Emakumeak borrokan

Erreferendum bidez erabakitzeko herri ekinaldi bat bultzatuko du GEDek

  • Fase berri bat hasi du herri mugimenduak, eta bertan bazkideak izango dira oinarri. Parte hartzea sustatzeko, 'Plaza' plataforma digitala jarri dute abian Gure Esku Dago-ren webgunean.

Berria.eus  |  Arantxa Elizegi Egilegor @aelizegi
2019ko apirilaren 01a
Argazkia: Gure Esku Dago

Kideak bazkide bilakatuko dira aurrerantzean Gure Esku Dago-n: hala iragarri dute mugimenduko kideek. Mugimendua ekonomikoki sustatzeaz gain, ordea, erabakietan ere parte hartuko dute horiek: "Elkarrekin bizi gara, elkarrekin erabakiko dugu, edozein dela bakoitzaren sorterria edo ama hizkuntza. Elkarrekin erabakiz, libreago izango baikara". 

Hala, garai berria aurkezteko hizlari berriak aukeratu ditu mugimenduak Josu Etxaburu eta Amalur Alvarez. Haiek ordezkatuko dituzte Zelai Nikolas eta Angel Oiarbide fase berri honetan. Eta haiek izan dira GEDen datozen hilabeteetarako helburua iragarri dutenak ere: herri ekinaldi bat bultzatzea, modua emango duena erreferendum bidez erabakitzeko. 

Dena ez da, ordea, erraza izango, eta horren jakitun da mugimendua. "Hesiak eta harresiak egongo dira, eta horiek gainditzeko laguntza beharko dugu. Zenbat eta gehiago izan, errazagoa izango da bidea", nabarmendu du Etxaburuk, eta iragarri du Euskal Herri osora bideratutako herri ekinaldi bat izango dela, "jatorria eta ama hizkuntza edozein dela ere".

"Badakigu nora goazen". Alvarezek helburua xehatu du: "Erabakitzeko eskubidea lege bihurtu nahi dugu. Erabakitzeko eskubidea estatus juridiko-politiko berriaren legezko oinarri bilakatzea dugu xede. Are gehiago, bizitza publikoaren esparru guztietan, eguneroko jardunaren arau bilakatu nahi dugu".

Fase berri honetara heltzeko, baina, oinarrizkoa izan da aurrez egindako lana, eta lan horren ahotsa izan dira gaur arte Angel Oiarbide eta Zelai Nikolas, aurrerantzean bigarren lerrora igaroko direnak, nahiz eta zuzendaritzako kide izaten jarraitu. Hala, biek ala biek hunkituta hitz egin dute ekitaldian eta eskerrak eman dizkiete aldamenean izan dituztenei. "Toki askotara heldu gara, baina egin duguna ez zen posible izango aztean beste askoren konpromisoa izan ez bagenu".

Katalunia gogoan

Hasiera-hasieratik harreman berezia izan du mugimenduak Eskoziako eta Kataluniako prozesuarekin, eta azken hilabeteotan estutu egin da prozesu katalanarekiko lotura. Hala, Bilboko Euskalduna jauregian egin duten ekitaldian ere ez da falta izan Kataluniarekiko keinua. 

Kike Amonarriz izan da Jordi Cuixartek espetxetik bidaliko gutuna irakurtzeaz arduratu dena. Omniumeko presidenteak gogorarazi du 530 egun daramatzatela preso "irtenbide demokratiko bat eskatzeagatik", eta espetxealdiak ez diela iritzia aldarazi. "Preso politiko katalanen alde egiteko modu hoberena da giza eskubideen defentsan aritzea".

Ondorengo txioan ikus daiteke Jordi Guixartek bidalitako mezua:

 

Albiste hau Berriak argitaratu du eta cc by-sa lizentzia medio ekarri dugu ARGIAra

ARGIAn egiten dugun kazetaritza independenteak bultzada merezi duela uste duzu?

Informazio askea lantzen dugu ARGIAn, langileok gara proiektuaren jabeak eta gure informazioen atzean ez duzu sekula multinazionalik, bankurik edo alderdi politikorik topatuko. Gure ustez, burujabetza guztien oinarrian dago informazio burujabetza, ezagutzen dugunaren gainean pentsatzen eta erabakitzen dugu. Horregatik diogu kazetaritza independentea dela demokraziaren oinarrietako bat.

Aldizkaria paperean etxean edo e-postan PDFan jaso nahi duzu? Pozik hartuko zaitugu ARGIAko komunitatean. ARGIAkoa izateko, nahi eta ahal duzun ekarpena egin dezakezu, eta bueltan egoki ikusten duzuna eskatu. Indartu dezagun indartzen gaituena!

Kanal hauetan artxibatua: Gure Esku Dago  |  Erabakitzeko eskubidea

Gure Esku Dago kanaletik interesatuko zaizu...
2019-04-07 | Ahoztar Zelaieta
Guk kalderero eguna, ijitoek PNVero eguna

Kalderero eguna zela eta, lagun ijito bati proposatu nion PNVero eguna ospatu behar zutela. Euskal Herriko inauterietan Europa ekialdeko ijito pertza-konpontzaileak eta familiak irudikatzeko ohituren eta hartzarena egiten duen pertsonaiaren berri eman ondoren, bere harridura azaldu zidan. Herri batzuetan Hungrino bezala ezagutzen dira.

XV. mendean ongi etorriak izan ziren ijitoak, baina XVI. mendetik aurrera beraien aurkako jazarpen herritarra eta instituzionala hasi zen. Salbuespenak ematen... [+]


2019-03-13 | Uriola.eus
Angel Oiarbidek eta Zelai Nikolasek Gure Esku Dagoren bozeramaile izateari utziko diote

Angel Oiarbidek eta Zelai Nikolasek Gure Esku Dagoren bozeramaile izateari utziko diote, ia sei urte eta gero. Dinamikaren Zuzendaritza Kontseiluko kide izango dira aurrerantzean. Martxoaren 20an, bi bozeramaileek “azken solasaldia” eskainiko dute Bilboko Kafe Antzokian.


2019-02-18 | ARGIA
Milaka herritarrek elkartasuna adierazi diete Donostian auzipetu katalanei

Kataluniako plazatik atera ziren igande eguerdian “Konponbidea. Demokracia. Llibertat” goiburupean eta Boulebarderaino egindako ibilbidea horiz bete zuten. Gure Esku Dagok antolatu zuen manifestazioa.  


2019-02-08 | ARGIA
Gure Esku Dagok mobilizazioak antolatu ditu, Madrilen epaituko dituzten independentista katalanen alde "kaleak horiz janzteko"

Erabakitze eskubidearen aldeko dinamikak manifestazioa egingo du Donostian, otsailaren 17an, eguerdiko 12:00etan.


Dagoeneko 220.000 herritarrek erabaki dute GEDko kontsultetan

Donostian, Irunen eta Enkarterrietan atzo erabaki zen euskal estatu burujabe eta independente batean bizitzea, Gure Esku Dago dinamikak antolatutako herri galdeketetan. Orotara, 28.704 lagunek erabaki dute. Emakumeak izan ziren lehenak bozkatzen bost herrietako hautesleku guztietan.  


2018-10-31 | I˝igo Igartua
Quim Torra Kataluniako presidentea Donostiako Kursaalen izango da azaroaren 14an

Gure Esku Dago plataformak antolatu du ekitaldia, azaroaren 18an Donostian egingo den eta 150.000 herritar inguruk iritzia emateko aukera izango duten herri galdeketaren aurrekari gisa.


Gure Esku Dagok azaroaren 18ko Donostiako galdeketaren abestia aurkeztu du

Donostiako Gure Esku Dagok hiriko hamaika musikari eta artista bildu ditu galdeketa sustatzeko egin duten kantuan. Azaroaren 18an izango da galdeketa eta galdera honi erantzun beharko diote herritarrek: "Nahi al duzu euskal herritarrok gure etorkizun politikoa geure kabuz eta aske erabakitzea?".


2018-09-27 | ARGIA
Puigdemontek bideoz hartuko du parte Gure Esku Dagok larunbaterako antolatu duen ekitaldian

“Espainiako estatuaren errepresioa salatuz, urriaren 1aren izaera demokratiko, baketsu eta eredugarria” gogoratuko dute irailaren 29an Gernikan. Gure Esku Dagoko bozeramaile Angel Oiarbidek azaldutakoaren arabera, hainbat ordezkari politiko eta kulturalek hartuko dute parte ekitaldian, tartean, bideo bidez, Carles Puigdemontek.


Gure Esku Dagok ezagutzera eman du donostiarrek erantzun beharreko galdera

“Nahi al duzu euskal herritarrok gure etorkizun politikoa geure kabuz eta aske erabakitzea?” izango da azaroaren 18an erantzun beharreko galdera.


2018-09-18 | ARGIA
Gure Esku Dagok "askatasuna erabakitzea da" mezua zabalduko du nazioartera irailaren 29ko ekitaldi artistiko-politikoan

Gernikan izango da ekitaldia, irailaren 29an, alegia, Kataluniako urriaren 1eko erreferendumaren urteurrena baino bi egun lehenago. Bi helburu ditu ekitaldiak, batetik, Euskal Herriko eta Kataluniako eragile politiko eta sozialak eta herritarrak Gernikan batzea, eta bestetik, erabakitzeko eskubidearen aldarria nazioartera zabaltzea.


Azkenak
EGILEAK
Eguneraketa berriak daude