Hiru urtean ia ehun ekitaldi koordinatuko lituzkeen balizko egitura bat ikertzen ari da Espainiako Auzitegi Nagusia. Terrorismoa goratzea egozten die. Miren Zabaleta, Jorge Olaiz, Alberto Matxain, Garazi Autor eta Ikerne Indakoetxea nafarrek, eta Irati Tobar bizkaitarrak deklaratu dute astelehenean Manuel Garcia Castellon Auzitegi Nazionaleko epailearen aurrean.
2016 eta 2019 urteen artean ETAko presoen omenezko ia ehun bat ekitaldiz osatutako ustezko plangintza-egitura bat ikertzen ari da Espainiako Auzitegi Nagusia. Auzi horretan inputatutako sei pertsonari deklarazioa hartu die astelehenean Manuel Garcia Castellon Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaileak. Presoen antolaketaren atzean dagoen egiturarik ezagutzen ez duela adierazio diote epaileari, eta azpimarratu dute haiek horietako batzuetan soilik parte hartu zutela unean-unean.
Iturri juridikoek jakitera eman dutenez, Miren Zabaleta, Jorge Olaiz, Alberto Matxain, Garazi Autor, Ikerne Indakoetxea nafarrak eta Irati Tobar bizkaitarra izan dira Fiskaltzaren eta defentsaren galderei erantzun diotenak.
Epaileak duela urte eta erdi hasi zuen instrukzioa, erakunde terroristako presoen omenezko ekitaldiak koordinatzera bideratutako egitura bat egiaztatu eta gero. Terrorismoa goratzea eta biktimak umiliatzea leporatzen diete.
Ikertuek aitortu dute omenaldi ekitaldietan parte hartu izana, prentsaurrekoetan edo manifestazioetan, presoen eta haien familien egoerarekin sentsibilizatuta egoteagatik, baina adierazi dute ez dakitela atzean egitura bat dagoenik. Nolanahi ere, argi utzi nahi izan dute omenaldietan egon zirela baina soilik modu puntualean, eta ekitaldi horietan hitza hartu zutela baina inork ez ziela enkargatu edo erakunde bat dagoelako.
Ikerketa honen baitan egingo dituzten hurrengo deklarazioak martxoaren 3rako daude aurreikusita, Espainiako Auzitegi Nazionalean. Beste sei lagun daude deituta: Anton Lopez Ruiz 'Kubati', Haimar Altuna, Oihana San Vicente, Oihana Garmendia, Juan Mari Olano eta Julen Larrinaga.
Auziko ikertzaileek 2016ko abendutik 2019ko urrira bitartean Euskal Herriko hainbat herritan egindako 95 ekitaldi aipatu dituzte, eta ondorioztatu dute jokabide "errepikatua eta sistematikoa" dela, "antolaketa-egitura batetik" abiatua.
Guardia Zibilaren arabera, egitura hori ezkutatzeko eta "benetako sustatzaileak estaltzeko" hainbat elkarte erabili ziren, "pantaila gisa instrumentalizatuak eta erabiliak" zirenak. Ekitaldiak 'Kalera Kalera' ezker Abertzalearen dinamikaren bidez gauzatu zirela dio.
Sortuk salatu du auziak "helburu garbi bat" duela: "Independentismoak Estatuan ahalbidetu duen agertoki berriak zabal dezakeen edozein aukera zapuztea". Operaziaren atzean "Estatu Sakona eta eskuin-mutur polizial, judizial eta mediatikoa" daudela iritzi dio. "Atxiloketek eta zitazioek ez diote logika judizial bati erantzuten: Euskal Herriko eta Kataluniako independentismoak ahalbidetu duten egoera berriari erantzuten diote".
Nafarroako Torturatuen Sareak eta Egiari Zor elkarteak ostegunean jakinarazi dutenez, Nafarroako Gobernuak “giza eskubideen urraketaren biktima” modura aitortu ditu sei herritar, 16/2019 Foru Legearen babesean.
Jose Mari Dorronsoro preso politikoak Frantziako Estatuan bete zuen zigorra aintzat hartu ondoren, aske utzi zuten abuztuan, Etxerat elkarteak jakinarazi duenez.
50 urte dira Francoren diktadura garaiko azken bost fusilamenduetatik. Jon Paredes, Txiki eta Angel Otaegi ETAko kideak, eta Sánchez Bravo, Humberto Baena eta Ramón García Sanz FRAPekoak. Txikiren abokatuetakoa izan zen Magda Oranich, mende erdia eta gero... [+]
UPNk salatu du Nafarroan eskuin muturreko taldeen eta Poliziaren indarkeria aztertzen duen batzordeak ia edonor hartzen duela biktima gisa. María Chivite lehendakariak erantzun dio Poliziak egindako abusuen salaketak asko izan direla eta denboran hainbat garaitan... [+]
Gatazka politiko bat egon da azken 60 urteetan Euskal Herrian, eta horrek izan du bere bertsio biolentoa, ETAk bideratu duena, zeinari Espainiako Estatuak errepresioz eta estatu-terrorismoz erantzun dion. Sei hamarkadetan, ordea, biolentzia horiek ez dira berdin ikusi izan... [+]
Durangoko Ernaik salatu du Txiki eta Otaegiren muralaren kontrako erasoa. Ostegun arratsaldean murala berregiteko dei egin dute.
Iñigo Urkullu lehendakari ohiak adierazi du Txiki eta Otaegi Eusko Jaurlaritzak aitortutako biktimak direla, eta hala "errespetua" merezi dutela. Haien biktima izaera ezin dela zalantzan jarri azpimarratu du.
Aurten Txiki eta Otaegi fusilatu zituztela 50 urteko beteko direnean, Alonsok adierazi du ETAko bi kideek ez zutela nahi Franco osteko gizarte demokratiko bat: "Diktaduraren aurka borrokatzen ziren, baina diktadurak erabilitako tresna berberekin".
Erresuma Batuko gobernuak proposatu du delituak dituzten migratzaileak berehalakotasunez deportatzea, ekainean onartutako legearen bide beretik. Lege horrek baimentzen du sententzien %30 beteta dutenak deportatzea; igandeko proposamenarekin ez dute zigorrik bete beharko... [+]
Txiki eta Otaegiren fusilamenduen 50. urteurrenaren harira jarritako olana kendu du Zarauzko Udalak. Sortuk salatu du udalak, EAJ eta PSE-EEk osatuta, "zaborra izango balitz bezala" tratatu zuela olana. Zenbait herritarrek berreskuratu eta Azken Portuko plazan ireki dute.
Marijo Louis paristarra da sortzez, 1977an heldu zen Miarritzera Euskal Herriko borrokek erakarrita. Josetxo Otegi zizurkildarrak 1983an pasa zuen muga Gipuzkoatik Lapurdira, Poliziatik ihesi. AEK-ko irakasle eta ikasle zirela ezagutu zuten elkar. 1986an, GALen atentatuen,... [+]
Urtero legez, hitzordua izan dute igandean Sare eta Etxerat elkarteek Hego Euskal Herriko 11 hondartzatan. Euskal preso, iheslari eta deportatuak etxeratzearen aldeko aldarriak egin dituzte.
Ibilbideen serie honetako ezberdinena dirudike Baiona Ttipiak, bere antzinako eraikinei beha jarriz gero: ez blokerik, ez adreilurik, ez maldarik.... herrixkatxo lasai bat da. Aitzitik, Errobi ondoko auzo honen historian barrena eginez gero, konturatuko gara borroka politiko... [+]
Lau egunez Lakuntza milaka lagunez bete du Hatortxu Rockek. Aurtengo edizioak presoen aldeko jaialdiaren bideari amaiera eman dio. Hala ere, abenduak 27rako jaialdi berria iragarri dute: Aske.