Ernaiko kideak Bilbon eta Gasteizen kateatu dira, Barbado eta Zelaiaren espetxeratze aginduaren kontra

  • Bilbon, Espainiako Gobernuaren ordezkariordetzan egin dute ekintza; Gasteizen, Ertzaintzaren komisaldegi atarian. Ertzaintza gazteen aurka oldartu da, eta Gasteizen bost pertsona atxilotu ditu.


2023ko irailaren 22an - 10:49
Ertzaintza gazteen aurka oldartu da bi hiriburuetan, eta Gasteizen bost kide atxilotu ditu. (Argazkia: Ernai Bilbo)
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Ernaiko kideak Bilboko Espainiako Gobernuaren ordezkariordetzan eta Gasteizko Ertzaintzaren komisaldegian kateatu dira, Galder Barbado eta Aitor Zelaiaren espetxeratze agindua salatzeko. Ostiral goizean izan dira ekintzak.

Eraikin horietan kateatu dira espetxeratzea Espainiako Auzitegi Nazionalak agindu duelako, eta gazteen aurkako ikerketa "EAJren Ertzaintzak" abiarazi zuelako.

Bilbon bi pertsona kateatu dira eraikinean eta hamarnaka kidek eserialdia egin dute Moyuan eta errepidea moztu. Ertzaintzak protesta egin duten guztiak identifikatu ditu, eta gazteen aurka oldartu da.

Gasteizen ere Ertzaintzak protestan ari zirenen aurka jo du, eta bost kide atxilotu ditu, kateatuta zeuden biak eta babesa erakusten ari ziren hiru.

Zelaia eta Barbadoren aurka lau urteko espetxe-zigorra, urtebeteko zaintzapeko askatasuna eta hamar urteko inhabilitazioa  agindu du Audentzia Nazionalak. "Material lehergarriak" zituen bidoi bat "helburu terroristekin" gordetzea egozten diete.

Mobilizaziorako deia

Goizeko ekintzekin Ernaik eta AnkerkeriariSTOP plataformak antolatutako mobilizazioetara batzeko deia egin dute. Ostiral arratsaldean Bilboko Moyua plazatik abiatuko da manifestazioa, 19:00etan. Mobilizazio nagusia Gasteizen izango da, irailaren 30ean. 18:30ean abiatuko da, Artium museoko plazatik.

 

 


Errepresioa kanalean gehiago
2026ko otsailaren 25
Bost emakumeren testigantzak
M3ko sarraskia eliza barrutik

Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.