Erresuma Batuaren tamainako Artikoaren zati bat babestea lortu dute azkenean

  • OSPAR Biodibertsitate Batzordeak “zientifikoki” onartu du Artikoko Erresuma Batuaren tamainako zati bat babesteko beharra. Ipar-ekialdeko ozeano Atlantikoa babesteko nazioarteko elkarlana kudeatzen duen lan taldea da OSPAR.


2016ko martxoaren 08an - 17:03

“Pauso izugarria da”. Bi urtean hainbat herrialde eztabaidatzen aritu dira ia merezi ote duen munduko leku hori babesteak. “Herrialde ugarik, Alemania buru, eta Suediak, Espainiak, Frantziak eta Herbehereek babestuta, egiaztatu dute ezin direla aurkeztu helegite tekniko gehiago babes-gunea geldiarazteko”, azaldu dute Greenpeacek.

OSPAReko ordezkari politikoek bilera egingo dute ekainaren 20tik 24ra bitartean Espainian. Ekologisten esanetan, “ez daukate aitzakiarik besoak gurutzatuta gelditzeko; hurrengo pausoa eman behar dute, eta Artikoa babestu egin behar dute izotza urtzea negozio aukeratzat duten horiengandik”.

Zazpi milioi pertsona baino gehiagok sinatu dute dagoeneko Artikon babestutako eremua sortzearen alde. 2012an piztu zen alarma gorria; urte hartan, erakunde ekologistak jakinarazi zuen “inoizko izotz kopuru txikiena” zegoela Artikoan. Ekologistek adierazi dute Artikoko izotza gutxitzeak zerikusi zuzena duela beroketa globalarekin, eta horren kausa nagusia dela energiaren produkziorako erregai fosilak inguru horretan erretzea.

“Petrolioaren erauztearen ondorioz, berotegi efektua eragiten duten gasak askatzen dira, eta horrek klima aldaketa areagotzen du”, azaldu dute Greenpeaceko kideek. Talde ekologistak hainbat ekimen egin ditu Artikoko petrolio-ontzien aurka.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Larrialdi klimatikoa
Dela klima aldaketa, dela Ukrainako gerra, arrakalatu egin da Artikoko bake neurtua

Artikoari begira jarri eta XXI. mendeko erronka eta arazo handienez hitz egiten bukatzen dugu aski fite: geopolitika, edo hobeki erran gerlak eta klima larrialdia. Horretaz kontziente, Artikoko Batzarraren baitan egin ahala eraikitzaile eta bakezale izateko jarrera izan dute... [+]


Trenetik salto egin nahi

Hemen gatoz, atzera ere, hausnarra berritzera. Edo behintzat saiatzera. Edo horrekin amestera. Ez dakit, ordea, berritik zer izango dugun; izan ere, antza, munduak lehengo lepotik burua jarraitzen du. Barkatu okerra: gizakiok jarraitzen dugu lehengo lepotik.


2024-09-23 | Garazi Zabaleta
Bero latzaren aurrean hiriak birnaturalizatzeko beharra

Euskal Herriaren zatirik handiena klima zonalde epelean kokatuta egon arren, Arabako eta Nafarroako hegoaldean ez ezik, edonora hedatzen dira udako bero bolada latzak. Eta, dirudienez, klima aldaketarekin okerrera eginen du egoerak –edo egiten ari da, honezkero?–... [+]


Klima larrialdia areagotzera datoz “inoiz baino altuagoak” diren metano isurketak

Metano isurketak murriztearen beharra berresten du klima aztertzen dabilen The Global Carbon Project proiektuko 69 ikerlarik plazaraturiko txostenak. Horrez gain, biharamunean atera du bere txostena Lurraren Aldeko Batzarrak, eta argiki dio: aldaketa sistemikoak bideratzeko... [+]


2024-09-03 | ARGIA
Hego Euskal Herrian 66 pertsona hil dira beroagatik abuztuan

Espainiako Estatuan 1.386 pertsona hil dira gehiegizko beroagatik abuztuan –iazko abuztuan baino %3 gehiago–, Osasun Ministerioaren Carlos III. Institutuak emandako datuen arabera. Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan 44 lagun hil dira, eta Nafarroan 22.


2024-08-28 | Nicolas Goñi
Balutxistango laborariek eredu ekologikoa dute muturreko eguraldiei aurre egiteko soluzio

Munduko klima gogorrenetakoa du Balutxistanek: basamortuko klimaren muturreko bero eta lehorteak, eta Arabiako itsasotik ekarritako montzoiaren eurite irregularrak, urte batzuetan eskasak eta bertzeetan uholdeak eragiteko modukoak. Hala eta guztiz ere, bertan laborantza badago,... [+]


Itsasoaren igoerari aurre egiteko urgentziazko deia estatu aberatsenei, Pazifikotik

Itsasoaren heina 9,4 zentimetroz igo da azken 30 urteetan, baina guneka anitzez handiagoa da igoera –besteak beste, Pazifikoko eremu batzuetan 15 eta 30 zentimetro artekoa da–. Beroketa efektuko gasen isurketak ttipitzeko eta klima larrialdiari aurre egiten... [+]


Beroak adinekoen heriotza hirukoiztuko du Europan 2100. urterako

Hori da ikerketa berri batek ondorioztatu duena, baldin eta betetzen badira gaur egun berotzearen handitzeari buruz dauden aurreikuspenak. Eta NBEren arabera, mende amaierarako tenperaturak 3 graduko igoera izango du XX. mende hasierarekin konparatuta.


Beroaren ondorioz 47.000 pertsona baino gehiago hil ziren iaz Europan

Mundu mailan erregistratutako urterik beroena izan zen, eta Europako bigarren beroena, ISGlobalek egindako azterlanaren arabera. Europa hegoaldeko estatuak dira heriotza-tasa handienak dituztenak. Parisko Akordioan zehaztutako helburuak ez dira betetzen ari.


NATOk armak oparituko dizkio bere buruari, eta klima kutsadura denori

Munduko erakunde militar suntsitzaileenak 75 urte bete ditu, eta eztei horiek behar bezala ospatzeko, esan du bere kideek gehiago gastatu beharko dutela armetan. Gainera, urtemugaren goi bileran beste potentzien kontrako gerra hauspotu du NATOk, Txinaren eta Errusiaren kontrako... [+]


Aitor Cevidanes
“Akainak gaitza kutsatzeko denbora behar du, egunean bertan kenduta ez dago arriskurik”

Akainak edo kaparrak batetik, eltxo tigreak bestetik, Euskal Herrian duten presentziaz eta gurean dauden espezieez mintzatu zaigu Aitor Cevidanes ikertzailea. Osasuna eta ingurumena hizpide, dituzten arriskuez, herritarron uste faltsuez eta klima aldaketaren nahiz gizakion... [+]


Eguneraketa berriak daude