“Ikertzaileen esperientziak komunikabideekin eta sare sozialekin duten harremanean” izeneko txostena argitaratu du FECYTeko Science Media Centre Españak (SMC), EHUko Gureiker ikerketa-taldearekin lankidetzan egindako inkesta batean oinarrituta. Emaitzen arabera, inkestatuen % 83,12k iritzi ona edo oso ona du hedabideetan duten parte-hartzeari buruz, nahiz eta erdiak baino gehiagok onartu duen erasoren bat jasan duela komunikabideetan zientziari buruz aritu ondoren. Nabarmena da emakumeek gizonek baino eraso gehiago jasotzen dituztela: erasoak jasandakoen % 56,86 emakumeak dira. Diziplinen artean, ingurumen- eta osasun-zientzietakoak dira erasotuenak, baita gizarte-zientzietakoak ere (COVID-19, txertoak, klima, baldintzatzaile sozialak…), eta X sare soziala da erasoen iturri ohikoena.
Oro har, zientzialariek komunikabideekin eta sare sozialekin duten harremanean, bereziki eskertzen dute beren mezua helarazteko aukera izatea, baita beren ikerketei ikusgarritasun eta hedapen handiagoa ematea ere. Alderdi txarrak ere aipatzen dituzte, ordea. Batez ere, beldur dira mezua desitxuratuko ote duten, edo gaizki ulertuko ote den.
Erasoei dagokienez, zientzialariaren sexuaren arabera, diferentzia dago, ez bakarrik kopuruan, baita eraso-motan ere. Emakumeek eraso gehiago jasotzeaz gain, gehienak haien gaitasun profesionalari buruzkoak dira. Gizonek, berriz, irainak jasotzen dituzte, eta, gaitasuna baino gehiago, zintzotasun profesionala da ukatzen zaiena. Aurrekoekin alderatuta, ehunekoetan gutxiago badira ere, emakumeek gizonek baino eraso gehiago jasaten dituzte jatorria, etnia, erlijioa edo sinesmena direla, baita itxura fisikoagatik, sexua edo generoagatik ere. Azkenik, guztira gutxiengoa diren arren, mehatxu fisikoak edo sexualak eta heriotza-mehatxuak ere ohikoagoak dira biktima emakumea bada, gizona bada baino.
Erasotzeko erabilitako bideari erreparatuta, X sare soziala (lehen Twitter) da nagusia (% 59,86). Hala ere, hedabide digitaletan egindako iruzkinak (% 21,13), eta zientzialariak berak, publikoan (% 11,97) edo pribatuan (% 7,39), jasotako erasoak ere esanguratsuak dira.
Erasoak jasotako zientzialarien laurdenari, gutxi gorabehera, esperientzia txarrak ez dio ezertan eragin, baina beste laurden batek ziurtasun-gabezia edo antsietatea sentitu du. % 16,55 sareak uztera edo komunikabideetan agertzeari uko egitera iritsi da.
Zientzialariek prebentzio-neurri batzuk ere proposatu dituzte, hala nola instituzioek edo erakundeek beren lana bultzatzea eta aitortzea, erakundeei zientziaren komunikazioari buruzko formazioa eskaintzea, eta babes-mekanismoak ezartzea. Halaber, komunikabideei ere arduraz jokatzea eskatu diete.
Inkestaren egileek iradoki dutenez, inkesta zabalago bat egitea komeniko litzateke, ondorio sendoagoak ateratzeko. Hain zuzen, txostenak SMCrekin harremanetan jarri diren adituen erantzunak biltzen ditu, 2022ko martxotik 2022ko uztailera bitartean. Inkesta jaso zutenen % 17k erantzun zuen; guztira, 237 pertsonak.
Erran egin nion umetan sexu abusu bat jasanarazi zidanari: hala egin zidala. Bazekien, sinetsi zidan, eta errespetatu du harekiko behar dudan urruntzea. Zortea izan nuela uste dut; denok ez daukagula bera. Prozesu inperfektu haren kontakizun ez-fikziozko bat da hau.
Nagyrev (Austro-hungariar Inperioa), 1911. Zsuzsanna Fazekas emagina hungariar herrixkara iritsi zen. Bere egitekoaz gain, medikuntza, kimika eta beste alor askotako oinarrizko ezagutzak zituenez, eta Nagyreven ez medikurik eta ez apaizik ez zegoenez, berehala eragin handia... [+]
Atzo egindako agerraldi publikoan adingabeei egindako iruzkin matxistei eta emakume helduek pairatutako ukituei dagokizkien garrantzia eman nahi izan zieten.
Emakumeak dantzara atera eta gizonezko dantzariek oztopatu egin dituzte, bultza egin diete eta haien dantza eragozten saiatu dira. Beste batzuetan musikariak geldiarazi dituzte eta ikusleetako batzuk bizkarra eman diete emakume dantzariei. Ez da Baztan, ez Hondarribia edo Irun;... [+]
Agerraldia deitu zuen Laudioko mugimendu feministak igandean, Odoloste eguneko goizaldean Txosnagunean gertatutakoa salatzeko.
Candela emakumeen elkarteak eta PSNk eskatu dute argazkia kentzea eta udalak argitaratutako materialetan kontrol handiagoa egotea, ez egoteko estereotipo sexistarik.
Bilboko Konpartsek elkarretaratze jendetsua egin dute Arriaga Antzokiren aurrean azken egunetako eraso sexisten aurka egiteko. Konpartsek adierazi duten arabera, erasoak kopuruz eta intentsitatez handitu dira. Aste Nagusiaz gozatzera gonbidatu dituzte herritarrak, eta... [+]
AEBko Zientzia Fundazioaren Antartikako Programak (USAP) jakitera eman duenez, Antartikako ikerketa-baseetan 2022-2024an egin duten galdeketan, parte-hartzaileen % 41k adierazi du sexu-erasoa edo sexu-jazarpena jasan duela.
85 urteko gizonak bere emaztea hil zuen uztailean, eta Poliziaren ikerketaren ondoren behin-behineko espetxealdian zegoen. Orain, Nafarroako Auzitegiko Bigarren Atalak esan du gizonak "ageriko narriadura kognitiboa" daukala eta "zaurgarria" dela.
Bilboko Aste Nagusian hainbat pertsona atxilotu ditu Poliziak eraso sexistak leporatuta. Egoera horren aurrean, Juan Mari Aburto Bilboko alkateak esan du Polizia "eraginkorra" dela eta Bilbon "inoiz baino polizia gehiago dagoela".
Getariako txosnagunean eta Aian egin dute elkarretaratze isila. Jai batzordeak txosnak itxi zituen.
Mugimendu Feministak azaldu duenez, Fermin Muguruzaren kontzertuaren aurretik gertatu ziren erasoak. Horiez gain, beste hiru eraso zenbatu dituzte: hiru gizonak atxilotu ditu poliziak.
Abuztuaren 29ko gaueko egitaraua bertan behera utzi dute, iazko jaietan gau horretan izan baitziren indarkeria kasuak: sumisio kimiko bidezko sexu erasoak eta borrokak "nabarmen" areagotu zirela azaldu du Amets Jauregizar herriko alkateak. Abuztuaren 28tik 31ra bitarte... [+]
Emakumea hilda aurkitu dute bere etxean. Senarrak, 85 urteko gizonak, emakumearen heriotzaren berri eman du, Polizia bertaratu denean diskurtso inkoherentea zuela ohartu eta atxilotu egin dute.
2011tik 2021era bitarte egin zituen erasoak, klaseak eman bitartean. Gipuzkoako Lurralde Auzitegiak sexu abusuen delitu bakoitzeko lau urte eta hilabete bat eta hamabi urte bitarteko kartzela zigorra ezarri dio. Horrez gain, 40 urteko gizonak adin txikiko bakoitzari 3.000 eta... [+]