Ertzaintzak gazte bat jipoitu duela salatu dute Gasteizen kalean poliziak grabatzeagatik

  • Abuztuaren 7ko goizaldean Ertzaintzak atxilo eraman zuen Gasteizen, kalean poliziak grabatzeagatik. Agenteen eskuetan izan zen bitartean hainbat aldiz jipoitu eta iraindu zutela salatu dute. Epaitegitik pasa dena, ordea, gaztea bera izan da, “Poliziari atentatua” leporatzen baitiote.

Salaketaren prentsaurrekoa. Argazkia: Gedar

2020ko abuztuaren 13an - 09:47
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Asteazken honetan, abuztuak 12, dozenaka gazte elkarretaratu dira Gasteizko Alde Zaharreko San Markos kantoian, gazte baten aurkako Poliziaren jazarpena salatzeko. Horrez gain, jaiak galarazteko aitzakipean, Ertzaintzak gauzatu dituen operazio handiak utzi dituzte begi bistan, Gedarrek aditzera eman duenez.

Gaztearen testigantzaren arabera, abuztuaren 7ko ostiral goizaldean atxilotu zutenean "jipoiak" eta "tratu txarrak" jasan zituen ertzainen partetik, agenteak operazio batean grabatu zituela eta. Ertzainak Pintoreria kalera “abiadura bizian” sartu omen zirenez, gertakariak mugikorrarekin grabatzen hasi zen gaztea. Horren ondorioz, atxiki egin zuten eta mugikorra emateko agindu zioten. Gazteak uko egin zionez, kalean “jipoitu” eta “mehatxatu” egin zutela adierazi dute. Azkenean “mugikorra ematera eta bideoa ezabatzera” derrigortu zutela jakinarazi dute.

Jarraian, komisaldegira eraman zuten gaztea, bertan “biluztu”, “iraindu” eta “jipoitu” egin zutela ohartarazi dute. Epaitegietara eraman zuten azkenik, “Poliziari atentatua” egotzita. Bere burua defendatzeko zuen froga bakarra agenteek “ezabatu” egin zutela azpimarratu dute.

Ezinbestekotzat jo dute halako kasuak publikoki salatzea, “beraien inpunitatea mugatzeko”.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Polizia gehiegikeriak
Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!