Greba feminista historikoa

Zuzeneko jarraipena
  • Euskal Herriko Mugimendu Feministak Martxoaren 8an “planto” egitera deitu du. Lau arlotan jarri dute fokua antolatzaileek eta horietan izango dira aldarrikapen nagusiak greba egunean: lan greba, zaintza greba, ikasle greba eta kontsumo greba. Eragile eta langile ugarik eman diote babesa deialdiari. Eguerdian eta iluntzean manifestazioak daude deituta hiriburuetan eta herri askotan. Egunaren nondik norakoei etengabeko jarraipena egiten ari gara.


2018ko martxoaren 08an - 07:08
Gakoak
Bideoa | Milaka emakumek egin dute planto Aiaraldean, greba-egun historiko batean

Sakona izan da greba feministak Aiaraldean utzi duen oinatza. Milaka emakume* atera dira kalera gaur egungo sistemari planto egiteko. Aiaraldearen lana:

Arratsaldeko manifestazioetan ere jendetza kalean
Agoitz
Gasteizko Bosch lantegia, arratsaldean hutsik
Nazioartea | Kurdistango Afrin eskualdean milaka emakume irten dira kalera bonbardaketari aurre eginez

Siria eta Turkia arteko Kurdistango Afrin eskualdean milaka emakume irten dira kalera emakumeen nazioarteko egunean. Bonbardaketa eta gatazka gogorra bizi dute kantonamendu horretan Turkiarekin, baina hala ere manifestazio erraldoia burutu dute. Argazkiok @blutarski_bluto dokumentalistak zabaldu ditu Twitter bidez:

T

Arratsaldean 114 herritan ekitaldiak eta protestak

Euskal Herri osoko gutxienez 114 herritan daude iragarrita arratsaldena ekitaldiak, kazeroladak, kontzertuak, manifestazioak eta hiriburuetara joateko zutabeak. Horietako askotan jadanik jendetza ari da biltzen.

Hiriburuetan hauek dira iluntzerako dauden deialdiak:

- Gasteiz: 18:30etan propaganda banaketa Fariñasetik. 20:00etan manifestazioa San Anton plazatik abiatuta.

- Iruñea: 20:00etan manifestazio nagusia Gazteluko enparatzan hasita. 19:30etan Landa eremuko blokea Merkaderes kaletik abiatuko da manifestaziora batzeko, eta 19:00etan Arrazakeriaren kontrako Zutabea Nabarreriatik.

- Donostia: 20:00etan manifestazio nagusia Boulevardean. Aurretik zutabeak:

  • Ikasleak Ibatetatik 19:15etan
  • Soldatapeko lana Egiako Justizia Jauregitik 19:30ean
  • Zaintza lanak Groseko anbulategitik 19:30ean
  • Kontsumoa San Martin Merkatalgunetik 19:35ean

- Bilbo:  20:00etan Jesusen bihotzatik. Aurretik kalejira feminista zaratatsua ibiliko da kaleetan barna.

Mugimendu Feminista: "Garaipena izan da gaurkoa eta hau hasi besterik ez da egin"

Mugimendu feministak prentsaurrekoa egin du 16:00etan Espainiako Gizarte Segurantzaren Institutu Nazionalaren aurrean, Gasteizen. Egin duten irakurketa mamitsua osorik irakurgai hemen.

Bilbo

 

 

Munillaren adierazpenen kontrako argazki ikusgarria

Donostiako Buen Pastorrren hainbat lagun honela oldartu zaio Elizak grebaren aurrean hartutako jarrerari (argazkia @anibameltor bidez)

 

Iruñeko azalera handiko saltokiak ixtea lortzen ari dira piketeak

Iruñean azalera handiko hainbat saltokiren inguruan piketeak protestan ari dira, Espainiako Poliziak gertutik jarraika dituztela. Hala El Corte Inglesera sartzen saiatu dira emakume taldeak eta Iker Tubia Berriako kazetariak azaldu duenez identifikatu egin dituzte horietako zenbait. Zara eta beste saltokiren aurrean ere protestak izan dira.

Grebalari feministek Bershka arropai denda ixtea lortu dute:

 

Donostiako elizbarrutiaren webgunea hackeatu dute: "Jainkoak greba feminista babesten du"

Anonymous-i loturiko La Nueve-ren Twitter kontuak zabaldu duenez, Donostiako Elizbarrutiaren webgunean M8ren manifestua paratu dute Munilla apezpikuak emakume feministen kontra egindako adierazpenak medio. "Gauza batzuk esan dizkiogu eta lortu dugu atzera egin eta manifestua jartzea bere webgunean" diote ironiaz.

Webgunearen atarian "Jainkoak greba feminista babestu du" gaztelaniazko esaldia irakurri ahal izan da momentu batzuetan.

 

Elizondoko plazan "Emakatearen" bukaeran
Hezkuntzan grebak duen jarraipenaz, Jaurlaritza eta STEILAS

Greba feministak hezkuntza arloan izan duen jarraipenaz mintzatu da Eusko Jaurlaritza eta eman dituen datuen arabera, EAEko unibertsitatez kanpoko ikastetxe publikoen %75 aztertuta, %21,92k egin du bat grebarekin. Haurreskoletan berriz, hezitzaileen %43k egin du greba.

STEILAS sindikatuko Ana Perezi galdetuta, esan digu beraiek ez dutela grebaren jarraipena kuantifikatzeko asmorik, hasieratik esan baitzen hau greba ezohikoa dela (lau ordutako lanuzte deialdiak tarteko), lan eremua ardatzetako bat gehiago dela eta aldarrikapenak kalera ateratzea dela helburua. Alde horretatik, gaineratu du jendetza batu dela gaur Euskal Herriko herrietan eta oraindik arratsaldeko mobilizazioak falta dira. Kuantitatiboki ez, kualitatiboki baloratuta ere, oso pozik dago Perez ikastetxeetan greba feministak izan duen eraginarekin: irakasleek aurretik egin dituzten bilerekin, zaintza bezalako gaiak eztabaidagune bilakatzearekin, neska ikasleek eskoletan martxoaren 8ra begira aktiboki prestatu dituzten ekintza andanarekin, curriculumetan eta ikasgeletan feminismoaz hitz egiteko aprobetxatu izanarekin… “Erdigunera ekarri dugu feminismoa eta hori lorpena da. Arrastoa uzten ari da gaurko greba”.

 

Iruñea: gutxitan hain mobilizazio jendetsuak Hiri Buruzagian

Ezohiko jende kopurua mugitu du martxoaren 8ko greba feministak Iruñean. Goizean goizetik piketeekin batera jarraitu du mobilizazio-eguna Xabier Letona ARGIAko kazetariak eta irudi deigarriak jaso ditu.

Lehenengoa, Baluarte eraikinean egiten ari diren Punto de Vista zine jaialdian. Grebalarien piketea barrura sartu da eta jaialdiko ekitaldi batean zeuden pertsonek txaloka hartu dituzte.

Ordezkari politikoek ere bat egin dute martxoaren 8ko ekimenarekin.

Eguerditik aurrera, Sarasate pasealekua izan da mobilizazioaren erdigunea. Eta han elkartu den jende kopurua ikusirik, gaurkoa urte luzetan gogoratuko den mobilizazio-eguna izango dela pentsatzeko arrazoiak daude. Bideo honetan jaso dugu 13:00etan nola zegoen Iruñeko kalea.

Bilboko kalejira feministak eman duena

Jendetza bildu du eguerdian Bilboko kalejira feministak. Santiago plazan egin du lehen geldialdia, Arriaga plaza txiki geratu da eta Moyua plazan 15 minutuko eserialdi isila egin dute emakumeek (espaloietan geratzeko eskatu zaie gizonezkoei). Dantza eta iraultza batuz, kontsumo greba bultzatzeko etxetik eramandakoarekin bazkaldu dute Pelota kalean, kalejira amitutzat emanez. Hona Amaia Lekunberrik Argiarako egin duen jarraipena:

 

Olatu moreak Arabako txoko guztiak zipriztindu ditu

 

Mariano Rajoy "purplewashing" egiten: xingola morea jantzi du gaurko ekitaldi batean

PPk ez du greba feministarekin bat egin eta alderdi eskuindarreko zenbait emakumek martxoaren 8a baino lehen adierazia zuten gaur normala baino ordu gehiago egingo zutela lan.

Zerbait aldatu da ordea, akaso mobilizazio jendetsuengatik, izan ere, Espainiako presidentea xingola more batekin agertu da gaur bere alderdiaren ekitaldi batean.

Espainiako presidenteak ez du grebari buruzko adierazpenik egin. Emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren alde lanean "jarraituko" dutela esan du.

Mota honetako keinuek "purplewashing" izena hartzen dute herrialde anglosaxoietan: azaleko feminismo bat erabiliz, norbere politiken marketina egitea, alegia.

Oiartzunen ere kalera atera da greba feminista

Oiartzunen ere kalera atera dira manifestatzera, "Mundua geldituko dugu, mundua mugitzeko!" lelopean.

 

 

Italian eragin handia du sindikatuek eta elkarte feministek deitutako garraioen grebak

Italian trenbidez, metroz, errepidez eta baita hegazkinez ere egiten den garraio sisteman eragin handia edukitzen ari da gaurko egun bakarreko greba, elkarrekin deitu dutena bai sindikatuek eta baita Non Una di Meno (Emakume Bakar Bat Gutxiago ere Ez) elkarteak emakumearen kontrako bazterketa eta bortizkeriaz ohartarazteko.

 

Itxialdia Gasteizko Gizarte Segurantzaren egoitzan

Itxialdia hasi dute 30 bat emakumek Gasteizko INSS barruan. Aldarrikatu dute Gizarte Segurantzaren erregimenak bizitza jarri behar du erdigunean, ez merkatua.

EITBko langileek Donostiako mobilizazioan parte hartu dute

EITBko langileek ere bat egin dute martxoaren 8ko mobilizazioekin. Donostian pankarta propioarekin manifestatu dira.

Irudi historikoa Laudion ere

 

Brasilen MSTko emakume nekazariek 'O Globo' egunkariaren egoitza okupatu dute

Bideo honek erakusten du Rio de Janeiron dagoen O Globo egunkarian sartu direla 800 emakume, hedabide hau "estatu kolpean" izaten ari den zerikusia salatzeko.

Frantzian hedabide batzuek gaurko greba feminista Espainiako gertakizuntzat daukate

 

Baionako herriko etxearen atarian elkartu dira hainbat feminista

 

BIDEOA: Gasteizko mugimendu feministak Ertzaintzaren "paternalismoa" salatu du

Hala Bedik argitaratu duen bideo honetan, Gasteizko mugimendu feministak goizeko mobilizazioaz egin duen lehen balorazioa ikus daiteke. Greba izaten ari den jarraipen handia azpimarratu dute, baina baita Ertzaintzako agenteek grebalariak nola tratatu dituzten ere.

Bart feministek Baionako karriketan gaurko greba berotu zuten

 

Gasteizko Andre Zuriaren plazan jende ugari eguerdian
Kurdistango Afrin hirian emakumeen manifestazio jendetsua

Siriaren menpeko Kurdistango Afrin hirian, Emakume Langileen Nazioarteko Egunaren harira, manifestazioa egin dute. ANF agentziak dioenez, Kurdistan osotik joan dira emakumeak bertara. Turkiak hiria hartu nahi du duela aste batzuetatik.

 

Iparraldeko Euskal Irratietan ere emakumeak greban

 

"Kalera irtetzen jarraituko dugu libre izan arte"

 

Iruñeko Sarasate pasealekua jendez lepo 12ak jo baino lehen

Iruñeko Sarasate pasealekua jendez beteta dago eguerdia jo baino minutu batzuk lehenago, Xabier Letonaren argazki honek erakusten duenez.

 

Eguerdia baino lehen, Donostian ere jende andana
<< <
1 2 3 4
> >>

Kanal honetatik interesatuko zaizu: M8 greba feminista
Greba feminista burutu dute Ipar Euskal Herrian

Frantziako Estatu mailan bideraturiko greba feministari lotu dira Ipar Euskal Herriko sindikatuak eta talde feministak ere. Soldatapeko lanean, zaintzan eta kontsumoan bideratu dute greba.


Kaleak betetzeko antolatu gaitezen

Hilabeteren buruan feministok emakume* langileon egunean kaleak hartzera aterako gara. Urteroko zita dugu, urtez urte gogoz antolatu eta prestatu duguna. Pasa den astean atzera begirada arin bat egin genuen Portugaleteko asanbladan, 2018ko eta 2019ko greba feministak... [+]


Gezurrak, iruzurrak eta manipulazioak Guardia Zibilak M8ko manifestazioaz idatzitako txostenean

Guardia Zibilak informazio faltsuak eta adierazpen manipulatuak sartu zituen M8ko manifestazioari buruzko txostenean, Espainiako Gobernuari pandemiaren hedapenaren errua leporatzeko, manifestazioa baimendu izanagatik. Txosten horrek ekarri du Moncloak Madrilgo erkidegoan duen... [+]


2020-03-09 | Zuriñe Rodriguez
Zuriketa morea Gasteiztik at

"Oso azkar goaz", "baina helduta goaz" esan zion emakume batek beste bati Gasteizko Olagibel kalean, justuki Ertzaintzaren komisaldegiaren parean. Eguerdiko 12:30ak ziren gutxi gorabehera. Aldi berean, toki berean, "Gora borroka feminista!" oihuak... [+]


Eguneraketa berriak daude