Ernaiko zazpi gazteri zazpina hilabeteko espetxe zigorra eta 7.000 euroko ordaina ezarri diete

  • Autoritateari erresistentzia “larria” eta lesio delituak leporatzeaz gain, kalte ordainei eta bakoitzak zazpi hilabeteko espetxe zigorrei egingo diete aurre.

2021eko maiatzaren 7ko mobilizazioa Bilbon. Argazkia: @ernaigazte Twitterren.

2022ko uztailaren 20an - 10:07

2021eko maiatzaren 7an Hego Euskal Herriko hiriburuetan ehunka gazte mobilizatu ziren Ernai antolakundeak deituta “prekaritatearen kontra” egiteko. Ertzaintzak Gasteizko eta Bilboko manifestazioei eraso egin zien, hainbat gazte zaurituz. Mobilizazio horietan parte hartzeagatik zortzi lagun auzipetu zituztela salatu zuen Ernaik, urte bereko ekainean. Sententziaren berri asteartean eman du Ernaik, sare sozial bidez: gazte bakoitzak zazpi hilabeteko espetxe zigorrari eta 7.000 euroko ordainari egin beharko dio aurre.

Ekainaren 15ean hasitako epai honetan zortzi gazteetako zazpi egon dira. Izan ere haietako zazpi Bilbon atxilotuak izan ziren, bestea Gasteizen. Ekainaren 4an Ernaik mobilizazioa deitu zuen “Ez gaituzte geldituko!” lelopean, epaiketa "gezurrez beterik" zegoela salatzeko eta gazte borroka aldarrikatzeko.

Apirilean egin zuen mobilizaziora deia Ernaik, orduan irakurri zituen Ane Alava Ernaiko bozeramaileak zazpi gazte hauen aurka eskatu zituzten zigorrak. Hamabi eta hemezortzi hilabete bitarteko kartzela-zigor eskaerak zituzten epaituak izandako gazteek, eta 20.000 eurorainoko isunak ere eskatzen zituen Fiskaltzak.

Zigor ekonomikoari aurre egiten laguntzeko ekainean ekarpenak jasotzen hasi ziren, ondoko kontu korrontean: ES53 2095 0036 6191 2160 4611.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Ernai
Ernaik salatu du Zelaia eta Barbadoren atxiloketan herri oso bat makurrarazteko estrategia bat dagoela

Gazte antolakundeak "amorrua anbizio bilakatzeko gaitasuna" azpimarratu du. Atxiloketa prozesuaren atzean dagoena salatzea ez ezik, Ernairen norabidea zehaztu du.


Ernaiko kideak Bilbon eta Gasteizen kateatu dira, Barbado eta Zelaiaren espetxeratze aginduaren kontra

Bilbon, Espainiako Gobernuaren ordezkariordetzan egin dute ekintza; Gasteizen, Ertzaintzaren komisaldegi atarian. Ertzaintza gazteen aurka oldartu da, eta Gasteizen bost pertsona atxilotu ditu.


Eguneraketa berriak daude