LGBTIQ+ komunitateak Argentinako kaleak bete ditu Mileiren aurka

  • Manifestazio jendetsuak egin dituztean larunbatean Argentinako hainbat hiritan. Javier Milei presidenteak "pedofilo" deitu ditu LGBTIQ+ pertsonak Davoseko Munduko Ekonomia Foroan.


2025eko otsailaren 3an - 11:31
Azken eguneraketa: 2025-02-04 12:14
Manifestariak Buenos Aireseko kaleetan. Emmanuel Fernandez / El Salto
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Argentinako hainbat hiritako kaleak Javier Milei presidentearen aurkako protesten lekuko izan dira larunbatean, LGBTIQ+ komunitatearen nahiz antifaxismoaren inguruko mugimendu sozial ugarik deituta. Urtarrilaren 20 eta 24aren artean Davosen (Suitza) ospaturiko Munduko Ekonomia Foroan egin zituen adierazpenen harira irten dira kalera manifestariak.

Besteak beste, queer mugimendua haurren aurkako abusuekin lotu zituen Argentinako presidenteak: "Bere muturreko bertsioetan, genero ikuspegia haurren aurkako abusu garbia da. Pedofiloak dira". Gainera, feminismoa berdintasunaren kontzeptuaren "distortsioa" dela azaldu zuen, soilik "onurak" bilatzea xede duena.

El Salto hedabideak argitaratu duenez, deialdiak bi milioi pertsona inguru bildu ditu Argentinako puntu ezberdinetan, eta antolatzaileek elkartzeko deia luzatu diete herrialdeko LGBTIQ+ komunitateko kide orori: "Javier Mileiren Gobernuaren indarkeria ekonomikoaren, jazarpen politikoaren eta sexu errepresioaren aurkako erantzunak gure komunitatearen koloreak ditu; elkartuz eta aliantzak eginez herrialde osoan zehar, gure ezberdintasun guztiak artikulatuz".

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Argentina
2025eko uztailaren 18
Noelia Sánchez Jenkins, gales irakaslea Patagonian
"Galesak bizirik dirau Patagonian"

2024ko irailaren 25
Donostiako Zinemaldia 5. eguna
Zinea ala antzerkia?

Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!