Errausketaren Aurkako Eguna Zubietan (zuzenean)

  • Errausketaren Aurkako Mugimenduak deituta, goizeko 11:00tatik Zubietan (Gipuzkoa) burutzen ari dira erraustegiaren kontrako eguna.

Pello Zubiria Kamino @pellozubiria
2017ko maiatzaren 27a
Gakoak
Erakutsi gako guztiak
Errausketaren Aurkako Mugimenduko ordezkariek agintariei eskatu diete Zubietako erraustegia gelditzeko eta herritarrei ez etsiko.
'Noaua' herri hedabidean Zubietan goizak eman duen kronika aberatsa

Argazkiz eta bideoz osatutako kronika sareratu du Usurbilgo Noaua hedabideak goizean Zubietako Erraustegiaren Aurkako Egunak eman duenaz: "Aldundiari erraustegia geratu eta gipuzkoarrak mugitzera deitu dituzte Zubietan".

Argazki oina

 

500 legun Zubietako bazkari herrikoian
 
 

 

Herri bazkaria hastera doa Zubietan

Zubietako frontoi estalian hastera doa bazkaria, 500 pertsona inguru bilduko dituena. Boluntarioek paella erraldoia prestatu dute denentzako. Beroa, eguraldi ona eta Zubietako herritarrei erraustegia gelditzen laguntzeko animo handia bertara iritsitakoen artean. Emozio handia Gipuzkoako agintariek erraustegia eraiki nahi duten 0 eremuan.

 

Errausketaren Aurkako Mugimenduko ordezkariak agiri nagusia irakurtzen (eta 3)

Baina GAINERA, 2009an hasita Gipuzkoan martxan dago Alternatiba…
Erraustea baino garbiagoa, osasuntsuagoa eta merkeagoa.
Gipuzkoako udalerrien erdia baino gehiagotan egunero dago MARTXAN hondakinen kudeaketa Alternatiboa. Gipuzkoan demostratzen ari gara ez dugula hondakinak erre beharrik.

Orain nahitaezkoa da udalerri askok egin duten bideari beste guztiek ere jarraitzea. Gipuzkoar guztiok berdinak eskubideetan, Gipuzkoar guztiok berdinak betebeharretan. Denon betekizuna da hondakinak murriztea eta sortutakoak ondo sailkatu eta tratatzea.

Gipuzkoako Foru Aldundia gobernatzen duten alderdiei berriro ere esan nahi diegu: Gelditu ezazue proiektua!
Egin kasu herritarrok eskatzen dizuegunari!

Herritarrei dei egiten diegu: mugitu gaitezen gipuzkoarrok!

Errausketarik Ez! Ez gure izenean!

 

Errausketaren Aurkako Mugimenduko ordezkariak agiri nagusia irakurtzen (2)

... Osasun krisi batean ere bizi gara. Gero eta minbizi gehiago, gero eta gaixotasun berezi gehiago… Nolaz baimentzen dute erraustegi berri batekin kutsatzea gure airea eta gure ondorengoek arnastuko dutena?

Krisi humanitarioa ere badaukagu. Garapen ereduak eragindako krisi sozial eta humanitarioa. Gure etxeetaraino ekarri du ezin bizia:
Langabezia, lanpostuen prekarietatea, etxegabetzeak, pobrezia gero eta ugariagoa…

Hori gutxi balitz administrazioek… inbertsio faraonikoetan xahutu dituzte diru publikoak… eta inbertsio sozial guztietan murrizketak egiten dituzte: murrizketak osasungintzan, murrizketak irakaskuntzan, gazteen laguntzetan, ezindu eta pobreenen laguntzetan…

Esan diezaiogun EZ! Gipuzkoarren bizitzak 35 urterako hipotekatuko dituen Erraustegiari, alferrikakoa den Erraustegiari.

Urte asko daramatzagu oihukatzen ERRAUSKETARIK EZ! Urteak daramatzate Gipuzkoan erraustegia egin nahian, zerbitzu publikoekin aberasten diren enpresa handi ustelak eta lotsa gutxiko zenbait politikari. Erraustegia oraindik eraiki gabe egotea… ez al da garaipen bat izan?

Errausketaren Aurkako Mugimenduko ordezkariak agiri nagusia irakurtzen hasi dira

Mugitu gaitezen gipuzkoarrok! Errausketarik Ez!

Non egongo ote gara 2051. urtean? 35 urte barru… nola biziko dira gure ondorengoak? Nolako airea arnastuko dute? Nolako zerbitzu sozialak edukiko dituzte? Zein gaixotasun sufrituko dituzte 2051. urtean? Nork eta zein dirurekin zainduko ditu gaixoak, zaharrak, umeak…?

Ezin dugu onartu erraustegi inposatu bat datozen 35 urteetarako kaltetuko dituena gure osasuna, ingurumena eta denona den finantza publikoa.

Krisi ekonomiko sakonean bizi gara. Krisi ekonomikoak ekarri ditu krisi soziala, politikoa, humanitarioa. Konturatzen hasi gara Lurra planeta bakarra dela, mugatua. Ezin dugu segitu berdin, “erabili-ta-bota”, “erabili-ta-bota”…

Bertsolarien aleak Zubietan: "Gu ez gaude prest nahi dutenean isilik egiten uzteko"...

... "Gure osasuna saltzeko pronto beraiek aberasteko", ..."Gure izenean ez dute izango horretarako baimena"... "Lehentasuna garbi daukagu bizitza da handiena"...

XXI. mende hasieran neurketa propioak egin zituen Madrilgo gobernuak. Isuritako dioxina kopurua 14 aldiz handiagoa zela ikusi zuten

 

J. Navascues (Valdemingomez NO): "Valdemingomezen erretzen denaren %30 papera da"

 

OEITeko medikuak: "Erabaki hau hartu dutenak dira erraustegiak ekar ditzakeen osasun arazoen erantzuleak"

OEIT elkarteko medikuen ordezkari batek eman dio sarrea Madrilgo Valdemingomezeko ordezkariaren hitzaldiari.

Zubietako gela lepo beteta Valdemingomezeko erraustegiaren kaltetuak entzuteko

Madrildik Zubietaraino heldu da militante ezaguna, Valdemingomezeko errauste plantak herritarrei eragiten dizkien kalteak azaltzera.

Valdemingomezeko kaltetuen ordezkaria hizlari.
Argazki oina

 

Lehen hitzaldiak laster: Sustrai eta Baserria XXI

11:30etan hasteko dira eguneko lehen hitzaldiak. Naroa Ibarluzeak (Baserria XXI) erraustegia eta nekazaritzaz. Eta Martin Zelaia (Sustrai) Errausketarik gabeko hondakin plana Nafarroan.

Egitarauari hasiera eman diote.

Jendea hurbiltzen hasi da Zubietara, antolatzaileek dena prest daukate, megafonia lanean eta lehenbiziko hitzaldiak hastear.

ARGIAn egiten dugun kazetaritza independenteak bultzada merezi duela uste duzu?

Informazio askea lantzen dugu ARGIAn, langileok gara proiektuaren jabeak eta gure informazioen atzean ez duzu sekula multinazionalik, bankurik edo alderdi politikorik topatuko. Gure ustez, burujabetza guztien oinarrian dago informazio burujabetza, ezagutzen dugunaren gainean pentsatzen eta erabakitzen dugu. Horregatik diogu kazetaritza independentea dela demokraziaren oinarrietako bat.

Aldizkaria paperean etxean edo e-postan PDFan jaso nahi duzu? Pozik hartuko zaitugu ARGIAko komunitatean. ARGIAkoa izateko, nahi eta ahal duzun ekarpena egin dezakezu, eta bueltan egoki ikusten duzuna eskatu. Indartu dezagun indartzen gaituena!


Gipuzkoako erraustegia kanaletik interesatuko zaizu...
Azkenak
EGILEA
Argia buletina
Egunaren laburpena
zure e-postan
Pribatutasun politika irakurri dut eta onartzen dut
Eguneraketa berriak daude