Eraso transfoboei aurre egin behar die Planning Familial-ek, plazaraturiko afixa baten harira

  • Egoitzei eraso eginik, militanteei heriotza-mehatxuak zein irain transfoboak ehunka, bere aurkako kanpaina bortitz bati aurre egiten ari da azken egunetan Planning Familial elkarte feminista historikoa. Frantziako Parekidetasunaren ministro Isabelle Romek sostengua adierazi dio elkarteari.

Planning Familial-en afixa, trans pertsonen eskubideen aldeko mezua zabaltzen duena.

2022ko abuztuaren 25an - 10:22

"Au Planning, les hommes aussi peuvent être enceints" –"Planning-ean gizonak ere haurdun egon daitezke"– mezua dakar afixak, eta bikote bat ageri da, bata haurdun dagoela, eta kulturalki gizonezkoei lotu ohi zaizkien elementu fisikoekin bat ala bestea –bizarra eta burusoiltasuna–. Horra zer dakarren Planning Familial elkarte historikoaren afixak. Trans pertsonen eskubideen aldeko mezua zabaltzeko dokumentu izan behar zena, transfobia plazaratzeko bide bihurtu dute ehunka herritarrek, sare sozialetan zein kaleetan. Heriotza-mehatxuak jasotzen ari dira Planning Familial-eko hainbat militante eta irainak berriz, sare sozialetan trans pertsonei elkartasuna adierazten duen oro. Hitzetatik haratago, elkartearen hainbat egoitzari eraso egin diote azken egunetan, tartean Lilles eta Mont-de-Marsan hirietakoak.

Gogorra eta bortitza izaten ari da elkartearen aurkako kanpaina eta agiri bidez ihardetsi die erasoei abuztuaren 19an: "65 urtez aktibo dagoen elkartea gara, eta inolako baldintzarik gabeko harrera bideratzen gabiltza. Berdin dio parekoak daukan genero identitatea. Urtero guregana datozen 300.000 pertsonen artean badaude trans pertsonak, kontrazepzioaz, abortuaz edota haien trantsizioari buruzko segimendu medikoaz galdetzen digutenak. Gure ardura da hauen errezibitzea, ongi etorriak direla sentiaraztea”. Trans pertsonek Planning Familial-aren mugimenduan haien lekua daukatela berresteko baliatu du agiria elkarte feministak.

Salaketa jartzeko bidea aztertzen dabil elkartea, eta hori "herra bideratzen dabiltzanen" aurka, zehaztuz "tarteka, Errepublikako hautetsiak ere direnak". Hain zuzen, eskuin muturreko eta eskuineko hainbat hautetsi agertu dira afixak dakarren mezuaren aurka, tartean, RN Marine Le Penen alderdikoak eta Reconquête Eric Zemmourren alderdikoak.

Gaur egun Frantziako Estatuan aitatasuna ez zaio bermatzen erditu duen trans pertsonari, nahiz eta uteroa izanik haurdun egon eta erditu. 2016ko azaroaren 18ko legeari segi, trans pertsonak sexuaren aipua aldatu dezake egoera zibileko dokumentuetan eta hori interbentzio hormonal edota kirurgikorik jaso gabe ere. Kontua da, zuzenbideak haurdunaldia amatasunari lotzen duela, bai ala bai.

Elkartasun mezuak ere bai

Frantziako Gobernuraino iritsi da polemika eta Parekidetasunaren ministro Isabelle Romek sostengua adierazi dio elkarteari: "Planning Familial elkarte historikoa da, emakumeen eskubideen, kontrazepzioaren eta abortuaren arloan funtsezkoa duguna. Osoki sostengatzen dut haien ekimena". Ondokoa ere gehitu du: “Ez dezagun utzi eskuin muturra gorrotoa hauspotzen komunikazio-kanpaina bat instrumentalizatuz, eta ulertu dezaket [afixak] ez duela kontsentsua egiten".

Azken egunetan jasotako elkartasun mezuak eskertu ditu txio bidez Planning Familial-ek. Hain zuzen, elkarte, ezkerreko hautetsi, sindikatu, argitaletxe zein herritar xume, ehunka dira transfobia hori salatzeko adierazpenak plazaratu dituztenak. Hemen txioen lagin bat:

 

 


Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: LGBTI
LGTBI pertsonak armairutik ateratzeko beldur dira lantokian

LGTBI kolektiboko hamar lagunetik bederatzik sekretuan mantentzen du bere sexu-joera laneko nagusien aurrean, eta lautik hiru ez da armairutik ateratzen lankideekin. Zergatiez, beldurrez eta arriskuez hitz egin dute Espainiako LGTBI+ Federazioak egin duen ikerketan.


Elena Guinea. Guztiontzako guneak sortzen
“Taberna bat edukitzea ardoak ateratzeko bakarrik, paso”

Etxe honetan askok ezagutzen dute Elena Guinea: 2021eko abenduan aldizkariaren azalean agertu zen, titi bakarrarekin eta irribarretsu, alboan zituela Sandra Barkaiztegi eta Olatz Mercader. Iñurri elkartearen (Min)bizi podcastean entzungo zuten beste hainbatek —Argia... [+]


Bilboko eraso homofoboa Legebiltzarrera iritsi da

Santomasetan bi homofobok sudurra apurtu zioten 23 urteko gazte bati eta kasu horren harira hainbat galdera egin dizkio Elkarrekin Podemos-IUk Eusko Jaurlaritzari, LGBTfobiari aurre egiteko neurrien inguruan. Bilboko EHGAMek ere badu zer esana: "Zisheteronorma babesten... [+]


2024-01-08 | ARGIA
LGBT+ eragileek Baionako apezpikua salatu dute Aita Santuak bikote homosexualez esandakoa desitxuratzeagatik

Eliza katolikoak abenduaren 18an argitaratu zuen Fiducia supplicans agirian bikote homosexualak bedeinkatzeko aukera eman zuen. Abenduaren 29an, beste agiri baten bidez, Marc Aillet Baionako apezpikuak Aita Santuaren hitzak bere modura interpretatu zituen. Bere elizbarrutiko... [+]


2023-08-24 | Ilargi Manzanares
Pertsona trangeneroen aurkako erasoak handitu egin dira

Eraildako Trans Pertsonen Behatokiak egindako “Trans hilketen monitorizazioa” txostenean 2021eko urriaren 1etik 2022ko irailaren 30era 44 herrialdeetan izandako 327 pertsona transen hilketak salatu dira.


Eguneraketa berriak daude