Gutxieneko zerbitzuak, enpresak eta erakundeak: greba deialdiaren eragina

  • Gaurko greba feministaren aurrean Eusko Jaurlaritzak garraio publikoan, ospitaleetan eta hezkuntza zentroetan ezarritako zerbitzu minimoak "gehiegizkoak" iruditu zaizkie sindikatuei.


2018ko martxoaren 8an - 09:32
Legebiltzarreko EH Bilduren bulegoan paratutako afixak (arg: Ikoitz Arrese))
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Ospitaletan jai egunetan izaten den langile kopurua bermatu behar dela ezarri du Jaurlaritzak, neurri hori "bidegabea" da sindikatuen aburuz, jai egunetan astegunetan baino langile gehiago aritzen baita grebara deitutako sektoreen artean. Zahar Etxeeta %50eko gutxieneko zerbitzua izango da. Hasieran %70ean zegoen baina sindikatuek helegitea jarri ondoren jaitsi dute portzentajea.

Hezkuntza zentroetan ikasleen sarbidea izatea bermatu behar dela ere ezarri du EAEko administrazioak eta %30eko gutxieneko zerbitzua garraio publikoan.

Nafarroan garrio publikoan zerbitzu minimoak %60ra iritsiko dira zenbait kasutan eta larrialdietakoak %100 izan beharko dute, Nafarroako Gobernuak aginduta.

Lantoki askotan plantoa

Lantoki askok eman diote babesa emakume plantoari. Hainbat enpresa handitako Enpresa Batzordeek grebarekin bat egingo dutela adierazi dute, hala nola Petronor, CAF, Michelin, Euskotren...

Erakunde publiko eta udal askotako enpresa batzordeek ere bat egin dute plantoarekin.

Osoko bilkura egingo dute Legebiltzarrean

Eusko Legebiltzarrean gaur egitekoa den Osoko Bilkura ez dute eten bestalde, baina EH Bildu, Ahal Dugu eta PSEko emakumeek ez dute bertan parte hartuko, greba deialdiarekin bat egiten dutelako.

PPko ordezkariak Legebiltzarrean 13:30etan izango den elkarretaratzean parte hartuko dute eta EAJk bere ordezkariak deitu ditu hiriburuetan egingo diren mobilizazioetara joateko.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: M8 greba feminista
Eguneraketa berriak daude