"Zaintza lanetan ari diren emakume guztiek esan digute zerbait egingo dutela, sinbolikoa bada ere"

  • Emakumeen alde egingo duen aldarrikapen oro babestearen aldekoa da Reimberg, nahiz eta jakin talde feministen artean aniztasuna handia dela eta denean bat ez datozela.


2018ko martxoaren 08an - 07:01
Argazkia: Aritz Loiola.

Katia Reimberg Brasilgo Sao Paulon jaio zen eta gaur egun Donostian bizi da. Bidez Bide elkarteko kidea da eta elkartearen bidez 2009tik etorkinei ikasketak homologatzeko aholkularitza eskaintzen die. Harreman estua du etxeko eta zaintza lanetan ari diren emakume hegoamerikarrekin.

Bidez Bide elkartean bi kidek egiten dute lan eta biek hartuko dute parte greban. Reimberg Donostian osatuko duten zaintzaren manifestazio-zutabean joango da. Bere lankideak berriz, Zarautzen zaintza lanei buruzko mahai-inguru batean hartuko du parte. Elkarteko kideez gain, etxeko eta zaintza lanetan ari diren emakume etorkinak ditu oso gertuko. Reimbergek gauza bat azpimarratu du: emakume horien taldea oso zaurgarria da. Ez daukate nola gelditu.

Nolabait hartuko al dute parte lanuzteetan?

Nola gehitu grebara, ordea? Zahar bat ari dira zaintzen eta haien ordutegiengatik ezin dute greban parte hartu. Beraz, ahal dugunok geldituko gara, kasu honetan nire lankidea eta ni. Bileretan grebaz hitz egin dugu eta koktel molotov moduko bat izan da. Sozialki baloratuak ez diren lanak ari dira egiten eta horietako batzuk ez dira sentitzen zaintza esparruko langile profesional (aditu) ere eta kontraesan handiak dituzte. Batzuek bai, batzuek esan dute saiatuko direla ordu batzuetan lana uzten, ordubetez utzi, aitona edo amonarekin batera ekintzaren batean parte hartu, manifestaziora joan… Baina nahiko konplexua da, asko enplegatuak dira, baldintza gutxienekoak dituzte, faktore asko dira. Beste batzuek diote greba egun batekoa dela eta borroka honek egunerokoa izan behar duela, zaintza eredua alda dadin.

Dena dela, hitz egin dugun emakume guztiek esan digute zerbait egingo dutela, sinbolikoa bada ere. Baina badiot, batzuk ez dira ordezkatuak sentitzen greba honetan, edo mugimendu feministan, eta kontraesan horiek ere badituzte. Egun bakarreko kontutzat ikusten dute.

Lehen aldia da zaintza erdigunean dela halako greba antolatzen dela.

Zaintzan orokorrean, egoera hain da kritikoa, ezinbestekoa izan da eztabaidara ekartzea eta planteatzea zer egingo dugun zaintzarekin.

Afrófeminas aldizkari espainiarraren zuzendaritzak erabaki du greba babestu bai, baina ez dutela parte hartuko. Argudiatu dute emakume ez zuriek ikusezin izaten jarraitzen dutela bai hedabideetan, baita mugimendu feministan bertan ere.

Ni zeharo ados nago greba ez egiteko beraiek eman duten argumentazioarekin. Hala ere, horrela hitz egitea arriskutsua izan daiteke zeren ematen du mugimendu feminista zatituta dagoela, eta ez da horrela. Kontua da aniztasuna dagoela mugimenduan eta testuinguruak ere desberdinak dira. Haien argumentuak baliozkoak iruditzen zaizkit eta uste dut arreta deitzeko egin dutela, alegia, orain arte baino gehiago eser gaitezen eta hitz egin dezagun. Dena dela, esan behar da ez dutela grebaren aurka egin, babestu dute baina ez parte hartzea erabaki du aldizkariko zuzendaritzak. Guk argi daukaguna da aniztasun handia dagoela mugimenduan eta babestuko ditugula emakumeen alde egingo duten plataforma guztiak. Denetan egongo gara.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: M8 greba feminista
Greba feminista burutu dute Ipar Euskal Herrian

Frantziako Estatu mailan bideraturiko greba feministari lotu dira Ipar Euskal Herriko sindikatuak eta talde feministak ere. Soldatapeko lanean, zaintzan eta kontsumoan bideratu dute greba.


Kaleak betetzeko antolatu gaitezen

Hilabeteren buruan feministok emakume* langileon egunean kaleak hartzera aterako gara. Urteroko zita dugu, urtez urte gogoz antolatu eta prestatu duguna. Pasa den astean atzera begirada arin bat egin genuen Portugaleteko asanbladan, 2018ko eta 2019ko greba feministak... [+]


Gezurrak, iruzurrak eta manipulazioak Guardia Zibilak M8ko manifestazioaz idatzitako txostenean

Guardia Zibilak informazio faltsuak eta adierazpen manipulatuak sartu zituen M8ko manifestazioari buruzko txostenean, Espainiako Gobernuari pandemiaren hedapenaren errua leporatzeko, manifestazioa baimendu izanagatik. Txosten horrek ekarri du Moncloak Madrilgo erkidegoan duen... [+]


2020-03-09 | Zuriñe Rodriguez
Zuriketa morea Gasteiztik at

"Oso azkar goaz", "baina helduta goaz" esan zion emakume batek beste bati Gasteizko Olagibel kalean, justuki Ertzaintzaren komisaldegiaren parean. Eguerdiko 12:30ak ziren gutxi gorabehera. Aldi berean, toki berean, "Gora borroka feminista!" oihuak... [+]


Eguneraketa berriak daude