Aste Nagusia hasi zenetik jazo diren erasoei erantzuteko, jaien laugarren egunean protokoloa aktibatu dute. Elkarretaratzea egin dute asteartean, gertakariak gaitzesteko.
Jaiak hasi eta ordu gutxira jazo zen salatutako lehen erasoa. Emakume batek larunbatetik iganderako goizaldean sexu eraso saiakera pairatu zuela jakinarazi zuen. Antzerako gertakariek, baina, ez dute etenik izan, eta Konpartsek salatu egin dituzte jazo diren emakumeen aurkako eraso fisikoak eta sexu eraso saiakerak. Protokoloa aktibatu zuten asteartean, eta elkarretaratze jendetsua egin zen iluntzeko 19:30ean, Areatzako zubian.
Protokoloa aktibatu aurretik jazotako azken erasoa astearte goizaldean izan zen, Urkixo zumarkalean. Bilboko Udaltzaingoak jakinarazitakoaren arabera, kalean erretzen ari zen emakume bat bortizki heldu zuen gizon batek eta ukituak egin zizkion. 40 urteko erasotzailea atxilotu egin zuten udaltzainek, eta emakumeak salaketa jarri du.
Konpartsek azpimarratu nahi izan dute bi emakumeren kontrako erasoak konpartsakide batzuei esker eten ahal izan zirela, eta pertsona horien jarrera goraipatu dute: “Azpimarratu gura dugu pertsona horien jarrera kementsua, erasoren bat sumatu dutenean ez dutelako beste albo batera begiratu, baizik eta inplikatu dira bitartekaritza eginez”. Jarrera horiek eredutzat hartuta, herritar orori dei egin die “bortxakeria patriarkaleko forma guztiak desagerrarazteko borrokan” erantzukizunez ardurak hartzera. Emakumeeak, bestalde, autodefentsa feministatik errebeldiaz ahaldundu eta armatzera deitu dituzte.
Protokoloa aktibatu zen egun berean, beste eraso bat gertatu zen, honakoa Ugalde kaleko etxebizitza batean. Gizon batek bere bikotekideari eraso egin zion, eta ostean hilabeteko haurrarekin atxiki zen etxebizitzan. Ertzaintzak atxilotu egin zuen gizona, emakumeari eraso egitea eta haurra atxikitzea leporatuta.
Haurra onik atera zen. Emakumea, aldiz, ospitalera eraman behar izan zuten, zaurituta. Erasotzaileak polizia etxean jarraitzen du, epailearen aurretik igarotzeko zain.
Erran egin nion umetan sexu abusu bat jasanarazi zidanari: hala egin zidala. Bazekien, sinetsi zidan, eta errespetatu du harekiko behar dudan urruntzea. Zortea izan nuela uste dut; denok ez daukagula bera. Prozesu inperfektu haren kontakizun ez-fikziozko bat da hau.
Nagyrev (Austro-hungariar Inperioa), 1911. Zsuzsanna Fazekas emagina hungariar herrixkara iritsi zen. Bere egitekoaz gain, medikuntza, kimika eta beste alor askotako oinarrizko ezagutzak zituenez, eta Nagyreven ez medikurik eta ez apaizik ez zegoenez, berehala eragin handia... [+]
Atzo egindako agerraldi publikoan adingabeei egindako iruzkin matxistei eta emakume helduek pairatutako ukituei dagokizkien garrantzia eman nahi izan zieten.
Bilboko Konpartsek elkarretaratze jendetsua egin dute Arriaga Antzokiren aurrean azken egunetako eraso sexisten aurka egiteko. Konpartsek adierazi duten arabera, erasoak kopuruz eta intentsitatez handitu dira. Aste Nagusiaz gozatzera gonbidatu dituzte herritarrak, eta... [+]
AEBko Zientzia Fundazioaren Antartikako Programak (USAP) jakitera eman duenez, Antartikako ikerketa-baseetan 2022-2024an egin duten galdeketan, parte-hartzaileen % 41k adierazi du sexu-erasoa edo sexu-jazarpena jasan duela.
85 urteko gizonak bere emaztea hil zuen uztailean, eta Poliziaren ikerketaren ondoren behin-behineko espetxealdian zegoen. Orain, Nafarroako Auzitegiko Bigarren Atalak esan du gizonak "ageriko narriadura kognitiboa" daukala eta "zaurgarria" dela.
Bilboko Aste Nagusian hainbat pertsona atxilotu ditu Poliziak eraso sexistak leporatuta. Egoera horren aurrean, Juan Mari Aburto Bilboko alkateak esan du Polizia "eraginkorra" dela eta Bilbon "inoiz baino polizia gehiago dagoela".
Getariako txosnagunean eta Aian egin dute elkarretaratze isila. Jai batzordeak txosnak itxi zituen.
Mugimendu Feministak azaldu duenez, Fermin Muguruzaren kontzertuaren aurretik gertatu ziren erasoak. Horiez gain, beste hiru eraso zenbatu dituzte: hiru gizonak atxilotu ditu poliziak.
Abuztuaren 29ko gaueko egitaraua bertan behera utzi dute, iazko jaietan gau horretan izan baitziren indarkeria kasuak: sumisio kimiko bidezko sexu erasoak eta borrokak "nabarmen" areagotu zirela azaldu du Amets Jauregizar herriko alkateak. Abuztuaren 28tik 31ra bitarte... [+]
Emakumea hilda aurkitu dute bere etxean. Senarrak, 85 urteko gizonak, emakumearen heriotzaren berri eman du, Polizia bertaratu denean diskurtso inkoherentea zuela ohartu eta atxilotu egin dute.
2011tik 2021era bitarte egin zituen erasoak, klaseak eman bitartean. Gipuzkoako Lurralde Auzitegiak sexu abusuen delitu bakoitzeko lau urte eta hilabete bat eta hamabi urte bitarteko kartzela zigorra ezarri dio. Horrez gain, 40 urteko gizonak adin txikiko bakoitzari 3.000 eta... [+]
Getxoko 3. Instrukzio Epaitegiak atxilotze-agindua eman du 2023ko urrian Algortan jazotako talde sexu-eraso batean ustez parte hartu zuen egileetako baten aurka. Kasua sexu-eraso larri gisa sailkatu du magistratuak eta poliziari eskatu dio, gaztea aurkitzen dutenean, epaitegira... [+]
Berriz gertatu da. Bartzelonako Unibertsitateko ikerlari batzuek (emakumeak) salatu dituzte beren nagusiarengandik (gizona) jasandako sexu erasoak eta nagusikeria edo botere-gehiegikeria. Eta berriz ere, ospe handiko gizonaren aldeko adierazpena bultzatu dute, baita... [+]
Urte luzeak daramatza Laura Macayak indarkeria jasan duten emakumeei lagun egiten, arlo instituzionalean, militantzian, bai eta beste justizia-eredu batzuetatik abiatuta ere. Horri guztiari buruzko liburu bat kaleratu berri du: Gatazka eta abusua ez dira gauza bera (Katakrak,... [+]