COVID-19aren pandemiak eragindako egoeraren ondorioz, aurten, Elhuyar Zientzia Azokako ikerketa-proiektuak eta proiektu teknologikoak bideo bitartez aurkeztu dira. Bideo-lehiaketa bat antolatu da, eta Elhuyar Zientzia Azoka bideo-lehiaketaren lehen edizioari sari-banaketak eman dio amaiera ostiral honetan, Bilboko Zabalgunean.
Guztira, 241 gazteren 81 lan jaso dira, 160 neskak eta 81 mutilak. Eskolako zein eskolaz kanpoko lanak jaso dira, guztira, 81; 55 euskaraz, 20 gaztelaniaz eta 6 ingelesez. Adinaren araberako hiru kategoriatan bereizi da sariketa, eta hala banatu dituzte sariak Elhuyar Zientzia Azokako babesleek. Futuroscope parkerako bidaia bana irabazi dute irabazleek:
DBH 1-2ko kategoria: Lurreko mikrobioen ikerketa metodo zientifikoarekin lanak jaso du saria. Egileak: Nora Saiz Guijarro, Ixone Nogales Martinez eta Eire Martín Vázquez. Metodo zientifikoa erabiliz, lurreko mikrobioak ikertu dituzte, eta argitu dute ea komeni den lurrera eroritako ogi-xerrak jatea. Horretarako, laborategian denbora-tarte desberdinetan lurrarekin kontaktuan egon diren ogi-xerrak aztertu dituzte.
DBH 3-4ko kategoria: Batera ahal dugu! lanak irabazi du saria. Egileak: Leire Gallego Miranda, Elene Cascán Asporosa eta Maria Zarrabeitia Mendez. Feminismoaren inguruko jolas bat sortu dute, lehen hezkuntzako gazteen artean kontzientziazio-lana egiteko helburuarekin. Jakintza-mailaren arabera egokitu dute jokoa ikasmaila bakoitzera. Jokoa probatu eta sexuaren, adinaren eta galdera-motaren araberako ondorioak atera dituzte. Besteak beste, neskek mutilek baino interes handiagoa erakutsi dutela feminismoaren jokoan.
BATX 1-2ko kategoria: DEEPFAKE: Las apariencias engañan lanak irabazi du saria. Egileak: Unai García López, Alex Bouza Guerreiro, Mikel González Garmendia eta Eneko Mosquero Gómez. Inteligentzia artifiziala eta algoritmoak erabiliz bideoetako pertsonen aurpegiak aldatzeko gai den Deepfake teknologiaren inguruan aritu dira. Azken urteetan ezagunak egin diren hainbat kasu gogora ekartzearekin batera, fenomeno horren atzean dagoen teknologia nola sortzen den azaldu dute. Are gehiago, eurek ere erabili dute Deepfake-a aurkeztutako bideoan.
Aurkeztutako lan guztiak Elhuyar Zientzia Azokaren webgunean daude ikusgai.
Ondorengo bideoan ikus daiteke sari banaketa:
Pasa den astean, itzalaldian, gure burua zaurgarri ikusita, pertsona asko hasi ginen ikertzen, gertatutakoa ulertzeko asmoz: zelan funtzionatzen du elektrizitatea garraiatzen duen azpiegiturak? Zergatik geratu da zaharkitua? Elektrizitatearen fenomeno fisikoak liluratzen nau,... [+]
Ez dakit itzalaldiak itsutu gaituen edo itsu gaudelako itzali garen. Edozein kasutan, itzalaldia ez da gaur hasi eta bukatu den gertaera histerikoa –barkatu, historikoa–. Aspaldian hasi zela uste dut eta, zoritxarrez, ez zen San Prudentzio egunean amaitu.
Automatizazioaren eta abereen inguruan kuxkuxeatzen ari nintzela, ukuilu automatizatuen informazioa hasi naiz eskuratzen. Nire idazmahaiaren erosotasunetik idazten, gizakion kontsumorako modu masiboan esplotatzen ditugun abereen bizitzak nahiko penagarriak direla iruditzen zait,... [+]
Herriko kirolgune, liburutegi, gazteleku, kulturgune, eskola inguru eta abarrek bereizgarria gehitu dute sarreran, jendeari eskatuz mugikorra bazter utz dezala. “Kalitatezko aisialdiaz gozatzea da helburua, arreta horretara jarrita, mugikorrak ekarri ohi duen distrakzioa... [+]
Egurra diamanteak baino arraroagoa, bakanagoa da. Bai, unibertsoan errazagoa da diamanteak topatzea egurra baino.
Kondenatutako atzerritarren nazionalitateari buruzko datuak argitaratuko dituela adierazi du Erresuma Batuko Barne ministroak. Bide beretik, pasa den astean ezagutarazi zen Aste Nagusian atxilotutako 79 pertsonaren argazkiak filtratu zituela Ertzaintzak.
Azken bi hamarkadetan indarkeria matxistaren gaia lehen lerrora ekarri du mugimendu feministaren borrokak, besteak beste, eta bikote arteko indarkeria edo “familia arazo” gisa deskribatzen zenak, eremu publikora eta kalera egin du salto. Indarkeria matxistaren... [+]
Joan den astean topaketa polit bat izan dut, aspaldi ikusten ez nuen emakume talde batekin, eta egitearen inguruan aritu gara berbetan, teknologia eta sorkuntza espazioei lotuta.
Emakume hauetako nagusiena, jubilatzeko mugan dagoena, programatzailea da eta kodea programatzen... [+]
Copernikusek eta Munduko Meteorologia Erakundeak urte hasierako ikerketak berretsi dituzte: Europak bero errekorra hautsi du. Gutxienez 413.000 kaltetu eta 335 hildako izan ziren iaz ekaitz eta uholdeengatik, Europan.
Bi langileek Microsoften 50. urteurreneko ekitaldia moztu zuten ostiralean, eta enpresako buruei Gazako genozidioan duten papera leporatu zieten. Adimen artifizialarekin eginiko armak saltzen dizkio multinazionalak Israelgo armadari.
Ekonomialariei asko gustatzen zaizkie merkatuen jokabideak adierazten dituzten grafikoak, kurbak alegia. Deigarria egin zait zentzu horretan Pluralistic webguneko “The future of Amazon coders is the present of Amazon warehouse workers” artikuluan (Amazonen... [+]
Nafarroako Erriberako Andosilla herrian, sorpresa ugari ematen ari den indusketa arkeologikoa egiten ari dira Aranzadiko arkeologoak eta herritar boluntario taldeak. Resako aztarnategian orain arte oso ezezaguna zaigun Goi Erdi Aroko gizarteak hobeto ulertzeko aztarnak aurkitu... [+]
Wikipedian bilatu dut hitza, eta honela ulertu dut irakurritakoa: errealitatea arrazionalizatzeko metodologia da burokrazia, errealitatea ulergarriago egingo duten kontzeptuetara murrizteko bidean. Errealitatea bera ulertzeko eta kontrolatzeko helburua du, beraz.
Munduko... [+]
Nortasuna Sarean jardunaldien 10. edizioa egingo dute asteazken honetan Donostiako San Telmon, KomunikaziONA bideguruatzean izenburupean. Egungo komunikazio joerak aztertu eta "alternatiba osasuntsuagoak" topatzen saiatuko dira. Hainbat hizlari gonbidatu dituzte, euren... [+]
Orain dela 20 bat urte, berrikuntzaren inguruan master bat egin nuen. Bertaraturiko gonbidatu batek esan zigun gizakion historian berrikuntza teknologikoaren eragile handiena gerra izan zela. Gerra, halaber, eragile handia da botere harremanen berrikuntzan.
Berrikuntzaz ari... [+]