Maiatzaren 7an Hego Euskal Herriko hiriburuetan ehunka gazte mobilizatu ziren Ernai antolakundeak deituta. Ertzaintzak Gasteizko eta Bilboko manifestazioei eraso egin zien, hainbat gazte zaurituz. Orain, mobilizazio horietan parte hartzeagatik zortzi lagun auziperatu dituztela salatu du Ernaik.
Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan egin zituzten gazte prekaritatea salatzeko manifestazioak "Larrialde egoeran gaude" lemapean, eta horietako batzuetan gogor kargatu zuen Ertzaintzak. Orotara, 8 lagun atxilotu eta 42 zauritu zituzten. Naiz.eus atariak argitaratu duenez, zortzi lagun deitu dituzte orain Bilboko epaitegietan deklaratzera.
Ernaik salatu du "maiatzaren 7an gazte prekarietatearen kontra mobilizatzeagatik" izan direla auziperatuak zortzi gazteak. Datorren astean jazarpen horren aurka mobilizatzera deitu du gazte antolakundeak.
Hona hemen egindako deialdiak:
- Ekainaren 23an 18:30tan Gasteizen, Gora Judimendi plazan
- Ekainaren 23an 18:30tan Portugaleten, Metroan
- Ekainak 23an 19:00tan Durangon, Andra Mari plazan
- Ekainak 24an 12:00etan Bilbon, Epaitegi aurrean, Buenos Aires kalean
Joan den abenduan Buruntza mendiaren tontorrean zegoen gurutze frankista handia eraitsi ondoren, ikurrina erraldoia paratu du toki berean Andoaingo gazte talde batek. Ernaik aldarrikatu zuen abenduko ekintza, eta horren ondorioz antolakundearen ordezkaria epaitegietara... [+]
Autoritateari erresistentzia “larria” eta lesio delituak leporatzeaz gain, kalte ordainei eta bakoitzak zazpi hilabeteko espetxe zigorrei egingo diete aurre.
Performance bateratua egin dute Ernai eta LABek EHUren Bizkaia Aretoaren parean. Euskal Herriko Unibertsitateak ikasleen e-postak Microsoft Office 365era migratu nahi dituela eta horrek ikasleen pribatutasuna kolokan jartzen duela salatu dute besteak beste.
Aurrera begirako erronkak eta asmo politikoak jasotzen dituen Ehotzen ponentzia onartu du Ernaik, boto-emaileen %93ren babesarekin, larunbatean Olatzagutiko kiroldegian egindako III. Kongresuan. 500 bat gazte bildu ditu ekitaldiak. "Gazte mugimendua indartu eta gazte fronte... [+]