Ertzain bati arma partikularra lapurtu dion gizon baten bila ari da Polizia

  • Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburu den Josu Erkorekaren arabera, ustezko lapurrak aurrekariak ditu indarkeria matxistagatik, eta bere bikotekide ohia babesteko neurri bereziak ezarri ditu Ertzaintzak. Bilaketa eremua Barakaldotik harago zabaltzea erabaki dute.


2023ko azaroaren 20a - 10:20
Azken eguneraketa:11:23
Ertzaintzaren bilaketa lanak, Barakaldon // Argazkia: EITB
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Larunbatetik dihardu Ertzaintzak Barakaldoko (Bizkaia) ertzain bati arma partikular bat lapurtu dion gizon baten bila. Oraindik lapurreta ikertzen ari badira ere, Josu Erkorekak Radio Euskadin adierazi du gizona ertzainaren etxebizitzan sartu eta etxean zuen bizkar zorro bat eraman duela. Haren barruan zegoen ertzainaren arma partikularra.

Kasuak “konplexutasun berezia” duela adierazi du Erkorekak, ustezko lapurrak aurrekariak baititu indarkeria matxistagatik. Horregatik, bikotekide ohia babesteko zaintza eta babes neurriak indartu behar izan ditu Ertzaintzak eta bilaketa dispositibo handia zabaldu dute herrian zehar.

Barakaldo inguruetan ari dira gizonezkoaren bila. Azken berrien arabera, igandean Zubileta kalean aurkitu dute ertzainaren bizkar zorroa, baina arma ez zegoen barruan. Hori dela eta zabaldu egin dituzte bilaketa lanak.

 


Polizia kanaletik interesatuko zaizu...
Sei hilabeteko kartzela-zigorra ezarri diote ertzain bati, atxilotuta zuten emakume bati eraso egiteagatik

Erasoa frogatu dute polizia-etxeko bideo-grabazioei esker. Ebazpenaren arabera, agenteak emakumea “gehiegikeria argiz” heldu eta eraso egin zion. 12.400 euro ordaindu beharko dizkio ertzainak emakumeari kalte-moralengatik.


Mikel Zabalza gogoratu dute bere hilketaren 38. urteurrenean

1985eko azaroaren 25eko gauerdian atxilotu zuten Donostian Mikel Zabalza orbaizetarra, eta 38 urte igaro dira Poliziak Intxaurrondoko kuartelean torturapean hil zuela. Igande honetan gogoratu dute Orbaizetako Olan egindako memoria ekitaldian.


38 urte beteko dira Guardia Zibilak Mikel Zabalza torturapean hil zuela

1985eko azaroaren 25eko gauerdian atxilotu zuten Donostian Mikel Zabalza orbaizetarra. Altzako (Donostia) Mikel Zabalza Gogoan herri ekimeneko kideek egia, justizia eta erreparazioa eskatuko dute igande honetan Orbaizetako Olan egingo duten memoria ekitaldian.


2023-11-15 | Gedar
790 milioi euroko aurrekontua izango du Jaurlaritzako Segurtasun Sailak 2024an, aurrekoan baino %5,9 gehiago

 Azken hiru urteetan %13,7 igo da Eusko Jaurlaritzaren segurtasun-aurrekontua. Datorren urterako igoera 44 milioi eurokoa izango da.


Eguneraketa berriak daude