Eraso matxistei autodefentsa feministaz erantzunen diela aldarrikatu du Iruñeak

  • Beldurra aldez aldatuko dugu! Heteropatriarkatuari intsumisioa! lelopean Farrukas eragile feministak deituriko manifestazioan jendetza batu da, indarkeria matxista heteropatriakalari aurre egiteko.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.
Artikulu hau egilearen baimenari esker ekarri dugu.

2017ko uztailaren 05ean - 10:03
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

"Egunerokotasunean emakume bezala gizarteratuak izan garenok eta subjektu disidenteok pairatzen ditugun indarkeriei aurre egitera gatoz: bereziki tabernetan, txoznetan, kontzertuetan, jai eremuetan... eta bizi eta okupatzen ditugun eremu guztietan ematen direnak", esan zuten atzo Farrukas eragileko kideek, mobilizazioa amaituta. 

Beldurra aldez aldatuko dugu! ohiko leloari Heteropatriarkatuari intsumisioa! gaineratu diote aurten, eta intsumisioaren ideiari tiraka egituratu dute diskurtsoa: "Kaleak beltzez jantzi ditugu intsumisoak garela oihukatzeko! Pasibitateari intsumisak! Intsumisak heteroarauarekin bat egiten duen desira eta subjektuak eraikitzeari! Erruduntasunari intsumisak!".

Hala, autodefentsa feministaren aldeko apustua berretsi dute, laugarren urtez.

Albiste hau Euskalerria Irratiak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Feminismoa
Eguneraketa berriak daude