Emakume bat bortxatu dute Azpeitian, Udalak ihauterietako gaurko egitaraua bertan behera utzi du

  • Azpeitian emakume bat bortxatzea egotzita, gizon bat atxilotu du Ertzaintzak. Udalak astelehen 18:30etarako gaitzespen kontzentraziorako deia egin du eta ihauterietako gaurko programazioa bertan behera utzi du.


2024ko otsailaren 13an - 06:00
Azken eguneraketa: 09:06
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Bortxaketa igande gauean gertatu zen Azpeitiko ihauterien Elegante Egunean. Ertzaintza gertaerak ikertzen ari da. Asteburuan, horrez gain, beste emakume batek sexu erasoa salatu du, Uztarriak informatu duenez.

Udalak 18:30ean udaletxe plazan kontzentrazioa deitu du eta ihauterietarako asteleheneko programazioa bertan behera utzi du.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Indarkeria matxista
Eguneraketa berriak daude