Martxoaren 8an Leitzaldeko greba feministarekin bat egin zuten bi kidek 600 euroko isuna jaso dute

  • Martxoaren 8an Leitzaldean egin zen greba feministan parte hartu zuten bi lagunek 600na euroko isuna jaso dute. «Mobilizazio egunari hasiera emateko gauerdian egin zen kazeroladan herria aztoratu, errepideko ibilgailuak oztopatu eta ondorioz bai gidarien baita beraien burua arriskuan jarri izana» leporatu diete.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2019ko ekainaren 3an - 12:07
Argazkia: Erran.eus
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

   Albiste hau Erran.eus-ek argitaratu du eta Creative Commons lizentziari esker ekarri dugu.   

Ekimenean parte hartu zutenek adierazi zutenez, «ibilgailu bakar batekin ere ez zuen topo egin martxak, eta beraz, salatu dutena gezurra da». Horrekin «isilik egotea» nahi dutela eta «mugimendu feministaren aurkako jarrera» islatzen dutela gaineratu dute. Atzo, ekainaren 2an, «errepresentatzen, erreproduzitzen eta babesten duten eredu zapaltzaile eta matxistaren aurrean» biltzekoak ziren.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: M8 greba feminista
Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!