Zubietako erraustegiaren kontrako protestan Donostiako Easo plazan aste betez gose greba egin duten sei andre-gizon ekintzaileek asteazkeneko 19:00etan amaitu dute beren baraualdia. Zazpi eguneko ahalegina alaitasunez burutzeko, salda beroa partekatu dute hurbil eduki dituzten herritarrekin eta Amarako auzotarrekin, eta erraustegiaren kontrako lanean tinko jarraitzeko deia zabaldu dute.
Mugimendu politiko batek plaza inguruan daukan egoitza eskaini die lotarako. Pasa gau on!
Usurbilgo 'Noaua' herri aldizkariak ipini du sarean:
Gipuzkoako errauste plantaren '0 eremuan' kaltetuenak diren herritarrak.
Erraustegiaren eta hura sustatzen duten agintarien parodian gose grebalariak berak izan dira aktore protagonista.
Usurbilgo Noauak –erraustegiaren gatazkaz informazioa fin lantzen duen hedabidea– zabaldu ditu lehen irudiak:
Eguraldi ederrez iritsi da hirugarren goiza Easo plazako baraularientzako. Eguerdiko 12:00etatik aurrera giza katea osatzeko deia zabaldu dute, Amaratik Gipuzkoako plazaraino.
Hala jakinarazi dute baraulariek. Honekin, zazpikoa osatu dute.
Biharko, larunbata 17, gose grebalariek deitu dute beraiek kokatuta dauden Easo plazatik Foru Aldundia dagoen Gipuzkoa plazaraino giza kata osatzeko. Errausketaren Aurkako Mugimenduak bideoklipa banatu du, konbokatoria bilduz.
Tertulia aberatsa izan dute goizean gose grebalarien eta Ernaiko gazteen artean.
Jose Luis Paulin eta Joxemari Irazustaren ondoren emandako hitzaldiaren testua blogean plazaratu du Pello Zubiriak: "Gipuzkoako zaborren gatazka, bederatzi puntutan"
"Erraustegiaren aurka gose greban, bi hernaniar Easo Plazan" ipini dio izenburu Kronikak albisteari.
Gose grebalarien gaurko lehenbiziko irudiak zabaldu dira:
Gaueko 22:30etan itxita ikus zitekeen errausketaren aurkako gose-grebalarien etxola Amarako plazan. Bigarren gauari ekin diote, lotarako matalazak hezetasunari aurre egiteko hobeki prestatuta. Jende mugimendu handia ibili da egunean zehar eta loaldi eder bat eskainiko dute dagoenekoz egun eta erdi baraurik zeramaten herritarrok. Pasa gau on!
Amarako Easo plaza eta inguruetako hainbat herritarrek beren etxeak eskaini dizkiete errausketaren aurkako gose grebalariei, dutxatu edo behar duten edozertarako. Bada zuzenean etxeko giltza eskaini dienik ere. Lehen egunetik izan da estimatzekoa auzotarren laguntza: gauean ura sartu zaie karpako lurzoruan eta arropak eta mantak lehortu ahal izatea eskertzen zuten.
Irazustak aipatu du Gipuzkoak askoz hondakin organiko gehiago biltzen duela tratatu dezakeena baino, eta Bergarako Epelen aurreko legealdian bukatu zutela konpost planta bat geroztik legealdi berriko agintariek martxan jarri ez dutena, bi urte pasata. Justu gaur Epele aipatu dute Gipuzkoako Biltzar Nagusietan:
Eguneko ekitaldien artean, 19:00etan hitzaldia: "Zubietako erraustegiaren aurkako borroka eta alternatibaren eraikuntza". Joxemari Irazusta eta Pello Zubiria hizlari.
Gose grebalariek informatu dute lotan zeuden bitartean, Easo plazan gose grebari ikusgarritasuna emateko jarritako pankartak kendu dituztela Donostiako Udalaren aginduetara dauden garbitzaileek. Gehiago egingo dituztela adierazi dute.
Donostiako Udalak atzo Easo plazan jarri genituen pankartak kendu ditu :-(
— Erraustegiaren A.M. (@ErrausAurkMugi) 2017(e)ko ekainak 15
Gehiago egin beharko ditugu, #ErrausGoseGreba aurrera baitoa.
"Pozez eta indartsu" daude gose grebalariak. Ekimenari babesa ematera joandako herritar kopuruarekin pozik, Amarako auzokide eta inguruko tabernetako kideek emandako babes eta laguntzarekin.
Antolatzaileek jakinarazi dute egunero hitzaldi bat antolatuko dutela 19:00etan eta ondoren dokumental bat proiektatuko dutela.
Hemen egitaraua lotzen joan ahala egin duten lehene egitaraua.
Proiekzioak
Asteazkena: Ziztadak
Osteguna: The Yes Men Fix the World
Ostirala: La Fetê est finie
Larunbata: Gure lurra, gure eskubidea
Euskara ez beste hizkuntza batean diren dokumentalak, euskaraz azpidatzita proiektatuko dituztela jakinarazi dute.
Jende ugari Donostiako Easo plazan erraustegiek herritarren osasunean duten eraginaz Jose Luis Paulin medikuaren hitzaldia entzuten.
Mediku gisa, prekautzio printzipioa aldarrikatuz hasi da. Primum non noscere. Lehena ez kalterik egitea da, bere ustez. "Alternatibak badaudenean, eta posible denean, alternatiba hobeak erabili behar dira. Arriskuak hartzeak medikuntzaren printzipio deontologiko hori hausten du".
Salatu du ez dela egia garai bateko erraustegiek arriskuak dituztela eta oraingoek ez. OEIT mediku taldeak aurkeztu dituen bibliografiak erraustegi garaikideen kasuistiketan oinarrituta daudela adierazi du, eta hortaz, erraustegietan dauden teknologia berrien arriskuak ezagunak direla medikuontzat.
Kasu eta gaisotasun ugariren berri eman zuen, gaixotasunak zein ehunekotan igotzen diren azalduz. "Honetan oso zorrotzak gara, prest gaude edonorekin eztabaidatzeko", adierazi zuen, salatzearekin batera Gipuzkoako agintariek ez dietela erantzun ere egin mediku talde zabal honek egindako oharrei. "Inauditoa da hau demokrazia batean".
Istripuen berri ere eman zuen. Funtzionamendu normalak tendentzia batzuk dakartzala azaldu zuen, eta partikulak erraustegien filtroetatik ihes egiten dutela jakinarazi. Baina horrez gain, tarteka istripuak gertatzen direla azaldu zuen, Dublineko kasua aipatuz, non erraustegiko labea piztu eta bi egunera istripua izan zen hamaika langile ospitalera bidaliz. "Istripua gertatzean emisio deskontrolatuak gertatzen dira, eta horrek aipatu azterketen ondorioak gainditzen ditu".
Zabalgarbiko ikerketa epidemologiko bakarra deskalifikatu zuen Paulínek. Bi arrazoigatik: batetik, inplikatutako parte batek eskatuta eta finantzatuta egindako ikerketa delako (Bilboko Udalak eskatua da); eta bestetik, erraustegia martxan jarri eta hiru urtera egin zutelako. "10 urte pasa behar dira, demostratua dagoelako gaixoatasunak sortu, hazi eta manifestatzeko denbora behar dutela".
Erraustegien aurka borrokan jarraituko dutela adieraziz amaitu zuen hitzaldia.
Easo plazan gunea muntatu ostean, babesa adieraztera bertaratutako dozenaka lagunen aurrean, gose greba abiatu dute erraustegiaren aurka sei lagunek. Hona hemen bideoan une hori.
Easo plazan ikur eta pankartak jarri dituzte Erraustegiaren Aurkako Mugimenduko kideek.
Eusko Jaurlaritzako Ingurumen sailak ez zuen Artaxoara eramandako hondakinen karakterizazioari buruzko informaziorik; hala dio Eusko Legebiltzarrera igorritako dokumentazioan. Gipuzkoako erraustegia kudeatzen duen Ekondakinek lixibiatuak bidaltzen jarraitu zuen, Ecofert enpresak... [+]
Bilboko Auzo Elkarteen Federazioak komunikatu bat eskaini du Gipuzkoako erraustegiko lixibiatuak Zorrotzara bidaltzeko asmoaren inguruan.
GuraSOS plataformak Zubietako erraustegiarekiko duten jarrera ukatzailea aurpegiratu zieten foru agintariei asteazkenean Gipuzkoako Batzar Nagusietan egindako agerraldian. GuraSOSen bozeramaile eta abokatu Joseba Belaustegik azaldu zuenez, egungo arazoen aurrean beste alde... [+]
Ingurumenaren aurkako ustezko delitu bat egin ote duen eta dokumentuak faltsutu dituen ala ez ikertzeko eskatu du Gipuzkoako Fiskaltzak, GuraSOS elkarteak jakinarazi duenez.
Donostiako suhiltzaileek jakinarazi dutenez, erraustegiko biolehortze-plantan gertatu da ezbeharra.