Elkarretaratzea astelehenean 21:30ean, Iruñean atxilotutakoak aska ditzaten eskatzeko

  • Iruñeko zenbait herri mugimenduk kontzentrazioa deitu dute astelehenean 21:30ean, Txintxilla kaleko komisaldegiaren aurrean. Bertara eraman dituzte Sanferminetako prozesioan izandako liskarren harira atxilotutakoak.


2022ko uztailaren 11n - 18:30
San Fermin eguneko prozesioan izandako liskarren harira atxilotu dituzte. / Argazkia: Eitb.
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Sare sozialen bidez egin dute elkarretaratzeko deialdia. “Gure auzokideekiko elkartasuna, atxilotuak askatu!” mezua zabaldu dute Iruñeko Alde Zaharreko, Mendillorriko eta Arrosadiako herri mugimenduek, Ahotsa.info-k argitaratu duenez. Astelehenean da mobilizazioa, 21:30ean, Txintxilla kaleko komisaldegiaren parean. Izan ere, jakinarazi dute bertara eraman dituztela Sanferminetako prozesioan izandako liskarren harira atxilotutakoak.

Informazio gehiago: Zazpi atxilotu Sanferminetako prozesioan izandako liskarren harira.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Sanferminak
Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!