Errusia beti egon da begi puntuan, izan tsarista, sobietar edo putinista. Ez da gauza berria, bigarren dibisioko indar inperialisten patua da hori. Lehenengo mailako potentziek bigarren mailakoak irentsi edo, gutxienez, nahi bezala maneiatu gura dituzte. Horregatik, Errusiak nazioarte mailan mendebaldeko herrialdeen botere aurrean bere aliantzak landu eta interesak defendatzeko gutxieneko gaitasun bat erakutsi duen bezain laster, ohi baino indartsuago jo dute bere kontra komunikazio politika oldarkorrenarekin
Agian horregatik, urteetan Putin eta bera ordezkatzen duen botere politikoaren kontra idazten aritu naizen arren, azken boladan Errusiari sinpatia geroz eta gehiago hartzen ari natzaio. Honekin ez dut esanahi Putin eta Errusiako estatua babesten ditudanik, ez, batez ere barne politikaz ari baldin bagara. Kanpo politikan aldiz, badago ume garaietan bakero eta indioen arteko filma horietan garatzen nuen sentimenduaren antzeko zeozer; orduko filmetan gaiztoak indioak izan ohi ziren eta, horregatik, hauen alde jartzen nintzen. Orain ez naiz jarriko Putin eta bere sikarioen alde, izan ere, besteak beste Txetxenian sarraski itzelak egin dituzte eta herritarrei politika neoliberalak aplikatu dizkiete. Horrek ez du esanahi errusiar berpizkunde txikiak nazioarte mailako joko geoestrategikoan ez duenik hala-nolako onurarik ekarri.
Botere oreka kontu bat da, potentzien artean botere oreka baldin badago, indartsuenen jarduerek muga batzuk izango dituzte. Logika erraza da ulertzen. Estatu baten indarrari aurre egiterik ez badago inon, honen erabilpen masiboa egin ahal izango du gauzak estatu horrek nahi dituen bezala izan daitezen. Horrela bada, honako hipotesia eraiki genezake:
Geroz eta botere oreka handiagoa konpetitzen duten potentzien artean, orduan eta potentzien jarduera (biolentzia) mugatuagoa izango da nahi dutena egin ahal izateko beraien mugetatik at.
Hipotesiaren formulazioa ulertzeko bi azalpen: a) botere oreka era absolutuan objektibatzea ezinezkoa da, beraz, objektibatzea baino garrantzitsuago da botere oreka hori existitzea pertzepzio subjektibo moduan, garrantzitsuena ez da botere oreka dagoen edo ez, baizik eta aktoreen pertzepzioa izatea botere oreka dagoela. b) Pertzepzio subjektiboa egon ezean, nahiz eta gutxi gora-beherako botere oreka egon, potentzien arteko konpetentzia (eta akaso) gerra esplizitua ekar lezake. Esplizituarena garrantzitsua da, izan ere, konpetentzia inplizitua beti dago mahai gainean, askotan aliatuen artean ere bai (ikus bestela AEBk nola espiatu dituen bere aliatuak).
Hipotesi honen ondorio logikoa da euste-politika (kontentzioa) gailentzea nazioarteko potentzia nagusien artean eta, ondorioz, hauek munduko herri eta nazioen subiranotasuna gehiago errespetatzea atzerriko esku-hartzeak gutxituz. Oreka-puntu perfektua lortuko litzateke munduan dauden estatu guztiek botere berdina izango balute, baina noski, hau utopia bat baino ez da, beraz, perfekziora gerturatuko gara munduko bi (hiru, lau..) potentzien arteko oreka osoa lortzen denean; berriz, egoera oreka osotik aldendu ahala, potentzien jarduera oldarkorra handitzeko probabilitatea handitu egiten da.
Baten batek pentsatuko du joko politikoa oso zikina dela eta ez du arrazoirik faltako, baina bai, politikaz ari baldin bagara botere harremanez ari gara eta hauek nazioartean garatzen baldin badira gordintasun handiago erakutsiko dute, izan ere, aktore politikoen arteko harremanak erregulatzeko dagoen nazioarteko zuzenbidea oso ahula baita. Bestela, gogoratu dezagun Nazio Batuen Erakundearen (NBE) segurtasun kontseiluaren aurka NATOk Jugoslavia erasotu zuela eta Amerikako Estatu Batuek (AEB) eta bere nazioarteko aliantzak erasotu eta okupatu zutela Irak.
Oro har, nazioartean dauden akordioek potentzien arteko indar korrelazioen arabera dute sinesgarritasuna eta aplikazioa. Ondo erregulatua eta arautuak baldin badaude, estatu batek hauek ez betetzeko zailtasun gehiago edukiko ditu, baina, indar korrelazioak asko desorekatzen badira, aktore bat indartuz besteen aurrean, orduan akordioak eta nazioarteko zuzenbidea zakarrontzira bidali ahal izango ditu.
1980. hamarkadan, Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna (SESB) krisian sartu zenetik, potentzien arteko botere harremanetan desorekak asko handitu egin ziren AEBn alde, bereziki 1990. hamarkadan behin SESB desagertu ondoren. Baina, zorionez, Ipar amerikar hegemonia ia absolutuaren garaia XXI. mendean bukatu da. Polo bakarreko mundu batetik multipolarrerako trantsizio baten bidean gaude. Txina, Brasil, India, Hego Afrika eta Errusia agertu dira potentzia berri gisara ekonomian, politikan eta nazioarteko harremanetan. Horren isla hoberena da G7 (edo G8) taldearen gainbehera eta G20 taldearen sorrera eta protagonismo berria.
Munduan herrialde geroz eta gehiago dira beraien subiranotasun gradua handitzen ari direnak, horien artean Txina eta Errusia. Biek NBEko segurtasun kontseiluan eserleku permanentea eta beto eskubidea dute. Beraz, bi potentzia hauek mendebaldearekiko independentzia gradu handiagoa lortu ahala, pixkanaka-pixkanaka kontrapisu gehiago egin ahal izango diote Inperioari (ikus Josep Fontana-ren lana: Por el bien del imperio. Una historia del mundo desde 1945). Trantsizio multipolarrerako eskenatoki hau egongo ez balitz, zailagoa litzateke esplikatzea interes nazionalak defendatzen dituzten gobernuen ugalketa eta hauen iraunkortasun erlatiboa. Adibiderik garbiena Latinoamerikan dugu, interes nazionalak babesten dituzten ezkerreko gobernuekin.
Logika antiinperialista erraza da ulertzen. Inperioak (AEB eta mendebaldea) estatu-gobernu baten norabidean esku hartu nahi badu, Inperioaren arerioak/etsaiak estatu-gobernu mehatxatuaren aliatuak izan daitezke. Izan ere, herrialde batetako gobernua aliantzarik gabe isolatuta gelditzen bada, bi aukera baino ez ditu: bonba nuklearra eskuratu edo prestatu bere amaierarako (modu desberdinetara izan daiteke amaiera: koloretako estatu kolpe batekin -iraultzak ere deituak-; kolpe militar batekin; edo gerra edota inbasio baten bitartez). Horregatik, besteak beste, Errusia, Txina, Iran eta, oro har, Latinoamerikako gobernu ezkertiarrak aliatu estrategikoak dira. Zertarako? Beraien subiranotasuna babesteko kanpo esku-hartzeetatik.
Edonola ere, nazioarte mailan oraindik oso urrun gaude potentzien arteko oreka egoera batetik. AEBk eta mendebaldeko aliatuak oso indartsuak dira beste potentziekin alderatuta, bai arlo politiko-militarrean, bai eta arlo finantzarioan. Konpetentzia gehien arlo ekonomikoan dute, baina hemen izaten ari diren gainbehera erlatiboa oso ondo jakin izan dute konpentsatzen kultura arloan duten hegemoniari esker. Kultura hitza era zabalean ulertu behar da, aisialdirako entretenimenduetatik (filmak, telebista produktuak etab.) hasita, demokraziaren eta giza eskubideen definizio eta aplikazioaren interpretaziora arte. Arrakasta honen giltza da mundu anglosaxoiak duen hedabideen zuzeneko kontrola nazioarte mailan (berri-agentziak, telebistak, irratiak, egunkariak eta agerkari digitalak), honen bitartez beraiek zuzenean kontrolatzen ez dituzten hedabideen zeharkako kontrola burutzen dute agenda mediatiko zehatz bat inposatuz.
Gaur egungo mundu mediatikoan inoiz baino garrantzitsuagoa bilakatu da hedabideen agenda kontrolatzea eta manipulazio informatiboak zabaltzea. Izan ere, komunikabide nagusiek bere eragina teknologia zahar eta berrien garapenari esker zabaltzea lortu dute distraziorako eta manipulaziorako arma masiboak bilakatuz. Hori gordinki ikusi nuen lehenengo aldia 2008an izan zen. Joko Olinpikoak hasten ziren unean Georgiako estatuak Hegoa Osetiaren aurkako operazio militar zabal eta lazagarri bat hasi zuen. Gero etorri zen Errusiaren erantzun neurtua, oso neurtua nazioarte mailako estandarretarako. Honen harira, potentzia anglosaxoiek duten nagusitasun komunikatiboari esker, munduan dozenaka manipulazio eta informazio kutsatuak zabaldu ziren masiboki.
Gerra hasi zen unetik Georgian izan nintzen. Gertatutakoaren jarraipena burutu eta nazioarteko zenbait kazetariekin partekatu nituen uneak. Ez ditut erraz ahaztuko orduan ikasitakoak manipulazio mediatikoari buruz. Agian horregatik, azkeneko urteetako Errusiaren aurkako eraso mediatikoarekin kezkatua nago, ez hainbeste hori gertatzen ari delako, nolabait naturala baita potentzien arteko borrokan, baizik eta mezuek eta manipulazioek duten iragazkortasunagatik, baita ere ustez ikuskera kritikoa duten horien artean.
Geroz eta gehiago dira neandertalek uste baino gaitasun kognitibo aurreratuagoak zituztela adierazten duten ikerlanak. Azkena Journal of Archeological Science aldizkarian argitaratu da, eta 2003an Errusiako Mezmaiskaya kobazuloan aurkitutako hezurrezko lantza-punta du... [+]
Ukrainaren Europako aliatuak Zelenskirekin bildu dira, eta menia astelehen honetan indarrean jartzea proposatu dute, Errusiak jada ezezkoa eman badu ere. Boluntarioen koalizioko agintariek azpimarratu dute garrantzitsua dela Ukrainari laguntza militarra ematen jarraitzea,... [+]
Zer lor nahi zezakeen Ipar Koreako erregimenak Errusiaren gerrarako egindako odol-ekarpenarekin? Batetik, eskarmentua; bestetik, elkarrekikotasuna.
Zelenskiri Ukrainako gerra amaitu behar duen bake akordioa "arriskuan" jartzea leporatu ostean, Putini egin dio errieta Trumpek bere sare sozial Truth Socialen. Sergei Lavrov Atzerri Ministroak adierazi du bake akordioa adosteko prest dagoela Errusia. Kievek jakinarazi... [+]
"Bakearen" bidean, Errusiak proposatu du kontrolpean ez dituen lurraldeei uko egitea. Trukean AEBk hainbat onura emango dizkio, Financial Timesen arabera. Hala ere, Kremlineko bozeramaile Dmitry Peskov-ek abisu egin du: "Ez fidatu hedabideez, ezta errespetagarriak... [+]
Gerra Hotza bultzatu zuten politiken alboan egon ziren ere bakearen aldeko ildoak. Ez zuten Ekialdea eta Mendebaldea batzeko moduko berregituraketa politiko berririk ekarri, baina errealitate berriak josi zituzten Europako Mendebaldea eta Ekialdearen artean. Horietako... [+]
Orain Errusiak inbaditu behar ei du Europa eta horren aurrean berrarmatze basatia bultzatu behar dute Europar Batasuneko herrialdeek. Lehen Sobietar Batasunak egin behar zion eraso, eta Gerra Hotzak ia mundua irentsi zuen. Gezurra zen ordukoa, eta gezurra da gaur egungoa, baina... [+]
Ukrainaren ondoren Polonia?
Europar Batasunak Ukrainako gerra hauspotu du Kiev armaz hornituta, eta menia oraindik airean delarik, gerraren zikloan murgilduta dago bete-betean. Hori bai, bere diskurtsoa modulatzen ari da, eta gero eta gehiago hitz egiten du balizko su-etenaz... [+]
Etxe Zuriak bi komunikatu igorri ditu, Itsaso Beltzeko su-etena eta energia azpiegituren aurkako bi aldeen erasoen amaiera hitzemateko.
Hitlerren armadak milioika sobietarren heriotza ekarri zuen Bigarren Mundu Gerran Sobiet Batasuna inbaditu zuenean. Gerra amaituta, Iosif Stalinen obsesioa zen Alemania eta Errusia artean babes herrialde-lerro bat osatzea; horra, besteak beste, Varsoviako Itunaren sorrera... [+]
Telefono bidez eginiko bileran, bi agintariek adostu dute Moskuk ez diola erasorik egingo Ukrainako azpiegitura energetikoari hurrengo 30 egunetan. Ukrainak eta Errusiak 175na preso askatu beharko dituztela iragarri dute, baina ez noiz.
Saudi Arabian elkartu dira AEBetako eta Ukrainako ordezkariak, eta zortzi ordu iraun duten negoziazioek fruitua eman dute. Etxe Zuriak Ukrainarentzako laguntza militarra berrabiaraztea erabaki du.
Ukraina da munduan arma gehien erosten dituen herrialdea; munduko erosketa guztien %8,8. Merkatuaren ia erdia kontrolatzen duena, berriz, AEB dira: Europak erosi dituen armen erdia baino gehiagok jatorri estatubatuarra dute.
Trumpek eta Putinek ordu eta erdiz hitz egin dute telefonoz. Biek hala biek baieztatu dute ados direla Ukrainako gerra amaitu dadin "elkarrekin lan egiteko", baina argi utzita Ukraina 2014ko mugetara itzultzea ez dela "errealista". Zelenskyrekin ere hitz egin... [+]
Ukrainako fluxua eten ostean, Errusiako gasa jasotzen jarraituko duela iragarri du Eslovakiak, eta Transnistriak uko egin dio Europaren "laguntzari".