Ernaik mobilizazioa egingo du Bilbon, zazpi gazteren epaiketa salatzeko

  • Ekainaren 4ean izango da mobilizazioa, 2021eko maiatzean atxilotu zituzten zazpi gazteen aurkako epaiketa salatzeko eta epaituei elkartasuna adierazteko.

(Argazkia: Ernai)

2022ko apirilaren 29an - 08:28

Ekainaren 15ean joan den urteko maiatzean Bilbon atxilotu zituzten zazpi gazteen aurkako epaiketa hasiko da. Gazteen egoera salatzeko mobilizazioa egin zuen egun horretan Ernaik Bizkaiko hiriburuan, eta Sabin Etxearen inguruan Ertzaintza gazteen aurka oldartu eta zazpi gazte atxilotu zituzten. Bestalde, bi pertsona ospitalean artatu behar izan zituzten.

Epaiketa hau salatzeko, eta gazteei elkartasuna adierazteko, ekainaren 4ean, larunbata, mobilizazioa antolatu du gazte antolakundeak. 17:30ean abiatuko da manifestazioa Bilboko Plaza Eliptikotik.

Zigor gogorrak

Ane Alavak, Eraniko bozeramaile berriak, zazpi gazte hauen aurka eskatzen dituzten zigorrak iragarri ditu. Haren esanetan, hamabi eta hemezortzi hilabete bitarteko kartzela-zigor eskaerak dituzte epaituko dituzten gazteek, eta 20.000 eurorainoko isunak ere eskatzen dizkie Fiskaltzak.

Prozesu judizialaz gain, gazte antolakundeak adierazi du joan den urtean mobilizatzera motibatu zituzten motiboek hor jarraitzen dutela. Egiturazko prekarizazioa, etxebizitza lortzeko ezintasuna, hezkuntza sistemaren pribatizazioa eta gaixotasun psikosozialen areagotzea, besteak beste, aldatu ez direla adierazi dute; are gehiago, "okertzen jarraitzen duela" diote.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Ernai
Ernaik salatu du Zelaia eta Barbadoren atxiloketan herri oso bat makurrarazteko estrategia bat dagoela

Gazte antolakundeak "amorrua anbizio bilakatzeko gaitasuna" azpimarratu du. Atxiloketa prozesuaren atzean dagoena salatzea ez ezik, Ernairen norabidea zehaztu du.


Ernaiko kideak Bilbon eta Gasteizen kateatu dira, Barbado eta Zelaiaren espetxeratze aginduaren kontra

Bilbon, Espainiako Gobernuaren ordezkariordetzan egin dute ekintza; Gasteizen, Ertzaintzaren komisaldegi atarian. Ertzaintza gazteen aurka oldartu da, eta Gasteizen bost pertsona atxilotu ditu.


Eguneraketa berriak daude