'Gora euskal (h)errientsak' saiakera grafikoa argitaratu berri du Asisko Urmenetak, Dom Campistron ilustratzailearen laguntzarekin. Bost emazte feminista eta abertzaleren ibilbidea aipatzen ditu.
Jule Fernandez Zabaleta, Kapitolina Buztinze Larrondo, Katalina Alastuei Garaikoetxea, Malena Jauregiberri Ergin eta Maritxu Olabe Uzin ditu protagonistak Urmeneta eta Campistronen lan berriak. Duela ehun urteko gertakariak kontatzen ditu liburuak, baina Urmenetaren erranetan, aktualitate handikoa da.