AEB

Elon Musk Gobernu Efizientziarako Departamentuko buru izendatu du Trumpek

  • Munduko pertsonarik aberatsena da Musk, Forbes-en azken sailkapenaren arabera. Vivek Ramaswamy politikari eta enpresa-buru kontserbadorea izanen du bere ondoan, kargua betetzeko. "Erreforma estrukturala" bideratzekoa dute, gobernuarentzat "inoiz ikusi gabeko enpresa-jarrera bat" eraikitzeko asmoz.


2024ko azaroaren 14an - 07:50
Elon Musk, Donald Trumpen aldeko kanpaina egiten ari. AP Pic

Truth eta X sare sozialetan iragarri dute berria: Gobernu Efizientziarako Departamentua izeneko ministerio berria sortu eta Elon Musk jarri du horren buru. Bere ondoan ukanen du Vivek Ramaswamy. Hots, "bi amerikar zoragarri", AEBetako presidente Donald Trumpen hitzetan. Munduko pertsona aberatsena da Musk, besteak beste, X (Twitter zena), Tesla, Neuralink eta SpaceX enpresen jabe dena. Ramaswamy ere da diruduna eta erabat kontserbadorea: "Trumpen programa are urrunago eraman nahi dut", adierazi zuen Errepublikanoen primarioetako lehian aurkezterakoan –atzera egin zuen, azkenean, Trumpi sustengua bideraturik–.

"Erreforma estrukturala" bideratzeko ardura luzatu die AEBetako presidenteak, gobernuarentzat "inoiz ikusi gabeko enpresa-jarrera bat" eraikitzeko asmoz. Alegia, pribatizazioez eta austeritate politikez jositako proposamen politiko-ekonomikoa.

Beranduenik 2026ko uztailerako betetzekoa dute beren misioa. "Gobernu ttipiagoa, eraginkorragoa eta burokrazia gutxiagokoa" eskaini nahi die estatubatuarrei Trumpek.

Milioiak Trumpen aldeko kanpainean

America PAC izeneko konpainia sortu zuen maiatzean Muskek, zehazki, Trumpen aldeko kanpaina bideratzeko. Wall Street Journal egunkariaren arabera, Trumpen alde egin zezaketen estatuetan jarri zuen arreta America PACekin, hauteskunde zerrendetan izena ematera bultzatzeko zale errepublikanoak. Milioiak bideratu ditu komite horrentzat –75 milioi dolar, Libération egunkariaren arabera–. Baina horrez gain, beste motatako ekintzak ere bideratu ditu, tartean zeresan handia sortu duen loteria: Trumpen ideiez jositako petizioa izenpetzen zutenen artean egunero loteria egin eta milioi bat dolar banatzen zituen eguneko irabazleari. Funtsean, Filadelfiako prokuradoreak salaketa jarrita du, ekimen hori legez kanpokoa delakoan. Orotara, 100 milioi dolar gastatu ditu Trump berriz ere garaile aterarazteko lasterketan.

Nola ez, X sare soziala ere baliatu du Errepublikanoen hautagaiaren alde: konspirazio teoriak, etorkinen aurkako diskurtsoak zein Trumpen gezurrak eta promesak zabalduta.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: AEB
Pokerra, xakea eta Go jokoa

Yanis Varoufakis-ek DiEM25 mugimenduaren Youtubeko kanalean elkarrizketatu du Columbiako Unibertsitateko Jeffrey Sachs irakaslea. Horrek azaldu du nazioarteko politikan Amerikako Estatu Batuek pokerrean jokatzen dutela, Errusiak xakean eta txinatarrek Go jokoan. Azken hori... [+]


Aurreikuspenak beteta, liberalek irabazi dituzte Kanadako hauteskundeak

Botoen %99 zenbatuta, Mark Caney egungo lehen ministroa buru duen alderdiak 168 aulki lortuko lituzke Komunen Ganberan, eta lau gehiagorekin osatuko luke gehiengoa. Alderdi Kontserbadorea izan da bigarren bozetan, 144 eserleku lortuta. Duela lau urteko hauteskundeetan baino... [+]


Kontserbadoreei aldea iraulita, liberalak faborito dira Kanadako parlamenturako hauteskundeetan

Astelehen honetan egingo dituzte Kanadako Komunen Ganberarako hauteskundeak, Trudeau lehen ministro ohia ordezkatu duen Mark Caneyk data aurreratu ostean. Liberalen lidergo aldaketak kontserbadoreei aldea nabarmen murriztea eragin du, eta inkesta gehienek bozetan garaile irtengo... [+]


Trumpek gelditzeko eskatu dio Putini, eta Errusiak dio bake akordiorako ia prest dagoela

Zelenskiri Ukrainako gerra amaitu behar duen bake akordioa "arriskuan" jartzea leporatu ostean, Putini egin dio errieta Trumpek bere sare sozial Truth Socialen. Sergei Lavrov Atzerri Ministroak adierazi du bake akordioa adosteko prest dagoela Errusia. Kievek jakinarazi... [+]


Muga-zergek depresioa areagotzen dute

Washington (AEB), 1930eko ekainaren 17an. AEBetako Kongresuak Muga-Zergen Legea onartu zuen. Smoot-Hawley Legea ere esaten zaio Reed Smoot senatariak eta Willis Hawley diputatuak bultzatu zutelako.

Legeak 900 produktu ingururako inportazio zerga-mugak %40 eta %60 artean igo... [+]


AEB-en muga-zergak
Inperialismoa da, ergela!

Bandera amerikanoz inguratuta, muga-zergen oldarraldi berria iragarri zion munduari Donald Trumpek apirilaren 2an. Geroztik hamaika astindu jasan dituzte burtsek eta nazioarteko merkataritzak. Baina hau ez da zoro baten boxeorako ringa bakarrik: AEBetako politikan hamarkada... [+]


2025-04-16 | Itxaro Borda
Irauteko

Beldur hori bada. Badirudi Donald Trump etorri dela Washingtoneko bulego borobila luzerako okupatzera. Bigarren mandatua du, baina bere hurbileko aholkulariei, ez dela txantxetan ari berretsiz gainera, Konstituzioan zenbaki bakan batzuk aldatzeko bere xede zurruna aipatzen die,... [+]


2025-04-16 | Gedar
Arma nuklearrei buruzko elkarrizketak izaten ari dira AEBak eta Iran

Washington eta Teheran Iranen programa nuklearraren inguruko bilerak egiten ari dira. Errusiara ere joango omen dira Irango ordezkariak aste honetan.


2025-04-15 | Mikel Aramendi
ANALISIA
Milioika abokaturekin edo igerilarirekin, AEBak berrindustrializatu?

Iradokitzailea delakoan edo, muga-zergen gatazkaren harira norbaitek berriro zirkulazioan jarri duen Maoren 1953ko bideoaren garai hartakoa da milioi bat igerilariren txantxa. Alegia, orain harekin bat egiten omen duen Xi Jinping jaio zen urtekoa.


Palestinaren alde mobilizatu diren 300 ikasleri bisa kendu diete AEBek

Palestinaren aldeko manifestazioetan parte hartzen duten atzerriko ikasleak kanporatzea baimentzen duen dekretua izenpetu zuen urtarrilaren 30ean AEBetako presidente berriak. Orduz geroztik ikasleen bisen baliogabetzeak errepikatzen dabiltza.


Muga zergak 90 egunez %10era jaitsi dituzte AEBek, baina Txinari %125era igo dizkiote

Jaitsiera AEBen muga zergen igoerari erantzun ez dieten eta negoziatzeko prest azaldu diren herrialdeei aplikatu diela argudiatu du Donald Trumpek, Europar Batasuna barne. Txina eta AEBen arteko lehia komertzialak gora egiten jarraitzen du.


Ukrainako gerra bukatzear
“Europarrok, gerrarako prest!”

Orain Errusiak inbaditu behar ei du Europa eta horren aurrean berrarmatze basatia bultzatu behar dute Europar Batasuneko herrialdeek. Lehen Sobietar Batasunak egin behar zion eraso, eta Gerra Hotzak ia mundua irentsi zuen. Gezurra zen ordukoa, eta gezurra da gaur egungoa, baina... [+]


Eguneraketa berriak daude