"Zer gehiago egin dezaket torturatua izan naizela frogatzeko?"

  • Nafarroako Auzitegiak artxibatu egin du Eneko Compainsek jasotako torturengatik jarritako salaketa. Froga bakarrean, Compainsen testigantzan, oinarritutako salaketa ikertzeko funtsik ez dagoela dio epaileak. 5 egunez inkomunikatuta egonda, beste frogarik nola lor zezakeen galdetzen du ezker abertzaleko kideak.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2018ko abenduaren 12an - 09:46
Eneko Compains asteartean eman zuen prentsaurrekoan (argazkia: Euskalerria Irratia).

2010eko irailaren 14ean atxilotu zuten Eneko Compains. 5egunez egon zen inkomunikatuta. Bertan torturak salatu zituen, baita epaile aurretik pasa zenean ere. “Infernua bizi izan genuen” adierazi du Compainsek “bost egunez begiak estalita, inkomunikatuta egon nintzen. Mediku forensean salaketa egin nuen, habeas corpusa eskatu nuen Marlaska epailearen aurrean…”.

Iruñea eta Nafarroako epaitegiek ez zuten aintzat hartu bere salaketa, bainan epaitegi konstituzionalean jarritako elegiteak, auzia ikertzera behar zuen foru auzitegia. Orain kasua artxibatzea erabaki du epaileak, Compainsen lekukotza ez dela nahikoa torturak ikertzeko argudiatuta. “Zer gehiago egin nezakeen torturak frogatzeko?” azaldu du haserre Eneko Compainsek, “torturatzaileei markak uztea eskatu? Begiak itxita eman nituen bost egun, nola lortuko nituen testigantzak edo lekukoak? Hori ezinezkoa da”.

Estatuko auzitegiez gain, Nafarroakoak ere, torturaren inpunitatean laguntzen dutela salatu dute bai compainsek eta baita Sortu alderdiak ere. Eusko Erkidegoan bezala, nafarroan ere, izandako tortura kasuen gaineko ikerketa txostena eskatu dute.

Albiste hau Euskalerria Irratiak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Tortura
Eneko Valdés eta Juan Calvo, Ertzaintzaren zaintzapean hilak: 30 urteko aldea, kointzidentzia gehiegi

1993ko abuztuaren 20an Juan Calvo bilbotarra hil zen Arkautiko Ertzaintzaren komisarian, atxilo zegoela. 2023ko uztailean ARGIAk heriotzaren inguruko informazio eta datu berriak argitaratu zituen, agerian uzten zituztenak Calvok jasotako tratu txarrak zein Poliziaren gezurrak... [+]


Joxe Arregi oroitu dute heriotzaren 43. urteurrenean, Zizurkilen

Torturapean hil zuten zizurkildarra gogoratzeko ekitaldia egin dute igandean. Tortura aitortu eta erreparatzeko bitarteko gehiago eskatu dituzte.


Euskal Herriko torturatu guztiak saretzeko ekimena aurkeztu dute Torturaren Aurkako Egunean

Euskal Herriko Torturatuak Saretzeko Talde Sustatzaileak aurkezpen agerraldia egin du Bilbon. Torturatu guztiak batuko dituen sare bat osatzeko lan egingo dute, eta topaketa bat iragarri dute urtebete barrurako. Torturaren aitortzan torturatuak agente aktibo izate aldarrikatu... [+]


2024-02-11 | Nekane Txapartegi
Ubelduak moretuz, tortura itzaletik argitara

1999ko martxoan Aiztondo bailaran jazotako gertaera latzak ez ziren eraso isolatuak izan, Espainiako Estatuak Euskal Herriaren aurka emandako beste urrats errepresiboaren zati baizik. “Todo es ETA” (Dena da ETA) doktrinaren menpean, atxilotu eta inkomunikaziopean gu... [+]


Eguneraketa berriak daude