Elkano Hankaz Gora! ekimena abiarazi dute Lekeition, "zapalduen historia azaleratzeko"

  • Elkanoren mundu birak suposatu zuena argitu eta "zapalduen memoria berreskuratzeko" asmoz, momentuz, hiru hitzaldi antolatu dituzte. Lehenengoa ostegunean, urriak 28, izango da, 18:30ean, Lekeitioko Kultur Etxean, ARGIAko Axier Lopez kazetariaren eskutik.


2021eko urriaren 26an - 07:16
Azken eguneraketa: 09:28
Elkanoren Nao Victoria itsasontzi-museoa 2018ko udan Lekeitiora heldu zenean, inperialismoaren aurkako elkarretaratzea egin zuten hainbat herritarrek.

Datorren urtean Elkano-Magallaesen mundubiraren 500. urteurrena beteko dela eta, mundubira hori goraipatzeko hainbat ekintza egiten ari dira askotariko erakundeak. Baina Lekeitioko herritar batzuek ez dute diskurtso ofizialarekin bat egiten, eta espedizio hori zer izan zen azaleratzeko helburuz Elkano Hankaz Gora! ekimena jarri dute abian; 40 eragile baino gehiagok babestutako Elkanori bira manifestuarekin ere bat egin dute.

Momentuz hiru hitzaldi antolatu dituzte, eta lehenengoa eguenean [urriak 28] izango da, 18:30ean, Lekeitioko kultur etxean. Lehenengo hitzaldi hori Axier Lopez Argia-ko kazetariak eskainiko du, eta Ez naiz kolonialista baina… izenburua dauka.

Ekimenaren logoa

Ekimenaren bultzatzaileek diote historia menperatzaileen interesen arabera idatzi eta kontatzen dela; boterean dagoenak idazten du historia. “Horren adibide argia dugu Elkano-Magallanesen mundubiraren (1519-1522) kontakizun ofiziala. Urteurrenaren harira, Espainiako Gobernu eta Espainiako armadaren ‘balentria paregabea’ eta Elkanoren irudia omendu eta goraipatzeko kanpaina jarri zuten abian 2018an. Gurean ere Elkano 500 fundazioa sortu dute, eta, besteak beste, Lekeitioko Udalak Lekeitioko Ituna izeneko akordioa sortu du urteurrenaren harira antolatutako ekimenak bultzatzeko eta Espainiako Inperioaren espedizio hartako euskaldunen parte hartzea nabarmentzeko”. Esan dute ez daudela garai historiko batzuk gogoratzearen kontra, baina gaineratu dute eurei dagokiela “zapalduen memoria berreskuratzea eta kontatzea. Hau da, kontakizun ofiziala kolokan jartzea”.

Mundubira nola egin zen eta horrek suposatu zuena kontatzeaz gain, “kolonizazio eta konkistarako espedizioa” izan zela ere kontatu beharko luketela diote. “Kontatuko digute Elkano heroi bat izan zela, abenturazale ausart bat, euskal enbaxadorea… Baina kontatuko ote digute espedizio hartan leku ‘berri’ gehienetan lapurreta, hilketa, bortxaketa… egiteaz gain Filipinetako herrialdeak kolonizatzeko lehen harria jarri zutela eta horren ondorioak?”. Gaineratu dute 500 urte atzerago gertatutakoa oraina ere badela. “Orduko kolonizazio, genozidio eta arpilatzea gaur egungo kapitalismoaren ezinbesteko bultzatzaile izan zen”

Bigarren hitzaldia azaroaren 24an izango da, eta horretan Iñaki Gil de San Vicente izango da hizlaria. Hirugarren eta azken hitzaldia abenduaren 16an egingo da, Idoia Arrietaren eskutik.


Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Elkanoren mundu bira
"Euskal Herri dekoloniala" aldarrikatuko dute Gasteizen, Elkanoren mundu biraren urteurrenean

Asteazkenean mobilizazioa egingo dute bigarren urtez jarraian, "ipar global eta zuriaren menderatze historikoa" salatzeko.


'Sin Límites' edo nola errepikatu lehen mundu birari buruzko narratiba konbentzionalak

Irailaren 6an Victoria ontzia Sanlucar de Barramedara iritsi zeneko V. mendeurrena ospatu zuten, bost mende lehenago portu hartatik abiatu eta hiru urte geroago lehen mundu bira osatu izana gogoan. Horrelako oroipen ospakizunetan ohikoa denez, urteotan zeharkaldia gogoratzeko... [+]


2022-09-06 | ARGIA
"Euskal Herri dekolonialaren alde egin nahi dugu lan"

Eusko Jaurlaritzak irailaren 6a jai-eguntzat izendatu du Euskal Autonomia Erkidegoan, Juan Sebastian Elkanok munduari emandako bira ospatzeko. Gasteizko herri ekimenak elkarretaratzea egin du General Loma enparantzan. Adierazi duenez, "aurrera eraman nahi dugun mobilizazio... [+]


Eguneraketa berriak daude