Energia berriztagarrien arloko kooperatiben europar federazioko Kontseilu Errektoreko kide bihurtu da Goiener

  • Rescoop.eu federazioko Kontseilu Errektorean sartu da Goiener kooperatiba, eta  "lorpen handitzat" jo du ardura berri hori. Iragan maiatzaren 22an Krakovian (Polonian) egindako Energia Komunitarioaren Foruman parte hartu ahal izan dute, eta une inportantea izan zaie saretze bidean. Lau urtez iraungo du ardurak.

Maiatzaren 22an Krakovian (Polonian) egindako batzarrean egon zen Goienerreko ordezkaritza bat. Goiener

2025eko ekainaren 06an - 07:00
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

"Pozarren eta irrikaz gaude gure kooperatibarentzat eta energia-komunitate osoarentzat garrantzia handikoa den albiste bat emateko: Goiener S.Coop. Rescoop.eu-ko Kontseilu Errektorean sartu da!", erranez zabaldu du albistea Goiener kooperatibak. 2013an sorturiko energia berriztagarrien arloko kooperatiben europar federazioa da Resccop.eu. Hogei kooperatiba baino gehiago daude gaur egun sarean, eta energia-ekoizpen "deszentralizatu", "berriztagarri", "eraginkor", "garbi" eta "iraunkorraren" alde egiten dute lan.

Mugarri hori "garrantzitsutzat" eta "estrategikotzat" jo dute Goienerrekoek: "Europako energia-sektorearen gaineko erabakiak hartu eta araudiak zehazten diren lekuan kokatzen gaitu, energia-komunitateen inguruko jakintzak pilatu eta defendatzen jarraitzeko aukera ematen digu".

Urrats hori maiatzaren 22an Krakovian (Polonian) egindako batzarrean mamitu zela azaldu du kooperatibak, hain justu, Energia Komunitarioaren Forumaren baitan. Izan ere, topaketa hau "aukera paregabea" izan zen "esperientziak partekatzeko, sektoreko beste eragileengandik ikasteko eta Europan dugun presentzia indartzeko".


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Energia berriztagarriak
2025-07-02
Berriztagarriak Nafarroan
30 urte eta gero zer?

Eguneraketa berriak daude