Ernaik salatu du zazpi gazteren aurkako epaiketa "gezurrez beterik" dagoela

  • Ekainaren 15ean hasiko da iazko maiatzaren 7an Bilbon atxilotu zituzten zazpi gazteen aurkako epaiketa. Haiei babesa adierazteko manifestazioa egin dute larunbatean Bilbon, Ernaik deituta.

"Ez gaituzte geldituko" lemapean egin du Ernaik manifestazioa. Ehundaka lagun bildu da Bilbon. / Ernai

2022ko ekainaren 06an - 09:54

"Gezurrez beteriko epaiketa hau onartzen ez dugula aldarrikatzeko irten gara kalera", adierazi du Ernaik. "Ez gaituzte gelditu eta ez gaituzte geldituko. Gazteok, bizitza duinen alde borrokatzen jarraituko dugu".

Tentsio uneak

BBVAk Kale Nagusian duen egoitzaren parean tentsio uneak izan dira manifestarien eta Ertzaintzaren artean. Gazte batzuek afixak itsatsi dituzte paretan. Ertzainek neska bat identifikatu eta manifestazioaren aurrean hesia osatu dute. Bost minutuz geldirik egon da manifestazioa, eta aurrera egin duenean Ertzaintzak gertutik jarraitu du.

Manifestazioa amaitzean, Asier Alcedok, epailearen aurrean deklaratuko duen gazteetako batek, egunotan jasotako elkartasunagatik esker ona adierazi du, eta gaineratu iazko mobilizazioetan "gazteen bizitza duinaren alde borrokatu" besterik ez zutela egin. "Poliziaren muntaia" salatu du, "gezurrez betetako" atestatua oinarri duena.

2021eko maiatzaren 7an atxilotuak

Ernai gazte antolakundeak manifestazioak egin zituen 2021eko maitzaren 7an Euskal Herriko hainbat hiriburutan “gazteek bizi duten larrialdi egoera salatzeko eta eraldaketa soziala eta burujabetza aldarrikatzeko”. Ertzaintzak zazpi lagun atxilotu zituen Bilbon, eta beste bat Gasteizen.


Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Ernai
Ernaik salatu du Zelaia eta Barbadoren atxiloketan herri oso bat makurrarazteko estrategia bat dagoela

Gazte antolakundeak "amorrua anbizio bilakatzeko gaitasuna" azpimarratu du. Atxiloketa prozesuaren atzean dagoena salatzea ez ezik, Ernairen norabidea zehaztu du.


Ernaiko kideak Bilbon eta Gasteizen kateatu dira, Barbado eta Zelaiaren espetxeratze aginduaren kontra

Bilbon, Espainiako Gobernuaren ordezkariordetzan egin dute ekintza; Gasteizen, Ertzaintzaren komisaldegi atarian. Ertzaintza gazteen aurka oldartu da, eta Gasteizen bost pertsona atxilotu ditu.


Eguneraketa berriak daude