CUP

Erreferendumarekin “xantaia” egitea leporatu dio Generalitateari CUPeko sektore batek

  • Endavantek, CUP hautagaitzaren barruko erakunde batek, gaitzetsi du alderdi independentistak Generalitatearen aurrekontuak onartzea erraztu duen erabakia. Erreferenduma “xantaiarako” tresna gisa erabiltzea leporatu dio Gobernuari.

Anna Gabriel, CUPeko bozeramailea (Arg.: EFE)

2017ko otsailaren 2an - 11:49
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

CUPeko batzorde politikoak Generalitateko aurrekontuak babestu zituen joan den larunbatean, urtarrilaren 28an, aldeko 39 boto, aurkako 22 eta 2 abstentziorekin. Hiru egun geroago Endavanteko kideek komunikatu bat plazaratu zuten CUPen erabakia arbuiatzeko.  

Onartutako aurrekontuak “antisozialak, liberalak eta kontinuistak” direla salatu dute, eta baita alternatiba politikoen eraikuntzarako “oztopo” direla ere.

Gobernuari leporatu diote erreferenduma xantairako tresna gisa erabili izana, “austeritatea, politika antisozialak eta emakumeenganako esplotazioa” gauzatu ahal izateko, besteak beste. Politika hauek erreferenduma kaltetzen dutela argudiatu dute, eta horren ordez, irabazi ahal izateko fokua bizi baldintza duinagoen eskaintzan ipini dute.

Independentzia “dena aldatzeko” baliatuko dutela ziurtatu du Endavantek eta “beste batzuek gauzak dauden bezala uzteko” erabili nahi izana kritikatu dute.

Autodeterminazio programa herritarra alternatiba gisa

Komunikatu berean, alderdi independente bat izatearen abantailak azpimarratu dituzte, autokritikarako bidea zabalik dutela azalduz.  

Une honetatik aurrera autodeterminazio programa herritar baten alde lan egiteko deia luzatu dute, Herrialde Katalanen osotasunari zuzendutakoa, nazio, giza eta genero askapena ziurtatuko dituena.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: CUP
Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!