Erraustegiaren aurka agertu, osasuna bermatzea galdegin eta alternatibak badirela gogorarazteko giza kate luze eta jendetsua osatu dute igande eguerdian Donostiako Kontxa hondartzan, estropaden bigarren eta azken jardunaldi egunean. Erraustegiaren aurkako hesi herrikoiak inguratu du aipatu hondartza. Irudiotan bildu dugu.
Erraustegiaren aurkako mugimenduak idazki honen bidez laburbildu ditu mobilizazioaren nondik norakoak:
Giza kate honen bidez, Donostian eraikitzen ari diren erraustegia gelditzeko eskatzen dugu eta aldi berean hondakinen birziklapen sistema eraginkorra Gipuzkoa osora zabaltzeko. Nahiz eta eraikuntza lanak aurrera doazen, nahiz eta banku eta enpresekin sinatutako kontratuak edozein kasutan gipuzkoarroi galera ekonomiko handia eragingo diguten, hobea da lehenbailehen gelditzea arrazoi ugariengatik. Hauetako batzuk:
-Erraustegia gelditu ez delako beharrezkoa. 2017an Gipuzkoan 150.000 tona erreus sortu ziren eta agintariek beraiek diotenez joera gero eta gehiago birziklatzearena da: 2020-2022an %70a helduko garela esan dute uztailean. Gogoratu, erraustegia urtean 200.000 tona zabor erretzeko diseinatuta dagoela. Gipuzkoako 89 herrietatik 60k hondakinen %70a baino gehiago birziklatzen dute jadanik eta urtean pertsonako 100 kilo erreus baino gutxiago sortzen. Gipuzkoako herri handienak maila honetara heltzen direnean, eta horretarako borondate politikoa besterik ez da behar, urtean 70.000 tona baino gutxiago sortuko da. Markel Olano eta Jose Ignacio Asensio jaunak: Nondik ekarriko ditu, nondik osatuko ditu Urbaser enpresa txinatarrak 200.000 tonako labeak betetzeko faltako zaizkion bi herenak?
-Erraustegia gelditu geratzen den erreus tonak tratatzeko (kasurik okerrenean erraustegiak sortuko dituen zepa eta errauts toxikoen parekoa) badagoelako alternatiba merkeago eta osasuntsuagoa, aurreko legealdian mahai gainean jarri zena: inertizazioa, konpostatzearen antzeko prozesu baten bidez.
-Erraustegia gelditu pertsonen osasunerako larriki kaltegarria izan daitekeelako, mundu osoko ikerketetan agertzen den moduan eta Gipuzkoako sendagile askok behin eta berriz salatu duten moduan: minbizi desberdinak, malformazioak…
-Erraustegia gelditu, Gipuzkoan aldaketa klimatikoa sortzen duten gasen igorle nagusia izango delako. Erraustegiaren tximinitik, substantzia oso toxikoez gain, CO2 eta nitrogeno oxido kantitate oso handiak atmosferara botako ditu eta hau ez du inork zalantzan jartzen, ezta errausketa defendatzen dutenek ere.
-Erraustegia gelditu bere eraikuntza eta funtzionamendua oso garestiak direlako, 1.000 milioi euro baino gehiago, gipuzkoarron poltsikotik ustelkeri kasutan nahastutako multinazional baten eskuetara joango direnak. Azken batean, gure diruz gure osasuna eta ingurumena kaltetzeko tresna ikaragarria egin nahi dute. Interes ezkuturik ez ote dago hau bultzatzen duten politikarien aldetik? Ustelkeria Espainiako arazoa bakarrik ote da? %3ko komisioa Kataluniara mugatu al zen?
Hemen mobilizazioaren bideoa eta argazkiak:
Zenbait argazki:
Albiste hau Noauak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.
Ostiral goizeko albisteak erreakzio ugari piztu ditu Israelen zein nazioartean. Aurka agertu dira Israelgo bahituen familiak eta NBE. Alemaniak, Israelen aliatu tradizionalak, armak saltzeari utziko diola jakinarazi du.
25,6 eguneko batez besteko itxaron zerrendak daude Osakidetzako Osasun Mentaleko Zentruetan. Larrialdi kasuetan, aldiz, 24 eta 72 ordu arteko itxaronaldiak daude.
Lau hilabete daramatzagu greba mugagabean, hitzarmen propio baten eta lan-baldintza duinen alde. Lau hilabeteko greba honetan, udaltzainek piketeetan bortizkeriaz zapaldu gaituzte, hirian jarraitzen gaituzten eta mobilizazio bakoitzean zelatatzen gaituzten polizia... [+]
Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Donostiako Udalak Oñatiko Arantzazu egoitza eskaini dute maliar migratzaileentzat. Bertan geldituko dira Espainiako Gobernuak haien asilo eskariak ebazten dituen bitartean.
Mugimendu Feministak azaldu duenez, Fermin Muguruzaren kontzertuaren aurretik gertatu ziren erasoak. Horiez gain, beste hiru eraso zenbatu dituzte: hiru gizonak atxilotu ditu poliziak.
Ostiral goizaldean eman du erabakiaren berri Israelgo Gobernuak, hamar orduz luzatu den bilera baten ondoren. Dena den, okupazioa gauzatzeko, gobernu osoaren baiezkoa behar du Netanyahuk: igandean izan daiteke bilera. Segurtasun Kontseiluak, halaber, mugak jarri dizkio... [+]
Sorkuntzarako, gozamenerako eta aldarrikapenerako espazio moduan dute oholtza musikari askok, baina bere ingurumarietan katramilatzen dira sarri, eta espazio "bortitz" bihurtzen da hegemonikoak ez diren gorputz askorentzat. Presio estetikoa, egiteko modu deserosoak,... [+]
Lautadako mamua
Xabier Montoia
Elkar, 2024
112 orrialde
Eleberri labur honetan egileak XIX. mendeko Euskal Herrira garamatza, sekulako sona hartu zuen Juan Diaz de Garaio hiltzailea duela protagonista. Arabako landa guneko jendarte tradizional eta giro hotzean barneratzen... [+]
Joan den astean Trumpek ohartarazi zion Putini hamar eguneko epean Ukrainarekin su-eten akordio bat sinatu ezean, zigor ekonomikoak ezarriko dizkiola. Zelenskik sare sozialetan adierazi du ezinbestekoa dela Errusiako presidentearekin bildu aurretik lehenbizi su-etena... [+]
Manteroekin Bat plataformak eta Mbolo Moye Doole elkarteak elkarretaratzea egin zuten astelehenean Bilbon, azken asteetan poliziak manteroen aurka eginiko eraso "arrazistak" salatzeko. Izan ere, Boubacar Diouf kale saltzailearen arabera, poliziaren jazarpena... [+]
338 hektarea erre ditu astearteko suteak. Nekazarien sindikatuak haserre agertu dira Nafarroako Gobernuak suteak saihesteko ezarritako murrizketekin. Asteazkenean beste sute bat piztu da Artaxoa eta Añorbe artean, baina hura ere kontrolpean dute suhiltzaileek.
Ohartarazi du ChatGPT lanketa emozional “sakonak” egiteko erabiltzea “arriskutsua” izan daitekeela ez duelako erabiltzailearen testuingurua ezagutzen eta “gehiago biktimizatu” dezakeelako.
Urtebetetzeek eta urte aldaketek pilaketa bidezko eragina dute: alegia, banaka, gertatzen direnean, nik ez dut ezer sumatzen. Urtebetetzeetan, ondo xamar egin badut segundo batzuez olgatzen naiz (nire baitarako), nire garunaren zati batek ezin dio utzi zoriontzen dutenean... [+]
Apirilean argitaratu zuen Amorante frantsesa (Susa) Miren Agur Meabek (Lekeitio, 1962). Thriller ukitua du poemen bidez idatzitako nobela deigarriak eta, istorioa fikziozkoa den arren, badu idazlearen aurreko lanak markatu dituen kutsu autobiografikoaren arrastorik. Hortaz,... [+]
Zer: Orquesta de la Comunitat Valenciana.
Zuzendaria: Mark Elder. Donostiako Orfeoia.
Zuzendaria: José Antonio Sáinz Alfaro.
Bakarlariak: Federica Lombardi (sopranoa), Paula Murrihy (mezzoa), Xabier Anduaga (tenorea), Will... [+]