Euskal Herriko Mugimendu Feministak Martxoaren 8an “planto” egitera deitu du. Lau arlotan jarri dute fokua antolatzaileek eta horietan izango dira aldarrikapen nagusiak greba egunean: lan greba, zaintza greba, ikasle greba eta kontsumo greba. Eragile eta langile ugarik eman diote babesa deialdiari. Eguerdian eta iluntzean manifestazioak daude deituta hiriburuetan eta herri askotan. Egunaren nondik norakoei etengabeko jarraipena egiten ari gara.
Santiago plazan egin du lehen geldialdia kalejirak. Emozioa airean ez soilik batu den jende andanarengatik, baizik eta jendetza honen baitan antzematen den aniztasunagatik @argia #M8planto #M8Bilbo #M8GrebaFeminista #GrebaFeminista #EmakumeokPlanto pic.twitter.com/PkoECO3ybR
— Amaia Lekunberri (@amaialekunberri) 2018(e)ko martxoak 8
Giro berezia da Iruñeko Alde Zaharrean, emakume taldeak kaleak hartzen ari dira, nabari da eguerdiko ekitaldia indartsua izango dela. Edo hala dirudi. Dendak zabalik #M8Planto @argia pic.twitter.com/oZBN76RdDC
— Xabier Letona (@xletona) 2018(e)ko martxoak 8
Martxoaren 8koa, Adur Larrearen irudimenean @argia-n https://t.co/VtVjln4c0U @AdurLarrea pic.twitter.com/SgAgITDb81
— Mikel Asurmendi (@masurmendi) 2018(e)ko martxoak 8
Ekin dio kalejira feministak Bilboko alde zaharrean, hainbeste jenderekin zaila egiten dela kale artean honen amaiera bistaratzea @argia #M8planto #M8 #GrebaFeminista #EmakumeokPlanto pic.twitter.com/7hzFpW1T83
— Amaia Lekunberri (@amaialekunberri) 2018(e)ko martxoak 8
#M8Gasteiz | Mugimendu Feministak deituriko eta @ELAGasteiz_ , @LABGasteiz, ESK, Hiru eta EHEN-k babesturiko lanuztea hasi da. Udaletxean ere @ehbildugasteiz, @IrabaziGasteiz eta @podemosgasteiz batu dira. @argia#M8Planto pic.twitter.com/6TZhLgrVhd
— Karla (@KaBerrojalbiz) 2018(e)ko martxoak 8
“Etxeko eta zaintza lan horiek guztiak ikusarazi eta aintzat hartu nahi ditugu, milaka urtez gizarteak ez ikusi ez aintzat hartu ez dituenak. Eta hemen egin dugu, Portugaleteko zubian, ezkerraldetik beste aldera egunero zubia gurutzatzen duten emakume horiek behingoz protagonista sentitu daitezen eta behingoz zaintza hauetaz hitz egin dezagun eta aldarrikatu ditzagun, euren borrokarekin bat egiten dugulako”, adierazi dute, goizean goiz emakume ugarik antolatu duten ekintzan. Indartsu daudela gaineratu dute, sarea egiten ari direla. “Hemen gaude eta gaur planto egiten dugu”. Ikusi ekitaldiaren hainbat bideo:
#M8Gasteiz | Unibertsitateko segurtasun langileek ikasleen kalejira gelditu nahi izan dute "zaratatsua" zela argudiatuz. Ikasleek txistu eta oihuekin erantzun dute "Gora emakume langileon borroka" pic.twitter.com/gxdRVLLocf
— Karla (@KaBerrojalbiz) 2018(e)ko martxoak 8
Frantziako Estatuko Libération egunkariak soldata arrakalaz ohartarazteko kanpaina egin du. Gizonek egunkariagatik %25 gehiago ordainduko dute.
Barakaldoko plazan konzentrazioa: neurriak eskatu dizkiete eremu bakoitzeko emakumeen zapalkuntzak gainditzeko #EmakumeokPlanto #M8grebafeminista @argia pic.twitter.com/rOATFLwX3D
— Estitxu Eizagirre (@eeizagirre) 2018(e)ko martxoak 8
Donostiako Bizikletada desobedientea Easo plazara iristen ari da #M8Planto #GrebaFeminista #M8EuskalHerria @argia @DFeministak pic.twitter.com/DYBOmdxNYa
— Maddi Txintxurreta (@mtxintxurreta) 8 de marzo de 2018
Txalo, txistu eta "Gora Borroka Feminista" oihu artean eman zaio hasiera Bilbon #GrebaFeminista eguneko egitarauari. Sekulako indar metaketa plazan nabari dena @argia #M8planto #EmakumeokPlanto #M8 pic.twitter.com/w18JVx19nh
— Amaia Lekunberri (@amaialekunberri) 2018(e)ko martxoak 8
Kalejira en Barakaldo #GrebaFeminista #M8planto #HuelgaFeminista #EmakumeokPlanto pic.twitter.com/eMKLJJ7MKP
— Emakumeok* planto! (@M8EuskalHerria) 2018(e)ko martxoak 8
#Osakidetza-n ere #emakumeokplanto! #GrebaFeminista #M8planto @M8EuskalHerria @ELAOsakidetza pic.twitter.com/yrC9mA4I3i
— ELA Donostia (@ELAdonostia) 2018(e)ko martxoak 8
Hasi dira mobilizazioak Donostian. Bizikletada desobedientea Amara Berriko Arcco merkatalgunetik abiatu da #M8Planto #GrebaFeminista @argia pic.twitter.com/C0QIQ8bccX
— Maddi Txintxurreta (@mtxintxurreta) 8 de marzo de 2018
Herrialde Katalenetan, Vinarós herriko hondartzan 739 gurutze jarri dituzte. Gurutze bakoitzak hildako emakume bat sinbolizatzen du, izen eta abizenekin jarriak. Espainiako Estatuan 2007tik 2017 amaierara hil dituzten emakumeen kopurua bistaratu nahi izan dute.
#M8Gasteiz | Multinazionalen barnera sartu dira orain emakumeak* kontsumo greba aldarrikatuz. @argia#M8GrebaFeminista pic.twitter.com/71PVkQ9EBF
— Karla (@KaBerrojalbiz) 8 de marzo de 2018
[Bilbo] Hastear da kalejira feminista Unamuno plazan #EmakumeokPlanto pic.twitter.com/9I4DgpC8Ni
— Topatu (@topatu_eus) 2018(e)ko martxoak 8
Unamuno plaza gainezka, bertatik abiatuko den kalejira feminista hasteko zain. Berbaroa eta txilibitu hotsa nagusi @argia #M8Planto #M8 #GrebaFeminista pic.twitter.com/oCFRWzNRu9
— Amaia Lekunberri (@amaialekunberri) 2018(e)ko martxoak 8
Gasteizen Erzaintzak emakume talde bat identifikatu duela eta, @DFeministak #GrebaFeminista -ren egunean segurtasun neurriak hartzeko aholkatu du. #M8Planto @argia https://t.co/aRPLOi2ON3
— Maddi Txintxurreta (@mtxintxurreta) 2018(e)ko martxoak 8
Bi orduz trenbidea blokeatuta izan ostean, badoaz Kataluniako Sant Cugat herriko ekintzaile feministak. Mossoek bederatzi kide identifikatu dizkietela salatu dute.
2018ko Emakumeen Nazioarteko Eguna. Ezagutu mundu osoko emakumeen istorioak https://t.co/Dw8mygegHP
— Muñagorri Eskola (@Munagorrieskola) March 8, 2018
#M8Planto Gaur egun tristea da EUEko (erizaintza eskola) ikasleentzat. Aurreko asteetan asko borrokatu izan dugu gure eskubideen alde eta lan egin dugu grebara joateko. Naiz eta EHUk greba deialdia egin, irakasleek mehatxu egin dute praktikak penkatzearekin. Erizainak ere planto!
— Amaia Cali (@AmaiaCali) March 8, 2018
#Martxoak8 Luis Briñas-Santutxu eskolako IGEak berdintasunaren aldeko photocall bat eta tailerrak antolatu ditu: https://t.co/EKG9VYNPiJ
— BIGE (@BIGEfederazioa) March 8, 2018
#Martxoak8 #Artrzentalesko Angel Larena eskola: pic.twitter.com/o4kBix4Ujp
— BIGE (@BIGEfederazioa) March 8, 2018
Bagoaz! #Martxoak8 pic.twitter.com/fegf1fnU8K
— Zumaia Herri Eskola (@zumaiakoeskola) March 8, 2018
Iruñea. Pikete bat Punto de Vista jaialdiko ekitaldi batera sartu da eta txaloka hartu dituzte #M8Planto @argia pic.twitter.com/Uqijx8avvR
— Xabier Letona (@xletona) 2018(e)ko martxoak 8
#M8Planto | "Aita-semeak eskolan daude, ama-alabak gaur greban" orain Aguriango eskolan https://t.co/hZH6G40GTi pic.twitter.com/4rrMiYu950
— Hala Bedi (@halabedi) 2018(e)ko martxoak 8
Grebarekin lotutako mezuak agertu dira Hondarribian sinbolismo handiko lekuetan: Alde Zaharreko Apezpiku Plazan Jose Ignacio Munillari erreferentzia egiten dioten mezuz jantzi dute plazako estatua.
Alde Zaharraren sarreran ere bada beste estatua bat, Hondarribiko Alardean desfilatzen duten aizkolarien omenez (gizonek bakarrik desfilatzen dute). Mantala jantzi diote.
Beste zenbait pankarta ere jarri dituzte Hondarribiko emakume feministek.
#M8Gasteiz | Ikasleak Farmazi Fakultatera sartu dira segurtasun langileen debekuaren gainetik. "Gora emakume langileon borroka" @argia#M8GrebaFeminista pic.twitter.com/Eq7cte4kBK
— Karla (@KaBerrojalbiz) 2018(e)ko martxoak 8
Mugimendu feministak salatu duenez, goizaldean Gasteizen identifikatu dituzten lau pertsonetako bat kazetaria zen eta ateratako argazkiak argitaratuz gero Mozal Legea ezarriko diotela mehatxu egin diote, beti ere iturri horrek azaldu duenez:
#M8Planto [IDENTIFIKAZIOAK] 4 dentifikatuetako bati, kazetari gisa identifikatu denari, Mozal Legearekin mehatxatu dute ateratako argazkiak publikatzen baditu. Beste bati polizia jakinarazpena egin diote. Ertzaintzak jarrera paternalista eta mespretxuzkoa izan duela salatu dute. pic.twitter.com/CuuvNHqd4W
— Martxoak Zortzi (@m8gasteiz) March 8, 2018
#M8Gasteiz | Goizeko piketeak El Corte Ingles-aren sarrerara heldu dira. @argia#M8EmakumeokPlanto pic.twitter.com/sP2TFYZdPi
— Karla (@KaBerrojalbiz) 2018(e)ko martxoak 8
Zumarragan, Munilla apaiz aritu zen eliza atarian. Pentsatzea ere soilik haren aurrean konfesatu naizela, umemokoa nintzela... #M8Planto @argia pic.twitter.com/hJ2mbNmOuc
— Jon Torner (@jtorner) 2018(e)ko martxoak 8
@argia Une honetan emakumenpikete bat Baluarte aurrean Iruñean #M8Planto Barrura doa @argia pic.twitter.com/SjMfPyJ4HJ
— Xabier Letona (@xletona) 2018(e)ko martxoak 8
Gaurko greba feministaren aurrean Eusko Jaurlaritzak garraio publikoan, ospitaleetan eta hezkuntza zentroetan ezarritako zerbitzu minimoak "gehiegizkoak" iruditu zaizkie sindikatuei.
Hainbat pikete ari dira Iruñeko Alde Zaharrean @argia pic.twitter.com/280eLR4W6V
— Xabier Letona (@xletona) March 8, 2018
Donostian ere, greban Haydé! Gora emakumeon Borroka! Gora Borroka feminista! #M8Planto #8MHuelga #EmakumeokPlanto #GrebaFeminista pic.twitter.com/J0CtWPLeg3
— Emakumeok* planto! (@M8EuskalHerria) 2018(e)ko martxoak 8
Ezkerraldeko emakumeok zutik!
— ESK nafarroa (@ESKnafarroa) 2018(e)ko martxoak 8
El puente colgante más feminista que nunca. #Bizkaia #Portugalete#m8planto #GrebaFeminista #HuelgaFeminista #EstamosEnHuelga pic.twitter.com/2k3OzwBFMq
Emakumeen alde egingo duen aldarrikapen oro babestearen aldekoa da Reimberg, nahiz eta jakin talde feministen artean aniztasuna handia dela eta denean bat ez datozela.
Emakumeen ikusgarritasuna nahi? Ba tori, gaurko egunak merezi duen tamainean. Zumaiako Kalea Guztiona Dako emakumeen eskutik https://t.co/hJSB1Uh20t
— Axier Lopez (@axierL) 2018(e)ko martxoak 8
Bideoa: https://t.co/vMLhXipsvP#M8Planto @M8EuskalHerria pic.twitter.com/4b8oL2zaGA
Bartzelonako 'Gran Via'-n, 9:00ak baino apur bat lehenago
Gran Via, #Barcelona#VagaGeneralFeminista #8m pic.twitter.com/SIWZH4EScU
— Thomas Sankara (@tsankaram) 2018(e)ko martxoak 8
Frantziako Estatu mailan bideraturiko greba feministari lotu dira Ipar Euskal Herriko sindikatuak eta talde feministak ere. Soldatapeko lanean, zaintzan eta kontsumoan bideratu dute greba.
Hilabeteren buruan feministok emakume* langileon egunean kaleak hartzera aterako gara. Urteroko zita dugu, urtez urte gogoz antolatu eta prestatu duguna. Pasa den astean atzera begirada arin bat egin genuen Portugaleteko asanbladan, 2018ko eta 2019ko greba feministak... [+]
Guardia Zibilak informazio faltsuak eta adierazpen manipulatuak sartu zituen M8ko manifestazioari buruzko txostenean, Espainiako Gobernuari pandemiaren hedapenaren errua leporatzeko, manifestazioa baimendu izanagatik. Txosten horrek ekarri du Moncloak Madrilgo erkidegoan duen... [+]
"Oso azkar goaz", "baina helduta goaz" esan zion emakume batek beste bati Gasteizko Olagibel kalean, justuki Ertzaintzaren komisaldegiaren parean. Eguerdiko 12:30ak ziren gutxi gorabehera. Aldi berean, toki berean, "Gora borroka feminista!" oihuak... [+]