Errelatoa

  • Josu Urrutikoetxeak Berria-ri emandako elkarrizketan (abenduak 16) ondo irudikatzen da zein ahul joan zen ETA 2006ko su-etenera. Kontatzen duenez, Espainiako Gobernuarekin izandako elkarrizketetan lortutakoarekin ETAko zuzendaritzarengana joan zenean, hauek harrituta geratu ziren: “Hostia, hau lortu da?”. 


2020ko abenduaren 22an - 12:43
Arg.: Gure Gipuzkoa

Aitortzen du berak sinesten zuela prozesuan, baina giroa hasieratik ezkorra zela, eta bere sinesmen hori hankaz gora joan zela erakundeko zuzendaritzako kide batek Genevara atera aurretxotik esandakoarekin: “Ohartu nintzelako hark zuen pentsamoldea negoziaketari buruz eta nirea, punta batean eta bestean zeudela. Konturatu nintzen erakundean zerbait gertatu zela”. Eta elkarrizketan bertan azaltzen du aurreko urteetan berarekin ados zirenak erortzen joan zirela eta zuzendaritzako kide berriak ez zirela ados aurreko negoziazio eskemarekin.

Hala ere, 2006ko udako ETA-gobernua negoziazioetan parte hartu zuen, oraingoan Javier López Peña ETAko zuzendaritzako kidearekin batera. Hor utzi zuen prozesua berak, bere negoziazio kideari buruzko oso ikuspegi bereziarekin: “Ez zuen prozesuan [hartan] sinesten”. Saio guztiaz ere oso gogor mintzo da: “Hura hankaz gora joan bazen, ez zen bakarrik Madrilen jarrerarengatik. Ez baduzu negoziaketa batean sartzeko gogorik eta ez baduzu sinesten, orduan zer egingo duzu?”.  T-4ko atentatuarekin apurtu zuen su-etena ETAk, artean tregoa formalki hautsi barik: “Nik pentsatzen nuen su-etena apurtuko zela –dio Urrutikoetxeak–, baina ez ekintza bat eginda su-etenean. Euskal Herrian sekulako garrantzia eman izan zaio erakundearen hitzari”.

Arnaldo Otegik argi zuen Espainiako Gobernuak ez zituela bete hartutako konpromisoak, baina ezker abertzaleak pazientzia gutxirekin jokatu zuela ere bai, “zeren eta, hiru hilabetean krisian baldin badago [prozesua], oso oinarri ahulak ditu. Eta, horretarako, ez gara sartzen horrelako prozesu batean” (Loiolako hegiak). Jakina, ordurako egosten ari ziren 2009an dibergenteak izango ziren ikuspegiak, oinarrian zutenak borroka armatuarekin jarraitu ala ez.

Beste garai batzuetan ere indarrez entzun zen ezker abertzalean borroka armatuarekin amaitu beharraz, Karlos Gorrindo preso ohiak Funanbulistaren beldurra liburuan kontatzen duen moduan. Horietako denetan galtzen du lepoa norbaitek. Denbora gupidagabea da: orain borrero, hurrena biktima; gaur heroi, bihar traidore. Hainbat ikusmolde, hainbat errelato. Horregatik da horren interesgarria Joseba Sarrionandiak Gorrindoren liburuaren hitzaurrean dioena: “Nahi badugu iragana konprenitu ezin da Errelato bat inposatu, beste ikuspegiak entzun behar dira (…) Bakoitzaren memoria konpartitzea eta besteenekin kontrastatzea hiriaren sarrera garbitzea bezala da”.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskal gatazka
‘Naparra’ omendu dute Lizartzan eta desagertu zenetik 44 urte igaro direla oroitarazi

Jose Miguel Etxeberria Naparra 1980ko ekainaren 11n ikusi zuten azken aldiz Ziburun eta bere heriotzaren nondik norakoak ez dira argitu gaur arte. Lizartzako Igarolabekoa baserrian egin diote oroimen ekitaldia eta desagerpena argitzea eskatu du familiak aurten ere.


Aritz Colio (HTX)
“Hatortxu amaituko da, baina elkartasuna eta auzolanaren bidean gure aletxoa jartzen jarraituko dugu”

Bi edizio baino ez zaizkio geratzen elkartasun jaialdiari. Antolakuntzak iragarri bezala, ohiko jaialdia eginen dute abenduaren 28an, eta 2025eko uztailean lau eguneko jaialdi berezi baten ostean, agur esateko une gazi-gozoa helduko da. Aritz Colio Hatortxuko antolakuntzako... [+]


2024-06-11 | ARGIA
Hatortxu Rock behin betiko agurtuko da 2025ean, 30. edizioarekin

2024ko abenduan eta 2025eko uztailean egingo dituzte euskal preso politiko, iheslari eta deportatuekiko elkartasuna ardatz duen musika jaialdiaren azken bi edizioak. “Hatortxu badoa, baina erreminta berriei bide emateko”.


2024-05-31 | ARGIA
Nafarroako Gobernuak lehen aldiz Poliziaren eta eskuin muturraren biktima politikoak aitortu ditu

Motibazio politikoko lehen hamabi biktimarentzat aitortza eta erreparazio ekitaldia egin da maiatzaren 30ean Iruñeko Baluarte aretoan. Ekitaldia urtero egiteko asmoa agertu du Gobernuak.


Eguneraketa berriak daude