Limpiezas Arana – Fernández Aguilar enpresarekin abiatutako gatazka tarteko, jasaten ari den errepresioa bistaratu du Langile Autodefentsa Sareak. Estortsio jarraitua leporatzen diete, eta zazpi kide daude deklaratzera deituak apirilaren 15ean. Sarearen jardun sindikala estortsio gisa epaitegietara eramateak “aurrekari larria” ezarri dezakeela salatu dute. Errepresioaren aurrean elkartasuna lortu asmoz, kanpaina jarri dute martxan.
Bilboko Langile Autodefentsa Sareak (LAS) agerraldia egin du ostiralean Arriaga plazan, “Langile borrokari errepresiorik ez. Korapiloa askatu” kanpaina argitara emateko. Sareko zazpi kide epaitegietan deklaratzera deituak daude apirilaren 15ean, eta zitazioaren bezperetan jarri dute martxan sareari elkartasuna helarazteko kanpaina. Beronekin, aurre egin nahi diote beren jardunagatik pairatzen ari diren errepresioari.
Helburutzat dute otsailetik jasaten ari diren errepresioa ikusaraztea, otsailaren 22a eta 25a artean Espainiako Poliziak sareko sei kide atxilotu baitzituen, Limpiezas Arana – Fernández Aguilar garbiketa enpresarekin abiatutako gatazkaren harira. Horrez gain, badute bestelako xederik ere: “Langile klaseko sektore ezberdinen arteko elkartasuna” bultzatzea eta ageriko egitea “hau ez dela ez isolatutako kasua ezta koiunturala ere, estrukturala dela sistema kapitalistan”.
Jakinarazi dutenez, kanpainak dagoeneko badauka hainbat eragile politiko, antolakunde eta sindikaturen babesa, eta datozen egunetan atxikimendu gehiago biltzeko esperantza agertu dute. Herritarrek atxikimendua eman ahal dezaten, www.korapiloaskatu.com web-orria jarriko dute martxan apirilaren 10ean; interesa duenak bertan edukiko du manifestua irakurgai, baita atxikimendua emateko bidea ere.
Bilboko Uribarri auzoko Limpiezas Arana – Fernández Aguilar garbiketa enpresarekin hasitako gatazka du abiapuntu sarearen aurkako errepresioak. Enpresako langile ohi bat, lanean pairatzen zituen gehiegikerien aurrean, LASekin harremanetan jarri zen iaz. Azaroaren 26an, enpresak gauzatutako gehiegikerien aurrean hainbat exijentzia zerrendatzen zituen gutuna helarazi zioten enpresako buruari, gatazka abiatuz; eta erantzunik jaso ez izanaren ondorioz, gatazkaren izaera publikoa indartuz joan dira azken hilabeteetan.
Gatazkaren baitan deitutako mobilizazioetako batean, urtarrilaren 11n, Poliziaren dispositibo handiarekin egin zuten topo, eta Ertzaintzak bi kide identifikatu zituen. Lehen errepresio kolpe hori enpresako nagusiak sarearen kontra jarritako salaketarekin lotu du LASek. Identifikazioen ondotik, mobilizazioak deitu eta komunikabideetan hitz egin zuten zenbait kidek zitazioak jaso zituzten epaitegietatik, otsailaren 25ean Bilboko Epaitegietara deklaratzera joateko. Alabaina, data horren bueltan Espainiako Poliziak sei kide atxilotu zituen –bi otsailaren 22an eta beste lau 25ean–, langilea bera tarteko, eta epaitegietako hitzordua apirilaren 15era atzeratu zieten, atxilotutako gainontzeko kideei ere deklaratzera dei eginez. Estortsio jarraitua egitea leporatzen zaie, bost urtera arteko espetxealdiaz zigortu daitekeen delitua.
Auzibideak jardun sindikala estortsio delitu bezala epaituz gero, aurrekari larri baten aurrean geundekeela ohartarazi dute LASeko kideek kanpainarako idatzitako manifestuan. Izan ere, mugarria jarriko luke sindikalgintza eredu horri jarraitzen dion ezein kolektiboren jarduna delituzko jotzeko. Hori horrela, argi seinalatu dute beren ustez jarraitu beharreko bidea: “Beharrezkoa da egoera honi buelta ematea, gure indarrak handitzea, errepresioaren aurrean borrokatu eta klase elkartasuna antolatzeko. Borroka langile klase osoarena delako, korapiloa askatu”.
Datozen mobilizazioen berri emateko ere probestu dute agerraldi publikoa. Apirilaren 15ean, deklaratzera joango diren zazpi kideei elkartasuna adierazteko, 12:00etan elkarretaratzea deitu dute epaitegi aurrean, Buenos Aires kalean. Bestalde, maiatzaren 1ean ere elkarretaratzea egingo dutela jakinarazi dute, “langile klaseak jasaten duen errepresioa ikusarazteko eta habian dauden borroka ezberdinei ahotsa emateko”.
ELA, LAB eta ESKk Eusko Jaurlaritzako Ekonomia, Lan eta Enplegu Sailaren proposamena errefusatu dute, nahikoa ez dela arrazoituta. 100 egun baino gehiago daramate lorezainek greban.
Lurraldeko erresidentzietan eta eguneko zentroetan 5.000 langile daude, eta horietako %40k borondatezkoak ez diren kontratu partzialak dituzte. Aldundiari dagokion ardura hartzeko eskatu dio ELA sindikatuak.
18 eta 39 urte arteko herritarrei lehen etxebizitza erosten laguntzeko Eusko Jaurlaritzak berak finantzaturiko abala iragarri berri duen honetan, soluzioa ez dela hori kritikatu dute bai LABek, bai EH Bilduk. Dagoeneko dauden eraikinak aprobetxatu eta prezioak jaitsi ordez,... [+]
Administrazioa euskalduntzeko legeria aldatu beharra dagoela azpirramatzen du LAB sindikatuak eta hori lortzeko "herritarren aktibazioa" ezinbestekotzat hartu du. Hainbat ekimen eta mobilizazio egingo dituzte udazkenean.
Gasteizko lorezainen eta udalak azpikontratatutako enpresaren arteko negoziazioak uztailaren 7an hasiko dira Eusko Jaurlaritzaren bitartekaritzarekin.
BSHko langileek mobilizazioa egin dute larunbatean Iruñean, eta Billabesetako langileen babesa jaso dute. Billabesetako langileek manifestazioa burutu dute egun berean. BSHko langileeak enpresaren Bruselako egoitzan bilduko dira astelehenean, Europako Batzordeko Enplegu... [+]
AZET Etxebizitza Sindikatuak salatu du Poliziak 8:00etatik hartu duela etxegabetu duten etxeko ataria. Auzokide ugari gerturatu badira ere etxegabetzea gelditzen saiatzera, Polizia etxebizitzara sartu da eta balkoira kateatu diren bi auzokideak askatu ditu. 9:30ak aldera heldu... [+]
Hiru eguneko greba egin zuten ekainean eta enpresak ez ditu bete adierazitako konpromisoak. Horien artean zegoen udako oporren hutsuneak betetzea, CCOO sindikatuak azaldu duenez.
Sanferminak ate joka, Iruñeko eta Iruñerriko garraio publikoko autobus gidariek greba mugagabeari ekin diote asteazkenean. Lanuzteak jaietan izango duen eraginaren aurrean, Iruñerriko Mankomunitateak gutxieneko zerbitzuak ezarri ditu: Sanferminak hasi... [+]
Sindikatuaren arabera Gasteizko garraio publikoko konpainiak bazekien langileak osasun arazoak zituela, eta "presioaren ondorioz" ekainaren 23an istripu larria izan zuen.
Asteartean eginiko bozketan, enpresako zuzendaritzak eginiko proposamenari uko egin eta grebari eustea erabaki dute Iruñeko garraio publikoko autobus gidariek. Iruñerriko Mankomunitateak sanferminetan %70ko gutxieneko zerbitzuak eskaintzea proposatu du.
Zuzendaritzak aurkeztutako Enplegu-erregulazioko espedientea (EEE) atzera bota eta "irtenbide bat bilatzeko negoziaketak hasteko helburuz", Agurain eta Legasako ArcelorMittal enpresako langileek greba mugagabeari ekingo diote.
Hilabeteetako protesten ostean, TCC enpresako zuzendaritzak ez du aurrera urratsik egin eta langileek leher egin dute. Greba mugagabera doaz, baita sanferminetako ez ohiko zerbitzuetan ere. “Enpresak erantzukizunez jokatuko balu saihestu litekeen zerbait” dio langile... [+]
ESK eta LAB sindikatuek jakinarazi dutenez, lorezainek greba egiteko duten zilegitasuna aldarrikatu nahi izan dute ekintza ikusgarri honen bitartez. PSE eta EAJren gobernu-taldea seinalatu dute erantzule nagusi gisa, "Green Capital markaren atzean hiriaren ikurra zaintzen... [+]