Eraso sexistei begira Baionako Herriko Etxeak duen jarrera salatu dute feministek

  • Baionako festetan errepikaturiko eraso sexistei dagokienez Herriko Etxeak politika eta erantzun eskasak bideratu izana salatu du Ipar Euskal Herriko mugimendu feministak. Herriko kontseiluaren batzarrera sartzen saiatu dira 30 bat lagun, baina ateak hetsirik kausitu dituzte.

Ipar Euskal Herriko mugimendu feministaren ekintza, Baionako Herriko Etxean. Argazkia: Ihartzuri

2024ko uztailaren 18an - 10:45
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Ezin izan dute herriko kontseiluaren batzarrera sartu, Jean-René Etchegaray auzapezak atea hesteko manua emanik. Hori horrela, herriko etxe barnetik baina batzar-gelaren kanpotik trabatu dute bilera, "erasorik ez, erantzunik gabe" oihuak botata. Ipar Euskal Herriko mugimendu feministaren deiarekin bat eginez, 30 bat lagun batu dira asteazkenean Baionako Herriko Etxearen barnean. Erasoei begira, eta zehazkiago eraso sexistei begira, Herriko Etxeak duen politika salatzeko egin dute ekintza.

Igandean bukatu ziren festak eta aurtengoan ere, "gertakari onartezinek eta bortizkeriaren kudeaketa eskasak" markatu dute hitzordu jendetsua. Urtero bezala, eraso salaketak izan dira, tartean, Poliziari salaturiko hiru sexu eraso, eta Itaiak bideraturiko babesgunean, berriz, 11. Egoera deitoratzeko elkarretaratzea egin zuen Itaiak ere, festen azken egunean.

Mugimendu feministaren "instrumentalizazioa"

Berez, erasoak saihesteko tresnak badirela dio mugimendu feministak. Tartean, PAF elkarte feministak landuriko protokoloa, hainbat feministek parte hartzen duten festetako babesgunea zein festa ereduaz gogoetatzeko abian den 2032 kolektiboaren hausnarketak. Baina, alderantziz, neurririk ez hartu izana salatu dute ekintzaren bidez, baita Baionako Herriko Etxearen partetik baden feminismoaren "instrumentalizazioa" ere. "Arazoa sistemikoa" den heinean, kontzientzia hartze eta lanketa kolektibo baten beharra azpimarratu dute.


Feminismoa kanalean gehiago
2026ko ekainaren 10
Berriketa gutxi
Basatiak

2026ko maiatzaren 27
Maria Jesus Berrotaran. Artzu baserritik mundura.
"Alardea publikoa izan zen Borja Jauregi alkateak saldu zuen arte"

Eguneraketa berriak daude
Egin ARGIAkoa eta 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari.
Maiatzaren 20a amaitu baino lehen ARGIAkoa eginez gero, 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari. XX. mendean, gerra testuingurutik kanpo, langileen aurka Euskal Herrian egindako sarraskirik handienari buruzko lana.