Gaurkoan partekatu nahi dugun hausnarketa azken aldian herri bezala hartu dugun norabidearen inguruko kezkatik heldu da. Ezker Abertzalearen legalizazioak eta ETAk borroka armatua alde batera uztearen erabakiak birkokatze prozesu bat eskatzen zuen, bai guretzat bai etsaiarentzat ere. Aldaketa askotan bezala, kezka eta zalantza asko sortu ziren hainbeste aipatzen zen ¨garai berri¨ horrek hartuko zuen norabidearekin. Hala ere, ohitura dugun moduan, aurrera!
Ibilbide hau ilegalizazio garaian egitea egokitu zitzaigun batzuei, beste hainbati instituzioetan urte luzez isildutako ahotsen ordezkaritzaren papera betetzea tokatu zitzaigun, eta beste batzuk horretan ari gara gaur egun. Ilusio eta indar guztiarekin hartu genuen erronka hori. Argi genuen instituzioetan egotea nazio askapenerako baliatu zitekeela, sekula helburu bezala planteatu gabe. Jakin badakigulako, instituzio horiek estatu zapaltzaileek dituzten tresnarik eraginkorrenak direla herri hau zapaldu eta desagerrarazteko.
"Eztabaida ez da instituzioak bai ala ez, baizik eta zertarako, nondik, nola, eta norekin"
Testuinguru honetan, instituzioak herritarren esku jartzean dago gakoa, beren izaera patriarkala eta hierarkikoa salatzen dugun bitartean. Gardentasuna eta parte hartzea bultzatuz instituzio horiek eraldaketa sozialean laguntzeko eta boterea banatzeko erabiliz. Horrelako egitasmoak biderkatu zaizkigu Euskal Herriko txoko guztietan. Aitzitik, botere instituzional hori nazio eraikuntzaren oinarri diren herri mugimenduekin partekatu eta saretu dugunean emaitza eraginkorrak izan ditugu, Udalbiltza, UEU, edota UEMA batzuk aipatzearren.
Aldi berean, instituzioek badituzte beren arrisku eta tranpak. Botere eremu klasiko guztietan bezala, denborak eta inertziak erosotasunera eta sistemaren parametroetan funtzionatzera eramaten gaitu, erne ez bagabiltza behintzat. Hau bereziki kezkatzen gaituen errealitate bat da. Adibide bezala, hautetsi abertzale gehien ditugun garai honetan, aipatutako nazio eraikuntzarako sortutako tresnak sortu zirenean baino indar gutxiagorekin defendatzen ditugu, Gaindegiaren kasuan, desegin arte.
Gure ustez herri prozesua bizikleta baten metaforarekin parekatu daiteke, zeinetan bi gurpilak ezinbestekoak diren, instituzionala eta herri dinamikarena. Bizikletaren ardatz traktorea herri dinamikaren gurpilean legoke, bestea ibilarazi eta indarra emanez.
Eztabaida ez da instituzioak bai ala ez, baizik eta zertarako, nondik, nola, eta norekin. Gure hautetsiak Madrilek eta Parisek markatzen dituzten markoetan lan egin beharrean, Euskal Agenda propioa adosten, eraikitzen eta jorratzen behar ditugu. Alegia herri eta auzoetako batzarretan herriarekin batera ikasten eta aliantzak eraikitzen. Entzuten. Boterea oinarritik sortzen.
"Instituzioetan gauden militanteok, ezinbestekoa dugu herri dinamikaren indar traktorea eta iparra"
Ez da kasualitatea ere, esparru honetan ematen den genero eta adinaren arteko desoreka. Badirudi, legeak behartuta ez bada, instituzioetan eta partiduen egituretan zein batzarretan, adin batetik gorako gizonak direla nagusi: berehalakotasuna, emaitzak, arrazionaltasuna, ordena, hierarkiak, eta zaintza ezak ezaugarritzen duen eredu patriarkala erreproduzituz. Izate hau deseraikitzeko ezintasun horrek ezinezkoa bihurtzen digu sistemak bazterrean kokatzen gaituen identitate zein subjektuei (nazional zein kapitalismo-heteropatriarkalak zapaldurikoak) boterea lehiatzea. Euskal Herri feminista, sozialista eta euskalduna lortzeko, ezin ditugu instituzio hauek gure borrokaren ardatz bakartzat hartu. Euskal Herriaren eraikuntzaren arrakasta soilik esparru eta subjektu anitz horien elkarlan eta ahalduntzetik etorriko da.
Gure borrokaren oinarri izan behar duten herri mugimenduetan aldiz, azken hamarkadetan ikusi duguna eredugarria izan da. Mugimendu feministatik hasita, etxebizitza, hizkuntza edota lurraren defentsaren mugimenduetaraino, militantziaren aniztasuna eta zaintza bermatzearen aldeko apustu sendoa egiten ari da. Eztabaida demokratikoa, iritzi kritikoa, desobedientzia, auzolana eta ekintza zuzena oinarritzat hartuz boterearen eta hark sortzen dituen harremanen lanketa sakona egiten gabiltza. Hortaz instituzioetan gauden militanteok, ezinbestekoa dugu herri dinamikaren indar traktorea eta iparra. Arrazionaltasunetik haratago, erraietatik eta gorputz kolektiboetatik hausnartuz, sentituz eta ekinez. Lurrari lotuz.
Artikulu hau sinatzen dute:
Garbiñe Elizegi
Expe Iriarte
Miren Legorburu
Xabier Isasi
Onintza Enbeitia
Xabier Alvarez de Arkaya
Aritz Azkona
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Gasteizko Arana auzoan Nazioarteko Babeserako Harrera Zentroa birgaitzeko lanak hasi ondoren, bizilagun okupatuak eta kezkatuak garen aldetik eta Euskal Herria benetako harrera- herria izan dadin, berriz ere publikoki posizionatu beharra ikusi dugu. Beste behin ere lengoaia... [+]
Ikusiz zenbat psikologok, medikuk, terapeutak… metodo mirakuluak partekatzen dizkiguten, pentsa daiteke haurren heziketa nazioarteko kezka dela eta denok adituak bilakatu garela.
Azken asteotan, energia berriztagarriei buruzko eztabaida komunikabideetan zabaldu da. Euskal Herrian, lehenik eta behin, Aritz Otxandianok jasandako erasoaren kasu mediatikoa izan genuen, berak energia berriztagarrien aldeko jarrerari egotzi ziona; handik egun gutxira,... [+]
Izenak, berez, ez du izana gordetzen. Papera ez da nahikoa, nahiz eta paperak denari eusten dion. Busti arte. Halaxe gertatu da Gipuzkoako Foru Aldundiko Lurralde Oreka Berdeko Departamenduarekin. Izan ere, izenak gorde beharko lukeen izanari uko egin dio; besteak beste, 2023ko... [+]
Badira aste batzuk Europar Batasuneko presidente den Ursula von der Leyenek zortziehun mila milioi euroko gastu militarraren beharraren berri eman zuela. Gastu hori Europak jasaten duen mehatxu militar bati aurre egiteko omen da, eta mehatxu horri batasunez erantzun beharra... [+]
Hezkuntza Sailak ebaluazio diagnostikoen berri eman zuen otsailean: 2023ko etapa erdikoa eta 2024ko etapa amaierakoak izan zituen hizpide. Emaitza negargarriek egiturazko arazoa dugula erakutsiko luketenez, sailak erabaki zuen tramitea bete bai (ED 23 eta 24 txosten exekutiboak... [+]
Kalean nindoan geneetan daramagun dispertsio joerara guztiz emana, bide fisiko eta curricularretatik desbideratzen zaituen abstrakzio alferrikakoren batean. Aurretik hogeita hamarrak bete gabeko neska bat. Zerbait erori zaio poltsikotik. Neska ez zen ohartu. Item bat zen... [+]
Bi toki diferentetan egokitu zait garbiketa egitea aldi berean. Ez garbiketa arrunt bat, baizik eta egunerokoan inguratzen gaituzten paisaiak beste era batean arakatzera behartzen gaituen hori, kanpoko objektu fisikoekin batera norberaren baitako egiturak ere mugiarazten... [+]
Bilboko Kafe Antzokian, hemen argitaratutako nire kolaborazioen bilduma den Zapalduon pedagogia liburuaren aurkezpenean, entzuleen arteko emakume batek bota zidan galdera. Ohikoak ditudan gaiak aletuz joana nintzen hitzaldian, eta Euskal Herriaren egungo egoeraren kezka jada... [+]
Yanis Varoufakis-ek DiEM25 mugimenduaren Youtubeko kanalean elkarrizketatu du Columbiako Unibertsitateko Jeffrey Sachs irakaslea. Horrek azaldu du nazioarteko politikan Amerikako Estatu Batuek pokerrean jokatzen dutela, Errusiak xakean eta txinatarrek Go jokoan. Azken hori... [+]
Pasa den astean, itzalaldian, gure burua zaurgarri ikusita, pertsona asko hasi ginen ikertzen, gertatutakoa ulertzeko asmoz: zelan funtzionatzen du elektrizitatea garraiatzen duen azpiegiturak? Zergatik geratu da zaharkitua? Elektrizitatearen fenomeno fisikoak liluratzen nau,... [+]
Euskadi markak, eraikuntza sektoreko ekonomiaren estrategian, “industrializazioa” mantrarako hitz gisa hartu duela jakinarazi berri du Eusko Jaurlaritzak. Etxebizitza publikoaren eraikuntzan industrializaturiko prozesu eta elementuak lan guztien %65a izatea... [+]
Pandemiak agerian utzi ditu, bere gordintasun osoan, zaharren, haurren eta dependentzia egoeran dauden herritarren arreta-eredu neoliberalaren ondorioak. Konfinamendu garaian loratutako diskurtso kritiko eta alternatiba komunitarioak sendotzeko unea da orain”. Horrela hasi... [+]
Ez dakit itzalaldiak itsutu gaituen edo itsu gaudelako itzali garen. Edozein kasutan, itzalaldia ez da gaur hasi eta bukatu den gertaera histerikoa –barkatu, historikoa–. Aspaldian hasi zela uste dut eta, zoritxarrez, ez zen San Prudentzio egunean amaitu.