UNFPA Populazio Gaietarako Nazio Batuen Funtsak emakumeen eskubideen inguruko 2021eko txostena argitaratu du apirilaren 14ean, garabidean diren 57 herrialdetan egindako azterketan oinarriturik. Munduko emakumeen ia erdiak ez du askatasunik sexu harremanez, antisorgailuen erabileraz eta osasun arretaz erabakitzeko.
NBE Nazio Batuen Erakundearen agentziak lehen aldiz aztertu du emakumeek euren gorputzarekiko duten autonomia. Eta ondorioa argia da: milioika pertsonari ukatu egiten zaie sexu harremanei ezetz esateko, norekin ezkondu erabakitzeko eta nahi dutenean haurrak izateko eskubidea. Ikerketa garabidean dauden 57 herrialdeetan egin da eta hauen berri eman du Berria-k. Emakume horien % 55ak erabaki dezake askatasunez herrialde horietan. Kontutan hartu beharra dago, herrialde ezberdinen araberako aldeak nabariak direla: Asia ekialdean eta Latinoamerikan % 76k du hiru eremu hauetan erabakitzeko aukera, Ekuadorren %87k eta Filipinen %81k. Afrika erdialdeak eta mendebaldean % 40 baino gutxiago.
UNFPAk berrikuntza orokorrak beharrezkoak direla adierazi du, ohartaraziz atal jakin batean aurrera pausuak egiteak ez duela zertan beste atal batzuetan eragiten. "Sistema patriarkalek gizonen sexu nahiak emakumeen nahien gainetik ezartzen dituen botere harremanen dinamika betikotzen dute. Hainbat emakumek sexu harremanei ezezkoa emateari uko egitea onartzen dute beren bizitzako beste alor batzuetan autonomia handiagoa izatearen truke", azpimarratu dute txostenean.
Emakumeen gorputzaren inguruko erabakiak batzuen esku uzten dituzten "lege diskriminatzaileak" daudela deitoratu du UNFPAk: mundu mailan, emakumeek gizonezkoen eskubide juridikoen % 75 bakarrik dauzkate bermaturik. Gainera beste hainbat diskriminazio mota ere gehitu behar direla ohartarazten dute txostenean: independentzia ekonomiko eza, arraza, etnia, adina, sexu orientazioa edo ezgaitasunak. Aztertutako herrialdeen laurdenetan emakumeak ez dituzte antisorgailuak eskuratzeko gizonezkoen aukera berdinak. Bost emakumeetatik batek ez du osasun sexuala babesteko neurririk hartzen.
Beste datu beltz eta kezkagarri bat ere ageri da txostenean: hogei herrialdeetan, gizonak hori nahi badu euren bortxatzailearekin ezkotzera behartuta daude emakumea eta 43tan, ez dago ezkonduen arteko bortxaketak zigortzeko araudirik.
UNFPAren arabera pandemiak eragindako egoerak gauzak okertu egin ditu. Momentu honetan inoiz baino emakume gehiago jasaten ari dira mota guztietako diskriminazioak: "Genero arrazoiengatiko indarkeria, ezkontza goiztiarrak eta halako praktika kaltegarriak". Egoera okerragoa izan zitekeela azpimarratu dute, pandemiak 47 milioi emakumek antisorgailu modernoak ezin eskuratzea eragingo zuela uste zutelako hasieran. Izurriteak eragindako kalteen adibide gisa ondokoa agertzen da txostenean: 1,4 milioi haurdunaldi gertatu direla, familia plangintza zerbitzuek izandako etena dela medio.
Diskriminazio horrekin bukatzeko "generoaren araberako araudiak indartzen dituzten egitura sozial, politiko, instituzionalak eta ekonomikoak" aldatzeko lan egiteko deia luzatzen die gobernuei.
Sasijakintsua, jakineza eta franco txikia: horiexek dira aurrekoan Gotzon Lobera jaunak, Bilboko kale batzuen izenak aldatzeko ekimenaren kariaz, Deia egunkarian zuzendu dizkidan epitetoak. Ez du nire izena aipatu, egia, baina neu izan naizenez urte eta erdi luzeko borrokan... [+]
Hasieratik argi utzi nahiko nuke ez naizela inolaz ere feminismoan, sexu- eta genero-teorietan ezta LGTBIQ+ komunitatearekin lotutako gaietan aditua. Gizon txuri heterosexual bat naiz, ezkertiarra esan dezagun, bere burua feministatzat hartzen duena (edo feministen aliatua,... [+]
Bizi-biziak dira oraindik musikan dabiltzan emakume eta genero disidenteen azalean bizi izandako indarkeriaren orbainak. Ugaritu dira, halaber, orbain horiei buruzko ahotsak komunikabideetan, ikerketetan zein hainbat ekimenetan. “Asko dago egiteko oraindik”, diote... [+]
Euskal dantzak, pilates, bilobekin egon, gurutzegramak egin eta beste zaletasun asko ditu Grego Idiakez Kortak (Ezkio-Itsaso, Gipuzkoa, 1950). 62 urterekin iktus bat izan zuen, eta ordutik, ezin ditu nahi beste gauza egin. Iktusaren ondorioz, begi baten ikusmena galdu du, eta... [+]
Langabezian geratu nintzen 24 urterekin, eta ezagun batek lan xelebrea eskaini zidan: ezkondu aurreko despedidak antolatzea. Logroñoko bere enpresa hedatu nahi zuen beste hiriburuetara, tartean Bilbora. Ezkongaien lagunen deiak jasotzen nituen, eta askotariko jarduerak... [+]
Motorrez gainezka dago Iñaki Mujikak Altsasun duen tailerra. Ilaran daude denak, baina bada barreneko gelaxka batean aparte gordetako bat. Mujikak beretzat egokitu nahi duen motorra da. 2021ean igo zen azkenekoz motor gainera; istripu larria izan zuen moto-kros zirkuitu... [+]
Urte luzeak daramatza Laura Macayak indarkeria jasan duten emakumeei lagun egiten, arlo instituzionalean, militantzian, bai eta beste justizia-eredu batzuetatik abiatuta ere. Horri guztiari buruzko liburu bat kaleratu berri du: Gatazka eta abusua ez dira gauza bera (Katakrak,... [+]
Norbere gorputzaren gaineko erabakiez, estetika heteropatriarkalaren morrontzaz, kontraesanez eta musikaren industriaz solastatzeko baliatu dugu Arrigorriagako polemika: herri horretako jai batzordeak Vulkano orkestra festa-egitarautik kentzea erabaki du, ikuskizuneko... [+]
30 urte baino gehiago daramatza Zero Chou zinemagile taiwandarrak istorioak kameraren atzetik kontatzen, bai zinemarako, bai telebistarako. Aurten, Zinegoak jaialdiaren 22. edizioko ohorezko saria jaso du.
Euskal Herrian zein munduan, gero eta ugariagoak dira lurraren defentsan sortzen diren mugimenduak, bizitzari eusteko ezinbestekoa den lurraren balioa aldarrikatzen dutenak. Borroka hauek ez dira soilik erresistentzia; itxaropenaren eta konplizitatearen oinarri ere bihurtu dira... [+]
“Bohemioa”, “poeta”, “mozkorra” eta “amodioaz maiteminduta” dagoen drag bat da Travis Tea (2024, Travistonia planetakoa). Autopertzepzio bat dela dio, eta kanpotik “talenturik gabeko eta antigoaleko poetatzat” dutela... [+]
1925. urtea izango balitz, akaso emakume erraketistak izango lirateke Zeruko Argiako aktualitate orrialdeetako protagonistak. Agian haien kirolari merituak goraipatzeko, agian feminitate arauak desobeditzeagatik seinalatzeko. Nire buruari agindu diot haien izenak memorizatzeko... [+]
Emakundek babestutako Hizkuntza aldaketa sozialerako tresna: hizkuntza inklusiboaren erabileraren ondorio batzuen azterketa teorikoa eta enpirikoa ikerketak ondorioztatu du hizkuntza inklusiboa erabiltzea garrantzitsua dela genero ezberdintasunak ez areagotzeko.
Uda giroan barneratuta, heldu dira herriko festak, baita sexu erasoen salaketen gorakada ere. Gozamenerako guneak sortzeko hilabeteetako lana egiten dute jai eta txosna batzordeetako kideek, eta goraipatzekoa da espazio horiek bermatzeko herritar boluntarioek egiten duten... [+]
Sanferminak ate joka direla, Iruñerriko feministek Alde Zaharreko kaleak zeharkatu dituzte, eraso sexisten aurkako aldarria zabalduz.