Emakundek eta Eudelek udalentzako gida argitaratu dute indarkeria matxistaren erreparazioa lantzeko

  • Bortxa matxistaren aurkako gida teknikoa aurkeztu dute asteazkenean Izaskun Landaida Emakundeko zuzendariak eta Gorka Urtaran Eudeleko presidenteak Gasteizen. Indarkeria matxista jasan duten emakumeei, erreparaziora bidean laguntza eskaintzeko hainbat irizpide izango dituzte eskura udalek gida honi esker.


2021eko otsailaren 4an - 10:45
Argazkia: Euskadiko Udalen Elkartea
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Berriak adierazi duenez, orain dela bost urte abian jarritako proiektu baten emaitza da. Gida euskaraz, gazteleraz eta ingelesez kaleratuko da eta mila ale banatuko dituzte Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako udaletan. Berdinsarearen barruan gauzatu dute, emakumeen aurkako indarkeriaren kontrako udalen sarean eta Eudelek koordinatu du, Emakunderen laguntzarekin.

 

Gidaren helburu nagusietako bat, erreparazio sozial eta sinbolikorako politikak lantzen hastea da. Bilatzen du, baita ere bizirik iraun duten biktimen eskubideak urratzea ahalbidetu duten baldintzak gehiago errepika ez daitezen bermatzeko neurri zehatzagoak gauzatzea.

 

Gidan, indarkeria matxistari erreparazioa emateko bost irizpide nagusi nabarmentzen dira: egoera leheneratzeko bideak; kalte-ordain mota ezberdinak emateko aukerak; errehabilitaziorako arreta bermatzeko tresnak; biktimaren gogobetetzea lortzeko irizpideak; eta gertatutakoa berriz ez gertatzeko bermeak. Adibideak ere eman dituzte gidan, udalek antolatu ditzazketen ekintza ezberdinen berri izateko: emakume biktimak bil daitezela sustatzea, ahalduntze eskolak sortzea, indarkeria matxistaren biktimentzako ezohiko laguntza ekonomikoak ezartzea, besteak beste.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Feminismoa
2025eko abenduaren 17
Lurraldea eta arkitektura
La Sinsorga

2025eko azaroaren 26
Musu-truk

Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!