ELAk ez ditu EITBren 2021erako aurrekontuak onartu urriak direlako

  • Administrazio Kontseiluan ezezko botoa eman du ELAk. 2021erako 142 milioi euroko aurrekontuak aurkeztu dira eta sindikatuaren ustez kopuru hori irrati-telebista publikoak izan beharko lukeen finantzaziotik urruti dago.


2020ko abenduaren 21ean - 12:29
EITBren egoitza nagusia Bilbon.
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Sindikatuak berak argitara emandako oharrean dio 2009an Eusko Jaurlaritzak 190 milioi euroko inbertsio publikoa egin zuela EITBn, orain egin duena baino %25 handiagoa. 2021eko kopurua Europako beste hedabide publiko batzuek dituztenetatik oso urrun dagoela dio, baita Espainiako eta Frantziako estatukoetatik ere.

Helburua bada kalitatezko komunikazio zerbitzu publiko independentea, baliabidez hornitua eta behar adina langile dauzkana eskaintzea, sindikatuak dio finantzazioak tamainakoa izan behar duela eta batik bat publikoa. Aurrekontuok ez dute balioko helburu horiek lortzen. Helburuak lortzeko bi aukera proposatu ditu ELAk: 2009ko aurrekontu kopuruari eustea edo EITBn egiten den inbertsio publikoaren eboluzioa ekonomiaren hazkundearen parekoa izatea.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: EITB
2025eko otsailaren 26
EITB

Eguneraketa berriak daude