Agerraldia egin dute ostegunean Tubacexen Laudioko fabrikaren aurrean Aintzane Mendiari elkartasuna adierazteko. Langileak datorren astelehenean deklaratu beharko du Gasteizko epaitegian, eta mobilizazioa egingo dute berari babesa eman eta egoera salatzeko.
Agerraldia egin dute gaur Bizkaiko Metalgintzako, PCBko, Petronorreko eta Tubacexeko gatazkengatik inputatutako langileek Laudion. Aintzane Mendiari elkartasuna adieraztea izan da ekimenaren xede nagusia, langile horrek datorren astelehenean deklaratu beharko baitu Gasteizko epaitegian, Tubacexeko greba mugagabean atxilotua izan ostean.
Orain arte egondako bestelako inputazioen logika bera du Mendiarenak ere, agerraldian salatu dutenez: “horrelako jardueren helburua da langileak jazartzea, kriminalizatzea eta beldurtzea, egunero langile-klasearen eskubideen aurka egiten duen patronal gupidagabeari aurre egiteari uko egin diezaiogun”.
Horri lotuta, langileek nabarmendu dute kasu horiek ez direla gertakari isolatuak. Euren hitzetan, patronalak “lankidetza estua” du Eusko Jaurlaritzarekin, eta honek Ertzaintza bidaltzen du “protesta zilegiak erreprimitzera”, ondoren autoak egiteko, “gaur hemen salatzen ditugunak bezain ondorio larriekin”.
Horren aurrean, lan gatazketan inputatuak izan diren beharginek ziurtatu dute enplegua eta lan-baldintzak baino ez dituztela defendatu, eta aldarrikatu dute borroka dela langileek duten “mekanismo bakarra inposizioari, prekarietateari eta pobreziari aurre egiteko, eta patronalaren aurrean negoziazioan presio-gaitasun handiagoa izateko”.
Euren ustez, horren “adibide argia” da Aintzane Mendiaren kasua: “Gogoratu nahi dugu Tubacexek enpresaren bideragarritasunerako eta etorkizunerako 129 langile kaleratzea ezinbestekoa zela esan zuela. Langileen borroka eta determinazioa izan zen kaleratze horiek saihestu zituen gauza bakarra”.
Multinazionalak iragan astean iragarritako 17 milioi euroko irabaziak ere izan dituzte hizpide. Langileen ustez, albiste horrek “argi” erakusten du enpresa gezurretan ari zela, “eta larriena da gatazkan Eusko Jaurlaritza eta erakundeak zuzendaritzaren alde jarri zirela, zuzendaritzaren argudioak bereak eginez eta gatazka kriminalizatuz eta zapalduz”.
Horrez gain, nabarmendu dute Mendiarena ez dela Tubacexeko greba mugagabeari lotutako prozesu judizial bakarra. Gogoarazi dutenez, Tubacexeko langile batzuek eta eskualdeko gazte batzuek ere deklaratu behar izan dute, “euren aurkako inputazio larriekin”: “Errepresioak ez du mugarik, eta Aiaraldea osoaren elkartasuna ere bildu nahi du, hori funtsezkoa izan baitzen kaleratze kolektiboaren aurkako borrokan”.
Bukatzeko, deialdia zabaldu dute langileek: mobilizazioa egingo dute datorren astelehenean, azaroak 7, Gasteizko Zigor Arloko 1. zenbakiko epaitegiaren aurrean, 10:30ean, “Aintzane zurekin gaude, borroka ez da delitu” lemapean.
Hala iragarri dute langileek ostegun arratsaldean Laudion eginiko mobilizazioaren amaieran.
Euskal Eskola Publikoaren alde borrokatzea STEILASen ikurra da. Ikasturte hasierarekin batera, gogoratu behar da aurreko ikasturtean hainbat kolektibotan akordio garrantzitsuak sinatzea lortu genuela, hezkuntza publikoan grebak eta mobilizazioak egin eta gero. Lan-akordio horiek... [+]
Greba eguna da gaurkoa Ipar Euskal Herrian zein Frantziako Estatuan. "Dena blokeatzeko" mobilizazioaren kari, 50 bat lagunek ekintza bideratu dute Miarritzen, Hotel du Palais luxuzko hotelaren atarian. Bi lagun atxilotu ditu Poliziak.
Laudioko fabrikako jardunaren zati bat tokialdatu nahi du zuzendaritzak, 39 behargin kaleratuz.
"Erronka izugarria" duen mahaia jarri du martxan Eusko Jaurlaritzak, 50 bat eragilerekin: eskola segregazioa gainditzeko neurriak adostea. STEILAS eta ELA sindikatuek ez dute parte hartu; Jaurlaritzak oinarri dituen politikek segregazioa betikotzen dutela diote.
Horixe da datorren irailaren 10ean Frantziako Estatua hankaz gora jarriko duen deialdi herritar berriaren lema. Sarean gaia lantzen ari diren gune asko daude, baina bi interesgarrienak aipatzearren, hor daude, besteak beste, @lessoulevements edota @bloquonstout atariak.
Izan... [+]
Greban dira Benito Menni egoitzako langileak joan den abuztuaren 25etik, irailaren 8ra bitarte. Hermanas Hospitalarias enpresak agindutako kaleratzeen eta unitate itxieren aitzinean, Nafarroako Gobernuak ez duela arduratsuki jokatzen ari salatu dute.
2025ean hazkunde ekonomiko txikia (%0,6) ez da gai izango langabezia-tasak %8ko muga gainditzea saihesteko; Zor Publikoak bi bilioi euro (BPGren %115) gainditzen ditu EK-k ezarritako %60aren oso gainetik, eta Gastu Publikoak estratosferan jarraitzen du.
Horri gehitu behar... [+]
ELA, LAB, ESK, Steilas, Hiru eta Etxalde sindikatuek aurkeztu dituzte Herri Ekimen Legegilearen sinadurak Eusko Legebiltzarrean. Orain pilota alderdien teilatuan dagoela esan dute, eta herritarren borondatea kontuan izatea eskatu diete.
Polizia jarduera arrazistak dira araua Bilbon. Manteroei salgaiak konfiskatzen dizkiete, dirua eta objektu pertsonalak kentzen dizkiete, tratu txarrak ematen dizkiete eta mespretxatu egiten dituzte, indarkeriazko murrizketekin, identifikazioekin eta atxiloketekin.
Bilboko Udaltzaingoak kale saltzaileak Bilboko Gas plazatik kanporatu ditu, bertan bizi baitira kale egoeran Aste Nagusian salmentak handitzeko asmoarekin. Bilboko Konpartsek eraso arrazisten kontrako protokoloa aktibatu, eta elkarretaratzea egin dute.
Plantillak astelehenean ekin dio grebari, kaleratzeei ezetz esateko. Espedientearen kontsulta-aldia abuztuan hasi izana salatu du Hego Uribeko LASek, enpresaren asmoa "langileen mobilizazioa eta erantzuna oztopatzea" izan delakoan.
LAB sindikatuak Euskotren enpresaren "koherentzia eza eta erantzukizun sozialaren gabezia" salatu ditu, zezenketen publizitatea zabaltzen ari delako bere ibilgailuetan.
Euskararen normalizazioaren motorrak herri dinamikara bueltatu behar du aurrera egin nahi badugu