministerioak ez du argi jokatu urtegi honen handitze lanekin eta orain ere ez da erraza izaten ari informazioa izatea", salatu du. 

Egoera horren aurrean Esa gehiagorik ez plataformak eta Rio Aragon Elkarteak "bideragarritasun eza" onartzea eta Esa handitzeko lanen gelditzea zein kontratua etetea eskatu dute. "Proiektua goitik behera berrikusi beharko litzateke eta egungo prentsa finkatu. Modu horretan segurtasun maila 460ra jaitsi eta orain arte egindako okerrak zuzendu beharko lirateke", esan dute. 

Esa urtegia handitzeko lanak 2001ean hasi ziren eta garai hartan aurreikusitako aurrekontua laukoiztu egin da. 400 milioi euro xahutu dituzte guztira. Segurtasun faltagatik zalantzan jarri dute urtegiaren handitzea batez ere eskuin hegaleko lanetan mugimenduak sortzen zirelako. 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Esa urtegia
2023-09-29
Esa urtegiaren handitzea 2027rako bukatu nahi dute

Lanak duela 22 urte hasi ziren, baina urtegiaren eraikuntzak hamaika arazo izan ditu, eta oraindik lanek atzera-aurrera jarraitzen dute. Rio Aragón elkartearen eskaerari erantzunez, lanak 2027an bukatzea aurreikusten duela erantzun du CHE Ebroko Konfederazio... [+]


Satelite bidez ere Esako urtegia desegonkorra dela ohartarazi dute

Ikerketa geologikoek behin baino gehiagotan ohartarazi dute, eta, orain, satelite bidezko zaintzatik heldu da abisua: Esako urtegia ez da egonkorra. Copernicusek, Lurra behatzeko Europako Batasunak abian jarritako programak, "mugimendua" antzeman du urtegiaren... [+]


Alfredo Ollero Ojeda
“Ibaiak haien ibilguetan gero eta sakonago hondoratzen ari dira”

Euskal Herria zeharkatzen dutenen artean ibairik handiena da Ebro. Haren ertzean mintzatu gara, Ollero bizi den Zaragozako sarreran, lertxunaren ibili geldoa, txorien kanta zoroa eta ibaiaren emari barea lagun, udaberria 33 gradura lehertu den arratsaldean, zorionez arbolen... [+]


Esako urtegia ez handitzea aholkatu du Ingeotyc geologia enpresak

Urtegiaren eskuin hegalak desegonkor jarraitzen duela eta, beraz, arrisku maila bat dagoela ondorioztatzen du. Txostena Ingeotyc enpresako Valentin Ibarra eta Tomas Morales geologoek egin dute Zangozako Udalaren enkarguz.


Remirezek dio Espainiako Gobernua zorroztasunez ari dela Esako urtegian, lanak hasi eta 22 urtera

Nafarroako Gobernuko lehendakariorde Javier Remirezek azalpenak eman zituen Nafarroako Legebiltzarrean, duela hamabost hilabete amaitu baina orain arte plazaratu gabe egon den presaren segurtasunaren inguruko ikerketa baten harira. Ikerketa Espainiako Gobernuaren enkarguz egin... [+]


Eguneraketa berriak daude