Enpresen iraunkortasunean ingurumenak duen garrantziaz jabetzeko formazioa gaur Usurbilen

  • Usurbilgo Lanbide Eskolan elkartuko dira asteazken honetan ekonomia eraldatzailean dabiltzan kooperatiba eta enpresak, euren jarduerak ingurumenean duen inpaktua eta biodibertsitatea zaintzeak ekonomiaren eta pertsonen osasunerako duen garrantzia aztertzeko. Beterri Saretuz ekimenak antolatu du saioa eta ondoren instalazo fotovoltaikoetara bisita gidatua egingo dute.


2023ko martxoaren 29an - 08:16
Azken eguneraketa: 14:11
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Ekonomia eraldatzailearen Beterri-Buruntzako sareak formazio saioa antolatu du asteazken honetarako, eskualdeko enpresetako ordezkariek ingurumenaz hitz egin dezaten, eta biodibertsitatea zaintzeak euren jardueren iraunkortasunean duen garrantziaz hausnartzeko.

Ingurumena enpresen iraunkortasunaren parte izenburupean egingo du formazioa Beterri Saretuzek, Usurbilgo Lanbide Eskolan 11:00etan hasita, eta Isladak aholkularitza kooperatibako Aiala Zubieta arituko da gidari. "Askotan pentsatzen da ingurumenean inpaktu negatiboa soilik munduko enpresa handiek sortzen dutela, baina enpresa handi zein txiki, industrial zein zerbitzuetakoak, denon jarduera eragin dezake ingurumenean".

Kooperatiba horretako kideak ARGIAri azaldu dioenez, "ekosistemek enpresa eta pertsona bezala egiten diguten ekarpena zehazten" saiatuko dira, eta etxekolanak eramango ditu enpresa bakoitzak, "ideia batzuk hartu eta norbere erakundean zer egin dezakeen ikusteko". Zubietarekin elkarrizketa sakonagoa argitaratuko du ARGIAk laster, gai horren inguruan.

Instalazio fotovoltaikoetara bisita

Asteazken goizeko saioa amaitzeko, Beterri Saretuzek Usurbilgo Lanbide Eskolako instalazio fotovoltaikoa ezagutzeko bisita gidatua antolatu du. Azadu dutenez, egitura guztiak agerian dituen bakarrenetakoa da Usurbilgoa eta "dena ikusi ahal izango dugu".

Honakoa Beterri Saretuzek aurten antolatzen duen hirugarren eta azken formazio saioa da. Aurretik, entzute metodologia nola garatu eta enpresetan berdintasuna nola landu aztertzeko saio bana egin dira, Andoainen eta Hernanin, hurrenez hurren. Pasa den astean, berriz, eskualdeko proiektu eraldatzaileetan dabiltzan Emakumeen II. Foroa egin zuten.

Eskualdeko proiektu eraldatzaileetan dabiltzan Emakumeen II. Foroa egin zuten martxoaren 21ean Leitzarango Bisitarien Etxean. Argazkia: Beterri Saretuz.

Egitasmoko kideek jakinarazi dute oraindik aukera dagoela izena eman eta asteazken honetako saioan parte hartzeko.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Ekonomia soziala
Auzo ibilbideak (V)
Baiona Ttipia: babes eta arnasgune

Ibilbideen serie honetako ezberdinena dirudike Baiona Ttipiak, bere antzinako eraikinei beha jarriz gero: ez blokerik, ez adreilurik, ez maldarik.... herrixkatxo lasai bat da. Aitzitik, Errobi ondoko auzo honen historian barrena eginez gero, konturatuko gara borroka politiko... [+]


2025-07-22 | UEU
Elisa Peredo Quiroz (Maitelan)
“Emakume eta migrante izateagatik ez gaituztela kontuan hartzen hautematen dugu”

Kooperatibismo bat komunitateari begira: lurraldeetako beharrei erantzuteko ereduak zabaltzen jardunaldia izan zen ekainaren 19an eta 20an Usurbilen, Jakinek, Usurbilgo Udalak eta UEUk elkarlanean antolatuta. Praktika kooperatibo eraldatzaileen adibide gisa, besteak beste, [+]


2025-07-02 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Kooperatibak

Kooperatiben mugimenduak euskal nortasunaren sakoneko afektu bat esnatzen du gehienetan. Kontzeptuarekiko gertutasun, harrotasun, lurraldetasun bat. Eta bizirik dabil, kooperatibek gaurkotasun handia irabazi dutelako, ez da iraganeko historiako ekimen euskaldun bat... [+]


Ekaineko zurrunbilotik

Kooperatibismo bat komunitateari begira UEUko topaketek, komunitatea ahaldundu eta lurraldeetako beharrei erantzuteko tresna direla gogorarazi ziguten. Halaxe da, bai, baina ekaina ez da kooperatibetan idealizaziorako garai egokiena, ez behintzat kooperatibetako kudeaketa... [+]


2025-06-26 | ARGIA
Saharar haurrek uda bakean pasatzeko aukera izango dute Zeraingo aterpetxean

Horbel kooperatibaren proiektu bati esker, errefuxiatuen kanpamenduetan bizi diren Saharako hamabi haur hartuko dituzte bi hilabetez Goierriko udalerri horretan. Orkli kooperatibaren Orklidea ekimeneko dirulaguntza jaso du proiektuak.


Energia berriztagarrien arloko kooperatiben europar federazioko Kontseilu Errektoreko kide bihurtu da Goiener

Rescoop.eu federazioko Kontseilu Errektorean sartu da Goiener kooperatiba, eta  "lorpen handitzat" jo du ardura berri hori. Iragan maiatzaren 22an Krakovian (Polonian) egindako Energia Komunitarioaren Foruman parte hartu ahal izan dute, eta une inportantea izan... [+]


Energia eta telekomunikazio sistema “erresilientea” sortzeko, lankidetza abiatu dute Goienerrek eta Izarkomek

Bi kooperatibek euren arteko elkarlanean "urrats sendoagoak" emango dituztela iragarri dute, energia eta telekomunikazio sistema "erresiliente" bat sortzeko. Deia egin diete herritarrei Itzali sistema, piztu alternatibak manifestuarekin bat egin dezaten.


2025-04-30 | OlatuKoop sarea
Maiatzaren Lehenerako proposamen bat: lan desiragarriak eta burujabeak denontzat

Maiatzaren Lehenaren kari, bere gogoeta partekatu nahi izan du Olatukoop Ekonomia Sozial Eraldatzailea sustatzeko sareak. Langileen egunari lotuta, lanaren izaeraren eta zentzuaren inguruko gogoeta egin dute, lan burujabe eta desiragarriak denontzako garatzeak gure bizitzak eta... [+]


2025-03-26 | ARGIA
Komunikazio modu onak aztergai izango dituzte Donostian

Nortasuna Sarean jardunaldien 10. edizioa egingo dute asteazken honetan Donostiako San Telmon, KomunikaziONA bideguruatzean izenburupean. Egungo komunikazio joerak aztertu eta "alternatiba osasuntsuagoak" topatzen saiatuko dira. Hainbat hizlari gonbidatu dituzte, euren... [+]


Banaketa hurbilagoa mantentzeko borroka

Gasteizko Eraman kooperatibak banaketa “era jasangarri eta etikoan” eginez bertako komertzioa bultzatzeko helburua du bere sorreratik, Arabako hiriburuan eta hango bizilagunengan pentsatuta. Hainbat ekimenetan parte hartzen du, horien artean ikasturte honetan egiten... [+]


Harreman publiko-komunitario-kooperatiboak eraikitzeaz

Gure lurraldeetan eta bizitzetan sortzen diren behar, desio eta ekimenen inguruan gero eta gehiago entzuten dugu harreman eta proiektu publiko-komunitarioak landu beharraz, eta pozgarria da benetan, merkaturik gabeko gizarte antolaketarako ezinbesteko eredua baita. Baina... [+]


Negu gorria

Aurrekontuak eta urteko kontuen itxiera, ez da besterik urteko garaiotan; etxeko ekonomiatik hasita, partekatzen ditugun espazio sozioekonomiko gehienetara. Enpresa handiak hasi dira kalkulagailuak ateratzen eta 2025ari begira asmo handiak martxan jartzen. Erakunde eta eragile... [+]


2024-12-13 | ARGIA
Gipuzkoako Foru Aldundiaren dirulaguntzarik gabe abiatuko da KoopFabrikaren ekintzailetza eskola

Proiektu ekonomiko kooperatibo eta komunitarioak abian jartzeko grina duten pertsona eta taldeentzako doako eskola da KoopFabrika. Dagoeneko izena emateko epea irekita dago. Urtarrilaren 28an egingo da lehenengo saioa. Olatukoop, Gezki eta Lankiren baliabideei esker antolatu... [+]


Sindikalismo eraldatzaileaz eta lanaz eztabaidatzeko nazioarteko kongresua Leioan

Ostegun eta ostiral honetan 40 hizlari baino gehiago ariko dira EHUko Leioako campusean Lana eta sindikalismoa XXI. mendean Nazioarteko Lehen Biltzarrean. Lan munduaren eta sindikalismo eraldatzailearen erronkez eta estrategiez eztabaidatuko dute.


Eguneraketa berriak daude