Erraustegi bat atzera bota dute Eskozian, urteetako borrokaren ostean

  • Hamilton hirian egitekoa ziren erraustegia atzera bota dute, azpiegitura bultzatzen ari zen enpresak Eskoziako Gobernuaren aurrean jarritako helegitea kendu ostean. Erraustegiaren aurkako kanpainako kideek garaipena ospatu dute.


2019ko ekainaren 6an - 17:42
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Daily Record egunkari eskoziarrean irakur daitekeenez, Hamilton hirian, Whistleberry Road inguruan Clean Power Properties enpresak egin nahi zuen erraustegia ez da egingo.

Enpresa horrek atzera egin du 2013tik borrokan ari diren bizilagun eta tokiko erakundeen auzibidean, eta South Lanarkshireko eskualdeak emandako ezezkoari jarritako helegitea kendu egin du. Bi proiektu zituen aurreikusita enpresak toki horretarako, bata askoz handiagoa –90 metro garaierako tximiniarekin–, baina bata zein bestea bota dituzte atzera.

Hamiltoneko eta inguruko herritarrak kanpaina luzean aritu dira erraustegiaren kontra –enpresak 100 milioi librako inbertsioa eta 30 lanpostu zuzen agindu zituen– eta garaipen gisa hartu dute Clean Power Propertiesen erabakia: "Hitz gutxitan, hau izan da dena. Irabazi dugu, eta denok hartuko dugu arnasa lasai", adierazi dio egunkariari erraustegiaren kontrako ekintzaile batek.


Errausketa kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
Egin ARGIAkoa eta 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari.
Maiatzaren 20a amaitu baino lehen ARGIAkoa eginez gero, 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari. XX. mendean, gerra testuingurutik kanpo, langileen aurka Euskal Herrian egindako sarraskirik handienari buruzko lana.