Erkorekak orain “akatsen kateatze” bati egotzi dio Gasteizen hil zuten Maialen Mazónen heriotza

  • “Maialenen babesaz arduratzen diren erakundeen arteko komunikazio akatsen kateatzea gertatu da”, adierazi du Segurtasun sailburuak. Maiatzaren 29an aurkitu zuten Mazónen gorpua hilik aparthotel batean, eta hurrengo egunean emandako azalpenetan Erkorekak emakumearen erabakiei egotzi zion gertatuaren ardura nagusia.

Mazónen hilketa salatzeko Gasteizen eginiko elkarretaratzea. Argazkia: Arabako Alea

2023ko ekainaren 06an - 15:48
Azken eguneraketa: 17:27

Gobernu Kontseiluaren osteko prentsaurrekoan egin ditu adierazpenak Josu Erkoreka Segurtasun Sailburuak: “Maialenen babesaz arduratzen diren erakundeen arteko komunikazio akatsen kateatzea gertatu da, eta komunikazio-akatsen kateatze horrek inork nahi ez zuen egoera eta zorigaiztoko emaitza ekarri du”. Mazónen bikotekide ohia preso dago, heriotza leporatuta eta urruntze agindua urratu ostean. Emakumea haurdun zegoen, eta bere gorpua aurkitu zutenean ondoan zuen hiru urteko alaba. “Argi dago erakundeok huts egin dugula, ez garela gai izan Maialenen bizitza bermatzeko eta defendatzeko. Argi dago akats bat egon dela. Zer gertatu den eta protokoloak zertan hobetu daitezkeen aztertzeko lan egingo du Ertzaintzak”, azaldu du. Ez du zehaztu, ordea, zeintzuk diren hutsegite eta akats horiek.

Bertsio aldaketa

Bere lehen adierazpenetan gertatutakoaren ardura nagusia Mazónen erabakietan jarri zuen Erkorekak, azalduz Ertzaintza berarekin harremanetan jarri zela jakitean Gasteizen zegoela Valentziatik heldu berri, eta urruntze agindua ezarria zuen bikotekide ohiarekin batera ari zela bizitzen. Erkorekaren esanetan, emakumeak Ertzaintzari adierazi zion ez zuela arriskurik sentitzen eta urruntze agindua desaktibatzeko ahalegina egiten ari zela. “Ez da erraza arriskuan sentitzen ez den biktima bat babestea", laburbildu zuen Erkorekak.

Hilketak, bere testuinguruak eta Erkorekaren adierazpenek haserre handia piztu zuten, eta hilketaren hurrengo egunean Gasteizko mugimendu feministak antolatutako manifestazioa oso jendetsua izan zen. Elkarretaratzean Erkorekari zuzendu zitzaion mugimendu feminista: “Zeuen burua zuritzen denbora eman baino, protokoloak errebisatu, identifikatu zerk egin duen huts, neurri eraginkorrak martxan jarri eta instituzioetatik alde batera utzi ezin duzuen erantzukizuna zeuen gain hartu: erreparazioa eta berriz ez gertatzeko bermea".


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Indarkeria matxista
Materialismo histerikoa
"Mario Lopez" eta "Gernika"

Krimen matxistak, mediatizatzen direnean, emakumeontzat lezio bilakatu ohi dira, eta bizirik badago, biktimarentzat. Nerea Barjola ikertzaileak Alcasserko kasuaren bidez azaldu zigun hori. Eta Nagore Laffageren hilketak ere lezio astun bilakatzeko arriskua izan zuen, lezioa... [+]


Diego Yllanesi ukatu egin diote haren inguruko albisteak ezabatzea

Nagore Laffagen hilketaren harira, Diego Yllanesek ahaztua izateko eskubidea aldarrikatu du. Espainiako Auzitegi Nazionalak eskaerari uko egin, eta erabaki du informazio eta adierazpen askatasuna gailentzen zaizkiola.

 


Epailearen aurrera eraman dute bikotekide ohia giltzaperatu eta eraso egiteagatik atxilotutako gizona

Ertzaintzak jakinarazi duenez, gizonak Gasteizko Alde Zaharreko lonja batean bahituta izan du emakumea zenbait orduz, eta hainbat alditan egin dio eraso. Gizonak urruntze agindua zuen, aurrez egindako tratu txarrak tarteko. Astelehen goizean atxilotu zuen Ertzaintzak, eta... [+]


2024-03-15 | ARGIA
Gizon bati Iruñerriko institutu batean eta saltoki batzuetan emakumeak grabatzea leporatu diote

2023ko urrian jarritako salaketa baten harira, gizonaren etxeko gailu informatiko eta elektronikoak ikertzen ari da Foruzaingoa, eta material horretan aurkitu dituzte institutu bateko emakumeen komunetan egindako grabazioak, eta hainbat saltokitako aldageletakoak. Adimen... [+]


Gasteizen atxilotutako gizona espetxera bidali dute, bikotekidea labankadaz hiltzen saiatzeagatik

Astearte honetan, herritarrek eta erakundeek erasoa gaitzetsi dute udaletxe aurrean egindako elkarretaratzean.


Eguneraketa berriak daude