Pertsonon datu-pribatutasuna ezbaian, delinkuentziaren aitzakian

  • Kondenatutako atzerritarren nazionalitateari buruzko datuak argitaratuko dituela adierazi du Erresuma Batuko Barne ministroak. Bide beretik, pasa den astean ezagutarazi zen Aste Nagusian atxilotutako 79 pertsonaren argazkiak filtratu zituela Ertzaintzak.

EITB

2025eko apirilaren 23an - 11:36
Azken eguneraketa: 17:16
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Erresuma Batuko neurria urtea amaitu baino lehen jarriko da martxan, eta migratzaileek legez kanpo egiten dituzten jarduerak ezagutzeko eta delitugileak nondik datozen jakiteko baliatuko dute. Barne ministro Keir Starmerren arabera, neurriak "gardentasuna sustatzea eta eztabaida publikoa informazioz hornitzea" ditu helburu. Horretarako, aldizkako argitalpen sistema bat ezartzea aurreikusten da eta datuak biltzeko eta egiaztatzeko metodoak berrikusteko agindu du ministroak. Arau-hausteak egin izanagatik herrialdetik deportatuak izateko zain dauden 19.000 pertsona baino gehiago hartuko ditu ardatz neurriak.

Migrants Rights Network erakundeko zuzendari Fizza Qureshik neurriaren zentzugabetasunaz hitz egin du. Adierazi du "zigortze-ariketa nabarmena" dela eta nazionalitateen eta kriminalitatearen arteko lotura sortzeko "ahaleginek" herrialde jakin batzuetako etorkinekiko aurreiritziak eta diskriminazioa "sakontzeko" baino ez dutela balio.

Gainera, hori salatu beharrean harro daude gobernukideak: "Aurreko Barne ministroekin alderatuz, atzerriko gaizkileak inoiz ikusi ez den erritmoan kaleratzen ari gara. Eta kontserbadoreek inoiz argitaratu ez bezala, gaizkile horiei buruzko informazio gehiago argitaratuko dugu", Starmerren alderdi kide batek Daily Telegraphen adierazi duenez.

Pribatutasunak jai ere Bilboko Aste Nagusian

Pasa den astean ezagutarazi zen Datuak Babesteko Euskal Agintaritzak (DBEA)  Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Saila ohartarazi duela, sare ultretan amaitu zuten 79 atxiloturen argazkiak filtratu zirelako 2023ko Bilboko Aste Nagusian. Eskuin muturreko sare ultretan aurkitu zituzten, horien artean gaur egun europarlamentari den Alvise Pérezi lotutakoak. Segurtasun Sailak ezagutarazi duenez, "Poliziaren interesekotzat jotako pertsonen izen abizenak zituen polizia dokumentu bat zabaldu zuten, indarkeriaz egindako lapurreta delituetan parte hartu zutelakoan".

Datuak Babesteko Euskal Bulegoak ebatzi du konfidentzialtasun printzipioa urratu zela, eta adierazi du informazio hori Ertzaintzaren ordenagailu batetik bidali zela. Erakundeak nahita egindako ekintza bezala ulertu du, ez giza akats bat bezala. Baina ziurtatu du ezin duela identifikatu zein unetan eta nola zabaldu zuten. Hala ere, ebazpen administratiboak eskatu du "neurri zehatzak har ditzala antzeko egoerak errepika ez daitezen".


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Pribatutasunaren babesa
2025-09-19 | Sustatu
Signal: mezularitza eta argazkigintza seguru eta pribatua, euskaraz

Mezularitza zerbitzuetan erraldoien atzaparrek eta pribazitateak kezkatzen bazaitu, Whatsapp (Meta enpresaren jabetza) eta Telegram-ekin gehiegi fidatzen ez bazara, adibidez, Signal alternatiba bat dela entzungo zenuen. Egia esanda, itxura guztien arabera, erabilpen txikia du... [+]


Teknologia
Tescreal

Radical futures diseinu espekulatibora zuzentzen den estudioak aurkezpen interesgarri bat partekatu du: A quick guide to the mythologies driving tech power (gida azkarra teknologien boterean daudenak gidatzen dituzten mitologien inguruan). Bertan diote Silicom Valleyko eliteak... [+]


Aztarna digitala eta Marx

Ez dakit gaur egun Marx bere burua baino marxistagoa izango ote litzatekeen. Hainbat abadek defendatzen dute baietz. Abade honek nahiago du pentsatzea ezetz. Baina argi dagoena da, bizi dugun mundu honetan pantaila, algoritmo eta hodei birtualez gainezka bizi izanez gero, nekez... [+]


Teknologia
Teknologia bizigarriak?

Teknologien azken joerengatik galdezka aritu da mastodon.eus-eko erabiltzaile bat, ezagutzen zuenak ez baitzion zirrararik eragiten. Zer pentsatua eman digu zenbaiti, eta jaso dituen erantzunak oso ezberdinak izan dira.

Nik adierazi diot teknologiek gizakion arteko... [+]


Spoti-fire, Stop-ify edo Spoti-fair

Guztiok entzun nahi dugu musika: asko, merke, euskaraz eta gaizki sentitu gabe. Baina Spotify utziko badugu Israelen konplize izateagatik, agian beste enpresa eta tresnen inguruan ere hausnartu beharko dugu. Edo gure morala kontratatzen ditugun zerbitzuen arabera neurtzen hasiko... [+]


2025-08-18 | Sustatu
ZelaiHandi, euskarazko testuen korpus handi eta (ia) libre bat

Orain NLP hizkuntza teknologietako euskal enpresak euskarazko testuen korpus handi bat jarri du sarean, Hizkuntza Eredu Handien (LLM) eta Adimen Artifizialeko ekimenen biltegi nagusia den Hugginf Face baliabidean. ZelaiHandi du izena.


Teknologia
Sormenerako suntsipena

Gaztetxo bati lehen mugikor adimentsuak eskaini beharko liokeena zer izan beharko litzatekeen hasi naiz pentsatzen. Nork daki, beharbada ordenagailuetarako Luberri edota Txikilinux sistema eragile libre euskaldunak sortu ziren bezala, mugikorretarako garatu liteke Linage... [+]


2025-07-18 | Sustatu
Fitxategi handien transferentziarako alternatibak (WeTransferrekoa ikusita)

WeTransferren baldintza berri gaiztoen aurrean, alternatibarik? Bai, pare bat, edo bien arteko konbinazioa. Enkriptazioa edo/eta Tori.eus zerbitzu euskalduna erabiltzea.


2025-07-17 | Sustatu
WeTransfer: erabilpen baldintza berri ez oso fidatzekoak

Hautsak harrotu ditu azken orduetan Interneten WeTransfer zerbitzu oso praktiko eta erabiliak iragarri dituen erabilpen baldintza berriek, abuztuan jarriko direnak indarrean. WeTransfer da oso fitxategi (edo fitxategi multzo) handiak bidaltzeko modu bat. Ez dira kabitzen e-posta... [+]


Analisia
Europar Batasunak zifratua hautsi nahi du segurtasunaren aitzakiarekin

Europako Batzordeak, Batasunaren barne-segurtasuna indartzeko promesarekin, aspaldi lantzen ari den bide-orri bat aurkeztu du segurtasun-indarrek herritarron datuetarako sarbide eraginkor eta zilegia izan dezaten. Krimen antolatua, terrorismoa, haurren abusua eta antzeko... [+]


2025-07-02 | Sustatu
Herri administrazio europarrak software librerantz (eta AEBen dependentziari muzin)

Hiru adibide azken asteetakoak Europako herri-administrazioak ari direla software librerantz mugitzen. Eta ez bakarrik sendotasun teknikoagatik eta aurrezpen ekonomikoengatik, baita ikusi dutelako AEBetako sistemekin morrontza izatea arazoa izan daitekeela etorkizun hurbilean... [+]


Teknologia
Sabotaje algoritmikoa

Informazio sareetan murgilduta, aktibismo digitalaren inguruan zenbait informaziora heldu naiz. Aktibista digitaletan pentsatzen dudanean, antolaketa moduetan ere pentsatzen dut, denok ez diegu-eta arazoei berdin heltzen. Batzuek aktibismo digitalari komunikazioatik heltzen... [+]


2025-05-27 | Sustatu
Wikikasi, ikas-egoerak landu ikastetxean Wikipediarekin lanean

Ikas-egoera, Wikipediaren arabera, hezkuntzari lotutako ingurune batean egiten den baliabide eta jarduera didaktiko antolatuen bidez egiten den ekimen pedagogikoa da. Eta hain zuzen ere, Euskal Wikilarien Kultur Elkarteak (EWKE), euskarazko Wikipediaren sustatzaileak,... [+]


2025-05-12 | Sustatu
Proiektu deialdia (Euskarabildua): teknologia burujabetza ardatz duten ekimenak

"Teknologia burujabea Euskal Herrian? Zure proiektua ezagutu nahi dugu!": horrela egin du deia Euskarabildua jardunaldiaren antolakuntzak hurrengo ediziorako proposamen eskea eginez. "Azaroan Euskarabildua jardunaldiaren 14. edizioa ospatuko da eta Euskal... [+]


2025-03-19 | Sustatu
EAJ, EH Bildu eta PSE-EE hezkuntzan software libreko plataforma bultzatzearen alde

EAJk, EH Bilduk eta PSE-EEk ekimen bat adostu dute Eusko Legebiltzarrean Hezkuntza Sailari eskatzeko Iradi software libreko hezkuntza plataforma hedatzen jarraitzeko. Zenbait ikastetxetan ezarri da Iradi orain arte. Baliabide partekatuak, komunikazio zerbitzuak (e-posta eta... [+]


Eguneraketa berriak daude