Duela mende erdi bat, Frantziako gobernuak Enbata oldea debekatu zuen ideiengatik.
1973ko abenduaren hogeian ETAko talde batek Madrilen bonbaz hil zuen Carrero Blanco almirante/amirala, Francoren ondotik Espainiako buruzagi gorena izan beharra zena. Frantzian bereziki, izpiritu argituek ez zuten sinesten ETAk egin zuenik, “ces cons de Basques” ez ziren horretarako aski argiak. Gauzen xuxentzeko, ETAk kazetaitzineko bat egin zuen Bordele aldean arrats batez, zaindariak mitrailetekin agertzen zirela kazetetako argazkietan. Frantziako gobernuak mugimendua debekatu zuen. Iparraldeko abertzale gazte batzuek gose greba berri bat hasi zuten Baionako katedralean, laugarrena toki horretan egiten zena. Enbatakoei parte hartzea debekatu ziguten, nik deabru dakita zergatik, eta berek ere bazekitena ? Laster ETAko kide andana gaitza juntatu zitzaien.
Ber egunetan trakt batzuk gure aurka hedatuak izan ziren beste muturretik Baionako karriketan. Enbatakoak salatzen gintuzten ETAren sehi eta esku makil bezala. Ekintza horren lekuko izan nintzen emaztearekin katedraletik behera, Les Dames de France saltegitik hurbil, Hazparnetik erosketa batzuen egitera joanak ginen arratsalde apal batez : Renault 4L auto bat katedral aldetik jautsi zen paperak burrustan botatuz.
Gobernuak bi estakuru
1974ko urtarrilaren 30ean, Frantziako gobernuak Enbata debekatu zuen, beste bi mugimendurekin batera : lehena FLB, Front de Libération de la Bretagne delakoa, bigarrena korsikarra : biek zartagailuak erabiltzen zituzten, Enbatak ez bezala. Gobernuak bi estakuru baliatu zituen : bata bortizkeria, bestea separatismoa. Ondoko martxoaren 28an abokatuen arartez dei egin genuen Estatu Kontseiluan / Conseil d’État delakoan. Horrek debekua baieztatu zuen 1975eko urriaren zortzian. Hazparneko jendarmeek berria paperean ekarri zidaten bulegoko beste bost kideei bezala (Haran, Abeberry, Burucoa, Argitxu Noblia eta Haramendy) eta sinadura hartu. Haatik Estatu Kontseiluak boztizkeriaren estakurua bazter utzia zuen, ideiak bakarrik aipatuz honela : ” …il résulte des pièces du dossier… et en particulier du document intitulé « Mouvement Enbata-objectifs et stratégie », que l’Association Enbata s’est donné pour but la « libération » du pays basque français de la « domination » de l’État français et sa réunification avec les provinces basques d’Espagne en une unité politique nouvelle reconnue sur le plan international et assurant au peuple basque le plein exercice de son droit à se gouverner lui-même ; qu’un tel but est de nature à porter atteinte à l’intégrité du territoire national …”
Itsasuko agiria
Idazki horren oinarrian daude gure bi dokumentu : bata, izendatzen duen kaiera, Enbataren laugarrena ; bestea Itsasuko agiria, euskaraz harrian zizelkaturik dagoena : bigarren hori ez du izendatzen, baina ondoko hitz hauez hunkitzen : “assurant au peuple basque le plein exercice de son droit à se gouverner lui-même” ; Itsasuko agiriak aipu duen oinarrizko eskubidea frantsesezko bertsioan agertzen du, euskaldunek geure buruaren gobernatzeko dugun zuzena, horren obratzeko xede zinarekin.
Enbata mugimendua zinez ahuldua baitzen azken urtean, pentsu genuen kazetaren isilaraztea zutela bilatzen, horren aurka erakutsi zuten errabia kontuan hartuz, eta gure armarik hoberena zen. Beraz horren agertzeari uko egin genion: urte betez mutu egon zen. Haatik bitartean jakin genuen kazeta batek beregaintasun osoa duela, ezin dela legez mugimendu edo alderdi baten zatitzat ikusi : horri esker Enbata elkartearen debekuak ezin zuela kazeta hunki. Beraz urte baten buruan Enbata kazeta berriz agertzen hasi zen, eta oraino hor dago bizirik, hiruetan hogeita bosgarren urtean, erretretan sartzeko gogorik gabe.
Argentinako hainbat hedabidek Desgaitasun Agentzia Nazionalaren buru den Diego Spagnuoloren audioak zabaldu dituzte. Argentinako Gobernuan eroskeria dagoela aitortu eta azaldu du horietan Spagnuolok, eta ustelkeria kasu horren buruetako bat Argentinako presidente Javier Mileiren... [+]
Flamenco On Fire jaialdian ospatu dute ijito komunitatearen, flamenkoaren eta pilotaren arteko harremana. Iruñeko Alde Zaharreko Mañueta pilotalekuan antolatu dute jaialdia, eta bertan omenaldia egin diete lau pilotari ijitori.
Azken asteetan bolo-bolo dabil Poliziaren eta, zehatzago esanda, Ertzaintzaren gaineko eztabaida. Tamalez, eztabaida piztearen arrazoia ez dira horiek Euskal Herri Langilearen kontra erabiltzen dituzten biolentzia eta jazarpen sistematikoa. Horren ordez, Ertzaintzaren eta bere... [+]
Bozketa arauei dagokionez hainbat aldaketa bideratu zituen maiatzaren 21ean bozkaturiko legediak. Bozkatzeko prozedura argiturik, abuztuaren 27an eman du hauteskundeen agendaren berri Frantziako Gobernuaren bozeramaileak.
Izendapenak ahalbidetuko du kalte ordainak ordaintzeko prozesuak hastea. Bi suteetan 500 hektarea baino gehiago erre dira.
Poliziak Palestine Action ekintzaileen taldea babestea leporatzen dio, Erresuma Batuko Gobernuak uztailean erakunde terrorista izendatu zuena. Bizpahiru orduz atxilo egon ondoren aske geratu da, baina epailearen aurrean deklaratu beharko du irailaren 18an.
Israel Gazan egiten ari den genozidioaren aurkako mezuak adierazteagatik mota askotako errepresioa jasan du Irlandako Kneecap musika taldeak: Liam Óg Ó hAnnaidh kidea asteazkenean epaitu zuten, Londresen emandako kontzertu batean Hezbollah miliziaren bandera... [+]
ELA, LAB, ESK, Steilas, Hiru eta Etxalde sindikatuek aurkeztu dituzte Herri Ekimen Legegilearen sinadurak Eusko Legebiltzarrean. Orain pilota alderdien teilatuan dagoela esan dute, eta herritarren borondatea kontuan izatea eskatu diete.
Durangoko Ernaik salatu du Txiki eta Otaegiren muralaren kontrako erasoa. Ostegun arratsaldean murala berregiteko dei egin dute.
Polizia jarduera arrazistak dira araua Bilbon. Manteroei salgaiak konfiskatzen dizkiete, dirua eta objektu pertsonalak kentzen dizkiete, tratu txarrak ematen dizkiete eta mespretxatu egiten dituzte, indarkeriazko murrizketekin, identifikazioekin eta atxiloketekin.
50 maliar inguru ari dira kalean bizitzen Gasteizen beren asilo eskaeren ebazpenaren zain. Eusko Jaurlaritzak Oñati eta Tolosako harrera zentroetara mugituko ditu Espainiako Gobernuaren pasibotasunaren aurrean, horren eskumena baita eskaerak ebaztea eta ostatu alternatiba... [+]
Hedabideen artean erakunde publikoek urtero publizitatearen bidez banatzen duten diru-zakua milioika eurotan zenbatu daiteke. Baina sistema garden eta justu baten faltan, medio batzuk argi eta garbi irabazten irteten dira banaketa horretan, eta Eusko Jaurlaritzaren... [+]
Komunikazio ministro eta gobernuaren bozeramaileak iragarri du neurria. Berehala galdetu diote ea mehatxuren batek bultzatu duen erabakia, eta horri erantzun dio "mehatxua Israelgo eskuin muturretik" datorrela.
Iñigo Urkullu lehendakari ohiak adierazi du Txiki eta Otaegi Eusko Jaurlaritzak aitortutako biktimak direla, eta hala "errespetua" merezi dutela. Haien biktima izaera ezin dela zalantzan jarri azpimarratu du.
Ostegunean eman dituzte asilo eskaera tramitatzeko lehen txandak: bederatzik lortu dute, irailerako. Eusko Jaurlaritzak ebazpena arintzea, eta migiratzaileak ostatzeko zentroetara mugitzea eskatu dio Espainiako Gobernuari.