Euskal Herriko mugimendu ekologistak hamarkada luzeak daramatza energia kontsumoa gutxitzea, efizientzia areagotzea, deszentralizatzea eta, tokiko erakundeen aitzindaritzarekin, energia sistemaren kontrol publikoa bermatuko lukeen energia berriztagarrien plana eskatzen. Gure harridurarako, berandu eta gaizki, orain jarri da jendaurrean Euskadiko Energia Berriztagarrien Lurralde Plan Sektorialaren (EEBB-LPS) hasierako dokumentua.
Artikulu honen helburua da azaltzea betidanik energia berriztagarrien alde egin dugunak zergatik gauden LPS honen kontra. Bide batez, talde eta erakunde publiko interesatuei helarazten dizkiegu gure arrazoiak EEBB-LPSari alegazioak egiteko baliatu ditzaten.
1. Europako populazioaren dentsitatea hirukoizten duen gure Autonomia Erkidegoan (302 biztanle/km²), energian intentsiboa den sare produktiboak Barne Produktu Gordinari egiten dion ekarpenaren %38 industriari eta eraikuntzari zor zaie (lehen sektoreari %0,8). EEBB-LPSan aurreikusitako metropolizazio- eta kolmatazio-prozesuaren areagotze bortitzak, mendi eta haranetara bizi-, kultura- eta paisaia-zentzua galtzea ekarriko luke.
2. EEBB-LPSa ez da bateragarria babestutako naturaguneekin eta ezta babestutako espezieekin ere. Bereziki, Natura Ondarea Kontserbatzeari buruzko azaroaren 25eko 9/2021 Legearekin eta hegazti nekrofagoak kudeatzeko planei buruzko Foru Aginduekin.
3. LPS hau bateraezina da EAEko Lurralde Antolamenduaren Gidalerroak behin betiko onartzen dituen uztailaren 30eko 128/2019 Dekretuarekin. Paisaiari buruzko ikuspegi berria jasotzen duen dekretu horretan jasotzen denez, “paisaia bikainetan zein antolamendu-premia duten eguneroko paisaietan; ondarea (kulturala zein naturala) babestu beharreko baliabidea da, eta, alde horretatik, haren kudeaketa iraunkorra funtsezkoa da”. EEBB-LPSa lehentasunez Lurralde Plan Partzialen gainetik ezartzeak, azken horiek ezerezean utzi ditu.
4. EEBB-LPSa bateraezina da elikadura-burujabetzarekin, landa-eremuarekin eta baita Nekazaritza eta Basogintzarako LPSarekin ere; izan ere, okupaziotik salbuesten diren lurzoru bakarrak aparteko baliodunak (propio) izendatutakoak dira.
5. Ustezko “energia-trantsizioaren” izenean, baliabide baliotsuena, urriena eta berriztaezin(en)a sakrifikatu nahi da: lurraldea. LPS hau garatuta, hainbat ingurumen-adierazlek okerrera egingo dute, larritasunez, lurzoruaren artifizializazioak.
6. EEBB-LPSan “salbuetsitako gune” bakarrak Natura 2000 Sarean babestutako eremuak eta hiri-gune bakoitzaren inguruko baretze-eremuak dira. Gainerakoetan azpiegiturak egiteko aukera ematen duenez, uko egin zaio lurralde antolamenduak ezarri behar duen eginkizun zuzentzaileari.
7. LPS honek ez du aipatutako 9/2021 Legea errespetatzen “azpiegitura berde” eta korridore ekologikoei dagokienez. Legean jasotzen denez, elementu horiek “koherentzia eta konektibitate ekologikoa hobetzeko helburuarekin”, lehentasunezko funtzioa beteko dute, besteak beste, mendi-eremuek, “eremu babestuak izan ala ez".
8. LPS honetan jasotzen diren paisaiari buruzko jarraibideek, paisaiak gure identitatearen eraikuntzan duen erreferentzialtasuna mespretxatzen dute, paisaia baita nortasun sentimendua eraikitzeko gaitasun handienetarikoa duen objektu sinbolikoa. Mendizaletasunean sustraitutako gure herri izaera ez da ebaluatu eta ezta errespetatu ere.
9. Larrialdi klimatikoak ez du justifikatzen eta ez du saihestu edota zaildu behar biodibertsitatearen galera. Lurraldeak biodibertsitatea beregain hartzeko duen gaitasuna ez gainditzeko, askoz eraginkorragoak lirateke LPS honek kontuan hartu ez dituen energiaren kontrol publikoa bezalako neurriak.
10. LPS honen nahitaezko Ingurumen Ebaluazio Estrategikoak sorkuntzarako azpiegiturak baino ez ditu hartzen kontuan; ez du aurreikusten ez energia-sarbiderik eta ezta ebaluazio-lerrorik ere. Horrek, ingurumen ebaluazioaren irismena eta helburuak desitxuratu ditu.
11. LPS honetan, energia eskaeraren datuen agertoki guztiak gastu energetikoari eustea aurreikusten dute; nahiz eta EEBB-LPSak elektrifikazioaren mugak aitortzen dituen. Energia-aurrezpenarekin batera, ekoizpen-sarearen beharrezko kualifikazioa eta eraldaketa ezinbestez garatu beharreko jarduera-ildoak dira.
12. Lurraldearen plangintza-prozesuetan gizarte-eragile gehiago inplikatuko dituen “partaidetzaren kultura” sortzeak talka egiten du Udaletako eta Foru Aldundietako gobernu berriak eratu arte LPS honen izapidetze-prozedura geldiarazteko egindako eskaerari emandako ezezkoarekin; partaidetza-eskubidea ebatsi zaie tokiko erakundeei.
13. Xedapen iragankorrak ezartzen du izapidetzen ari diren azpiegiturei ez diela eragiten LPS honek. Hori horrela, paradigmatikoa da LPSan proposatutako guneetatik kanpo garatzen ari diren proiektuen kasua.
Ondorioz, EEBB-LPSa indarrean sartu aurretiko proiektu guztiak gelditzea eskatzen dugu.
Alberto Frias (Lurrako presidentea), Gasteiz
Aitziber Sarobe Egiguren (natur kontserbazionista), Zarautz
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Gauza garrantzitsu asko gertatzen ari dira Palestinan, Euskal Herrian eta munduan. Espantu israeldarraren aurrean Euskal Herrian inteligentzia kolektiboa martxan dago, inoiz baino indartsuago. Jende ezberdin asko, toki ezberdin askotan, gauza ezberdin asko egiten ari da... [+]
Palestinan gertatzen ari diren gizadiaren aurkako krimenak “berariaz gaitzesten ez dituzten” Israelgo erakundeekin harremanik ez izateko 2024ko apirilean EHUko Gobernu Kontseiluak hartu zuen konpromisoaz gain, beste urrats bat eman du euskal unibertsitate publikoak... [+]
Aurtengo uda garaian 46 gradutara iritsi da tenperatura Espainia eta Portugaleko leku batzuetan. Europako beste leku batzuetan ere 40tik gorako tenperaturak izan dituzte, baita Euskal Herrian ere. Iaz baino tenperatura altuagoak izan ditugu eta aspalditxo izan ditugun handienak... [+]
Nazio Batuen Batzorde batek bi urte behar izan ditu palestinar herriak hamarkadetan salatu duena berresteko: Israelgo estatu sionista genozidioa gauzatzen ari dela. Herri presioa gero eta handiagoa da gure agintarien gainean, eta nazioarteko boikotak lehen arrakalak ireki ditu... [+]
TikTok-en parafernaliatik urrun bizi naizenez, aurreko egunera arte ez nuen jakin Maria Pombo horren berri. Sare sozialek orduero aurkitzen dute kalapitarako gairen bat eta, honakoan, kristorena sortu zuten influencerrak irakurtzearen gainean egindako adierazpenek. "Esango... [+]
Badira egun batzuk Instagrameko @denuncias_euskalherria kontuan argitalpen bat agertu zela. Bertan, ama batek adierazten zuen bere alaba Bernedoko euskal udalekuetan egon zela hamabost egunez eta talde mistoetan dutxarazten zituztela 13-15 urte bitarteko nerabeak, aukerarik eman... [+]
Aurrekoan idatzitako Irakasleon figura artikuluaren harira, kontu esanguratsu bat landu nahiko nuke. Artikulu horretan aipatu bezala, jende askoren ahotan dabil irakasleon lan karga baxua dela (gehienbat hezkuntza publikokoena), eta ditugun pribilegioak gehiegizkoak direla. Ez... [+]
Euskal Eskola Publikoaren alde borrokatzea STEILASen ikurra da. Ikasturte hasierarekin batera, gogoratu behar da aurreko ikasturtean hainbat kolektibotan akordio garrantzitsuak sinatzea lortu genuela, hezkuntza publikoan grebak eta mobilizazioak egin eta gero. Lan-akordio horiek... [+]
Jakina da poliziari esku sartzeak beti dakarrela arrisku nabaria. Bere garrantziagatik eta seriotasunagatik, kontuz aztertu beharra eta larria denez, terminologia-trabarik gabe, badaezpada.
Duela aste batzuk Ertzaintzak Azpeitian egindako esku hartzeak, bertako herritar askok... [+]
Edozein arlotan, arazo bat suertatzen denean, eta ia inor ados jartzen ez denean, ohiko galdera plazaratzea da onena: Nori egiten dio mesede?
2024ko irailaren 11n, "Lortzear ote gaude?" izeneko artikulua argitaratu ziguten hainbat hedabidetan. Urtebete igaro da eta garbi esan dezakegu: EHUko gobernu aldaketak (Ferreira zen buru, Bengoetxea da orain) ez digu aurrerabiderik ekarri. Orduko zailtasunek zailtasun... [+]
Aurtengo ekainaren 25ean Eutanasiaren legeak laugarren urtemuga bete zuen. Nire iritziz, lege hori hainbat biztanleren lanari esker lortu da, eta, nolabait, pentsa dezakegu merezitako saria izan dela; izan ere, lege hori lortu bitartean pertsona askok erailketa salaketak,... [+]
2023ko uztailean jaso genuen berria antzuolarrok. Irimon bi aerosorgailu erraldoi jartzeko proiektu bat aurrera eramateko eskaera jaso zuela Udalak. Hasieran zalantzak eta galderak: nor zegoen proiektuaren atzean? Zein zen proiektuaren benetako helburua? Zein izango... [+]
Horixe da datorren irailaren 10ean Frantziako Estatua hankaz gora jarriko duen deialdi herritar berriaren lema. Sarean gaia lantzen ari diren gune asko daude, baina bi interesgarrienak aipatzearren, hor daude, besteak beste, @lessoulevements edota @bloquonstout atariak.
Izan... [+]
Donostia arpilatua, bortxatua eta propio erreta Espainiako independentziaren alde 1813ko abuztuaren 31n.
1808an Napoleon enperadoreak Baionan bildu zituen elkarren aurka borrokatzen ari ziren Espainiako errege aita-seme borboiak, Carlos IV.a eta Fernando VII.a, biek nahi... [+]