Ertzaintzak hainbat jarduera politiko ikertu eta salatu ditu, “Poliziaren aurkako kanpaina bat” martxan dela argudiatuta

  • ERNE eta ESAN polizia-sindikatuen arabera, "Ertzaintzaren aurkako kanpainaren atzean nor dagoen ikertu behar da". Ondorioz, prest daude sare sozialetan zein kalean Polizia kritikatzen dutenei "gorroto-delituak" leporatzeko. Bien bitartean, hainbat lagunen aurka oldartu dira joan den asteburuan, 18 atxiloketa eta 735 isunekin.

Argazkia: Wikimedia Commons
Artikulu hau CC BY-SA 2.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2021eko urtarrilaren 21ean - 11:23
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Esku-hartze polizialak salatzen dituzten jarduerak behatzeari ekin dio Ertzaintzak, eta horien aurkako salaketak aurkeztu ditu jada. ERNE eta ESAN sindikatu polizialek ETBn azaldu dutenez, "segurtasun indarren kontrako estrategia bat" legoke sare sozialetako hainbat argitalpenen zein kalean itsasitako kartelen atzean.

Oraingoz, norbanakoen aurkako akusazio zehatzak jaurtitzeko moduko frogarik ez duten arren, ikertzen ari diren materialaren artean "kalitate oneko kartelak" daudela ohartarazi dute.

Kale-oldarraldia

Ertzaintzak 18 lagun atxilotu eta 735 isun aurkeztu ditu iragan asteburuan. "Kale-zurrutaren aurkako operazioen" aitzakiarekin, kalean zebiltzan hainbat gazteren aurka oldartu dira agenteak. Donostiako (Gipuzkoa) Alde Zaharrean egin zituzten asteburuko bi esku-hartzeetan soilik, bost lagun atzeman zituzten. Horrekin batera, presentzia poliziala areagotu dute bertan. Asteazkenean berriz jazo ziren istiluak, lau lagun atxilotuz.

Errefortzua

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jaramon egin dio polizia-sindikatuek baliabide materialetan eskatzen duten "hobekuntzari", eta istiluen aurkako 53 ibilgailu berri erosteko asmoa adierazi du. Horretarako, 4.134.000 euro bideratuko dituzte.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Polizia gehiegikeriak
Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!