Erandioko Udalak kargu hartuko dio diskoteka bati, “emakumeak modu laidogarrian” aurkezteagatik

  • Erandioko Udalak eta Erandioko Emakumeen Elkarteak salatu dute udalerriko diskoteka baten jarrera, "sexista" delakoan. Barikuan, "De putivuelta" balizko filmaren protagonista izatera gonbidatu omen zuen aretoak.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2018ko urtarrilaren 24an - 17:09
Erandioko Emakumeen Elkarteko mobilizazio bat, sexu-bazterkeriaren aurka.
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Erandioko Udalak ohartarazpen bat igorriko dio udalerriko diskoteka bateko langile erantzuleei, etorkizunean "termino sexistarik" ez erabiltzeko sare-sozialetan.

Modu berean, Udalak Emakunderen Begira batzordearen aurrean kexa ipiniko du, "Emakundek beharrezkotzat jotzen dituen ekintzak martxan jar ditzan".

Aurretik, Erandioko Emakumeen Elkarteak salatu du "lotsagarria" eta "sexista" dela diskoteka baten sarreran gonbidatu izana "De putivuelta" balizko filmaren protagonista izatera. Gainera, ondoan, "putivuelta" berbari definizioa ageri zen: "diskoteka, taberna edo herri-jai batetik egiten den ibilbidea, estalaldia lortzeko asmoz, giroa neurtzeko".

Udalaren iritziz, enpresak hainbat legeren aurka egin du, tartean, Emakumeen eta gizonen berdintasunerako Legea, Publizitateari buruzko Lege Orokorra eta Genero-indarkeriaren aurkako babes integraleko neurriei buruzko Lege Orokorra.

Albiste hau Hirukak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Matxismoa
2025eko abenduaren 17
Lurraldea eta arkitektura
La Sinsorga

2025eko azaroaren 26
Musu-truk

Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!